Edukira joan

CodeSyntax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Codesyntax» orritik birbideratua)
CodeSyntax
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaSoftware fabrika
Jarduera
Enplegatuak17 (2020)
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko baltzu
Historia
Sorrera2000ko martxoaren 27a
Jasotako sariak
webgune ofiziala

CodeSyntax bereziki Internet aplikazioak lantzen dituen Eibarko enpresa da. 2000. urtean bost lagunen ekimenez sortu zen enpresa. 2019an 15 langile ari ziren lanean, gehienak bazkideak, 2025ean 25 ziren.[1][2]

Era guztietako proiektuak garatzen dituzte, betiere software librean eta euskaradun eleaniztasunaz.[2]

Egunean behin lehiaketaren eta aplikazioaren sortzaileak dira, besteak beste.

Eneko Astigarraga, Luistxo Fernandez eta Gari Araolazarekin batera sortu zuten Codesyntax, 2000. urtean. Luistxo Euskaldunon Egunkarian ari zen, Garik enpresa industrial batean autoetarako txapak egiten zituen eta Eneko aholkularitza batean zegoen. Euskarari buruzko foro batean jabetu ziren Interneten euskaraz gauza gutxi zegoela. Orduan AEBetan eskaintzen ziren zerbitzuak eta arrakasta zuten aplikazioak ingelesetik euskarara ekartzea izan zen haien helburua. Bagera Donostiako euskaltzaleen elkartea izan zuten lehenengo bezero.[2]

Euskalgintzako bezeroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bezero nagusiak euskalgintzakoak izan dira, eta oraindik ere badira: elkarteak, Udako Euskal Unibertsitatea, Elhuyar...

Beste eragile askoren aplikazioak sortu ditu Codesyntaxek: Tokikom sareko komunikabideen plataforma komuna, Mihiluze saioaren app-a, Gurot app-a, Appa hi!, Euskarabenturaren app-a, Mendiak app-a...

Internet-aplikazioak eta tresnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarak Interneten duen presentzia sustatzeko hainbat proiektu garatu ditu bere ibilbidean, besteak beste hauek:[2]

