Just Fontaine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Just Fontaine
Fontaine 2016an Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJust Louis Fontaine
JaiotzaMarrakex1933ko abuztuaren 18a (90 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTolosa Okzitania2023ko otsailaren 28a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaLycée Lyautey (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
US Marocaine Casablanca1950 / 19534862
Frantziako futbol selekzio nazionala1953 / 19602130
OGC Nice1953 / 19566943
Stade de Reims1956 / 1962131122
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1408519 FIFA: 29875 UEFA: 35676 Edit the value on Wikidata

Just "Justo" Fontaine (ʒyst fɔ̃.tɛn ahoskatua; Marrakex, Frantziar Maroko, 1933ko abuztuaren 18a - Tolosa Okzitania, 2023ko martxoaren 1a) frantziar futbol-jokalari izan zen. Munduko Futbol Txapelketa bateko azken fasean gol gehien sartu dituen erdiko aurrelaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nizako OGC taldean hasi zen jokatzen, eta talde harekin Frantziako Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen 1954an eta 1956an, hurrenez hurren. Hurrengo urtean, Stade de Reims taldera aldatu zuten, eta 1958ko Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen han. Hurrengo urtean, Europako Kopako finala galdu zuen, Alfredo Di Stefano eta Francisco Gentoren Real Madrilen kontra. 1960an, berriz irabazi zuen Frantziako txapelketa. Bi urtetan, txapelketako golegile nagusia izan zen: 1958an, 34 gol eta 1960an, 28 sartu zituen.

Frantziako selekzioarekin 31 gol sartu zituen 20 partidatan. 1958ko Munduko Futbol Txapelketan, Suedian, Frantzia hirugarren geratu zen: Fontainek 13 gol sartu zituen guztira, orain arte mundu-txapelketa bateko azken fasean jokalari batek sartu duen gol-kopururik handiena.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dupré, Rémi. (2023-3-1). «Just Fontaine, légende du football français, est mort» Le Monde (Noiz kontsultatua: 2023-3-1).