Ameskoa ibarrak
Itxura
(«Ameskoa» orritik birbideratua)
Ameskoa ibarrak[1] Nafarroa Garaiko mendebaldean dagoen eskualdea da. Ameskoagoiena eta Ameskoabarrena ibarrek osatzen dute eskualdea. Bere barnean hainbat herri daude, gehienak Ameskoabarrena udalerriaren parte direnak.

Ameskoa ibarrek Urbasako lurretako zati bat dute, eta hantxe dago Urederraren jaiotza.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Larragoa (izen bereko udalerrian, Ameskoagoiena ibarrean)
- Eulate (izen bereko udalerrian, Ameskoagoiena ibarrean)
- Aranaratxe (izen bereko udalerrian, Ameskoagoiena ibarrean)
- San Martin (Ameskoabarrena udalerri eta ibarrean)
- Barindano (Ameskoabarrena udalerri eta ibarrean)
- Bakedano (Ameskoabarrena udalerri eta ibarrean)
- Zudairi (Ameskoabarrena udalerri eta ibarrean)
- Gollano (Ameskoabarrena udalerri eta ibarrean)
- Artatza (Ameskoabarrena udalerri eta ibarrean)
- Urra (Ameskoabarrena udalerri eta ibarrean)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 155. araua: «Nafarroako udal izendegia».