Hezkuntzarako teknologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntzarako teknologia gizarte batean eskura dagoen teknologia hezkuntza prozesua garatu eta horren helburuak lortzeko prozedura sistematikoa da. Bigarren Mundu Gerran sortu zen diziplina moduan, hango gobernuak soldadutzarako hautagaiak gerrarako modu sistematikoan prestatu behar zituenean. Ondoren, hezkuntza maila guztietara zabaldu zen. Hasiera batean, ikus-entzunezko komunikaziorako teknologiak (telebista, ...) hezkuntza prozesuetan sartzea lehenetsi zituen. Bigarren aldi batean, baliabide horien hoberenatzeari ekin zitzaion. Egun, informazio eta komunikazio teknologiak hartzen ditu baliabide nagusi moduan, baina modu integratuago batez, baliabide horiek zertarako, noiz eta nola erabili behar diren aztertuz. Hain zuzen, askotan teknologia berriak arbelaren ordez ordenagailuaren pantaila jartzeko soilik erabiliz, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak guztiz mugatu dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.