  • Sustatu: euskarazko blog aitzindaria. 2003ko hasiera hartan sortu zen Jabi Zabala kazetariaren blogariaren Sarean.com, eta 2004an Eibar.org ere bai.[3]
  • Aurki.com: blog albistegi kolektiboa. 2005ean sortu zuten, blog euskaldun guztiak irakurri, etengabe, eta haien azken nobedadeak antolatzen zituen albistegi kolektibo automatiko batean: Gainera, blogen irakurketa harpidetza bidez egitea ahalbidetzen zuen.[3]
  • Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak. 2.995 mendiei buruzko informazioa eskaintzen du euskaraz eta lizentzia librearekin (CC-BY-SA). Gipuzkoako 366, Bizkaiko 331, Arabako 348, Nafarroa Garaiko 943, Zuberoako 70, Nafarroa Behereko 95, Lapurdiko 39 eta inguruko lurraldeetako beste 103.[4] Norberak igo dituen tontorrak erregistratzeko ere balio du; mendietan buzoiak egon ohi dira, jendea igotzen denean testigantza uzteko; bada, Mendiak aplikazioak hori egiten du digitalki; argazkiak eta oharrak utz daitezke
  • Ahotsak.eus: euskararen ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu, grabatu, katalogatu eta hedatzea helburu duen ekimen bat da, Badihardugu Euskara Elkarteak proiektuaren oinarriak diseinatu zituen 2002an. 2018an 5.000 hiztun baino gehiago zeuden elkarrizketatuta, 300 herritako hizkera jasota zeuden eta 100.000 pasarte baino gehiago. 2018an, Abadia saria jaso zutenean, guztira 30 Terabyteko memoria behar zuten datu-base osoa gordetzeko.
  • Txoriak.eus: Euskal Herriko hegaztiei buruzko gunea: txoritokiak, albisteak, hemeroteka,,bideoak, audioak, izenak (latinez, frantsesez, espainieraz eta euskarazkoak ere hainbat eta hainbat herritako izen lokalekin).
  • JarriON: 30 kanaletako bideoak ikus daitezke Android mugikorretan (zenbait jatorritakoak). Bideo horiek telebistarekin lotu daitezke, eta etxeko pantaila handian ikusi. Chromecast izeneko gadgeta erabiliz lortu zuten.[5]
  • Egunean behin
    Egunean behin lehiaketa, galdera-erantzunak mugikorraren bidez. 2019ko udan 10.000 erabiltzaile zituen Egunean Behin jokoak, eta urtea amaitu zenerako, 60.000 lagunek jokatu dute.[6][7] 2020ko otsailean aplikazioak 70.000 partaide lortu zituen.
  • Umap: 2010etik 2023ra bitarte Twitterren euskaraz argitaratu ziren txioak bilatu, filtratu eta aztertu zituen web-zerbitzua izan zen. Epe hartan bildutako txioen datuak ikaragarriak dira: 70.000 euskal txiolari potentzial detektatu zituzten; horietako 23.000 inguru aktiboak izan ziren eta euskaraz txiokatzen jardun zuten; guztion artean 74.153.662 txio bota zituzten, %37,8 euskaraz (euskarazko 28.038.870 txio guztira). Hori guztiori Umapen datu-basean gordeta dago, euskal txiolarien 13 urteko datu-base historikoa, etorkizunean edonork egin nahi duen edozein azterketa soziologiko, linguistiko edo antropologikorako prest geratu zena. [8]
UMAPek bildutako txio kopuruak urteka (2010eko urria-2023ko apirila)[6]
Egunean Behin (Argia Sariak, 2020)[9]
« Euskaratik eta euskaraz sortutako 80.000tik gora galdera ditu egun datu-basean tribial estiloko joko honek. Haren helburua da euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea.  Aplikazioak 100.000 deskargen langa gainditzea lortu du eta  horietatik gehienek jokatu izan dute egunero. 2019an 3,5 milioi partida jokatu ziren. Komunikazio-esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu-telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan heltzen dion proposamena da. Mugikorrarentzat egina izatean, edozein lekutatik parte har daiteke, gehienez egunean behin eta denbora mugatuan. Joko-jolasaren bitartez euskarazko erabiltzaileen komunitatea eraikitzeko tresna dugu CodeSyntaxek merkaturatu duen APP hau. Azpimarratu behar da taldean jokatzeko aukera ematen duela eta 40.000 talde inguru daudela sartuta jokoan. Hala, dagoeneko komunitate bat bildu da jokoaren inguruan, #eguneanbehin traolarekin sare sozialetan isla duena. Etengabe berritzen doan egitasmo honek, gainera, mugikorrerako aplikazio batek eskain dezakeen aukerak gainditu ditu, erabiltzaileei Youtubez erretransmititutako zuzeneko partidak jokatu eta jarraitzeko aukera emanez. »

Rikardo Arregi saria Komunikazio atalean (2020)[10]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nortzuk gara — CodeSyntax» www.codesyntax.com (kontsulta data: 2020-02-11).
  2. a b c d Intxausti Castiñeira, Nerea. (2025-04-15). «Zerbitzu digitala, 'app-ainki'» Berria (kontsulta data: 2025-04-15).
  3. a b «erabili.eus/ Blogen buztan luzea eta harpidetza motza» www.erabili.eus (kontsulta data: 2020-02-12).
  4. «Euskal Herriko mendiak - Mendiak.eus» mendiak.eus (kontsulta data: 2020-06-06).
  5. -. (). «Codesyntaxek garatu du telebistan euskarazko bideoak ikusteko lehen aplikazioa» SPRI (kontsulta data: 2020-02-12).
  6. a b c «Euskaldunen komunitatera iristeko sustapen-tresna» Argia (kontsulta data: 2020-06-06).
  7. Aperribai, Julen. ««Saiakera txiki bat da euskarazko ikono bat telefonoetan sartzeko»» Berria (kontsulta data: 2021-08-02).
  8. «Umap.eus - Twitterreko euskarazko jarduna» web.archive.org 2024-04-24 (kontsulta data: 2024-12-05).
  9. «Euskaldunen komunitatera iristeko sustapen-tresna» Argia (kontsulta data: 2024-03-11).
  10. a b «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (kontsulta data: 2024-03-11).
  11. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-07-23).
  12. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (kontsulta data: 2020-02-11).
  13. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2020-02-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]