Edukira joan

JavaScript

Wikipedia, Entziklopedia askea

JavaScript interpretatutako programazio lengoaia bat da. JavaScript-ek idazkera dinamiko eta objetuei bideratutako sintaxia dauka. HTML eta CSSrekin batera Webaren oinarrizko hiru teknologietako bat da.

JavaScript-ek web orri elkarreragileak baimentzen ditu eta web aplikazioetan funtsezkoa da. Web orri gehienak JavaScript erabiltzen dute. Gainera, web nabigatzaile gehienak JavaScript-erako motor dedikatu bat dute.

Historia

Lengoaia hau Brendan Eichek sortu zuen zuen Netscape Communications enpresarentzat. Lehen prototipoa 10 egunean garatu zuen 1995eko maiatzean.

Hasierako garapenean Mocha izena bazuen ere, 1995eko irailean argitaratutako Netscape Navigator nabigatzailearen 2.0 beta bertsioetan LiveScript izena hartu zuen. 1995eko abenduan argitaratutako Netscape Navigator 2.0 beta 3 bertsioan bataiatu zuten behin betiko Javascript bezala.

JavaScript zerbitzarietan

1995eko abenduan, JavaScript Netscape Navigator nabigatzailean argitaratu eta gutxira, Netscapek zerbitzari aldeko script lengoaia bezala erabiltzeko aukera eman zuen Netscape Enterprise Server zerbitzarian.

2009an Node.js argitaratu zen.

Sintaxia

Kaixo mundua adibidea:

document.write('Hello, world!');

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: JavaScript Aldatu lotura Wikidatan