Lankide eztabaida:Suna no onna

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Suna no onna, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Abizenak euskal biografietan[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Mentxu! Politika formala WP:Antroponimia orrian duzu. Laburpena hauxe da: "Euskal herritarren euskarazko izenak eta deiturak Euskaltzaindiak araututako eran emango ditugu, salbu eta pertsona horrek Euskaltzaindiak araututako forma erabiltzea ez duela nahi adierazi badu". Ondo izan.--Marklar (eztabaida) 19:13, 21 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]

Forma aldaketa eta forma aldatzaileak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Hilabete honetako lehiaketan forma-aldatzaile artikulua dugu, eta ikusi dut ingelesez bi daudela (forma-aldaketa kontzepturako, forma-aldatzaile pertsonaietarako). Uste dut bigarrena behar dugula, baina akaso gauza berbera da eta lotu ditzakegu beste modu batez Wikidatarekin, kontabilizatzeko 10.000 artikuluen zerrendan. Theklan (eztabaida) 12:09, 20 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]

Kaixo.Bai, ez nekien nola jokatu. Ingelesez, "forma-aldatzailea" "Shapeshifting"-era birbideratuta dago , eta beste hizkuntzetan dauden artikuluekin lotzeko, "Shapeshifting" egitea erabaki dut. Ez da apenas aldatuko bata ala bestea jarrita. Suna no onna (eztabaida) 12:36, 20 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]

Akitaniar panteoia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Mentxu! Euskal mitologia artikuluan borobiltze bidean dago, eta pentsatu dut ondo egon daitekeela atal bat sartzea eusko-akitaniar jainkoen inguruan. Nik honen inguruan ezer gutxi, baina badakit zu aritu zarela. Ausartuko zinateke paragrafo bat idazten? Theklan (eztabaida) 00:20, 24 abuztua 2022 (CEST)[Erantzun]

Kaixo. Artikulu bat egin nahi nuen eta denbora hartu nahi nuen hori egiteko. Pirinioetako panteoia sartu beharko litzateke, eta hegoalderago agertu diren idazkunetako teonimoak gehitu. Baina, bai, euskal mitologiako atal batekin has gaitezke. Suna no onna (eztabaida) 08:42, 24 abuztua 2022 (CEST)[Erantzun]
Asteburuan izan beharko da. Suna no onna (eztabaida) 21:15, 25 abuztua 2022 (CEST)[Erantzun]
Ez dago presarik. Theklan (eztabaida) 21:48, 25 abuztua 2022 (CEST)[Erantzun]

Aztarnategi arkeologiko infotaula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Hobeto zuzenean idaztea, Txokoa baino hobea da pertsonekin hitz egiteko. Zer nahi duzu aldatu zehazki aztarnategi arkeologiko infotaulan? Nik egin dudana da automatizatzea, beste txantiloi askorekin bezala, baina akaso beste gauza bat duzu buruan. Theklan (eztabaida) 10:03, 13 uztaila 2023 (CEST)[Erantzun]

Zerbait ikusten badut esango dizut. Orain dagoena lehengokoa baino askoz hobeto dago.
Zuzenean idatzi nahi nizun eta oker egin det. Suna no onna (eztabaida) 10:07, 13 uztaila 2023 (CEST)[Erantzun]

izen gehiago[aldatu iturburu kodea]

María José Iriarte Chiapusso, Naroa García Ibaibarriaga, Aritza Villaluenga, Adriana Soto, Andoni Saenz de Buruaga, Lourdes Herrasti edo Andoni Tarriño, besteak beste 88.11.97.150 20:00, 17 uztaila 2023 (CEST)[Erantzun]

Palestinako historia sartuko al dugu?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Palestinako historia artikulua Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendaren parte da. Orain arte eskas zegoen, eta ni ari naizenez Palestina artikulua hobetzen, zerbait hori ere gehi dakioke artikuluari. Hala ere, oso interesgarria izango litzateke garapen handiagoa izatea artikuluak. Animatzen bazara, artikuluen zerrendan ere jar dezakegu hilabete honetako erronkan. Theklan (eztabaida) 11:57, 1 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Kaixo, Galder Theklan. Larunbatean OPE bateko azterketa daukat eta ordurarte ezin naiz Wikipedian sartu. Sartzen naiz, oposaketa ikasteaz asper-asper eginda nagoelako, baina mugatu behar dut nere burua egun hauetan. Gero, bai, gehio egin dezaket. Suna no onna (eztabaida) 12:26, 1 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Zorte on, ba! Ez dut sartuko oraingoz artikulua. Badira beste batzuk ere ekiteko. Theklan (eztabaida) 12:34, 1 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Paleohispaniko / paleohispaniar[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Suna no onna. Eskerrik asko nire eztabaida orrian utzitako mezuagatik. Ongi iruditzen bazaizu hemen erantzungo dizut.

Uste dut bi kontzeptu desberdin nahasteko arriskua dagoela hemen: herrialdea eta eskualdea.

  • Hispania administratiboki Erromako Inperioko probintzia bat zen, gutxi gora behera K.a. 197tik K.o. 472ra arte, hau da, Erromako herrialde bat zen.
  • Hispania eta Iberia geografikoki Iberiar penintsularen sinonimoak dira, hau da, Europako eskualde baten izenak dira.

Erromako Hispaniako herritarrak hispaniarrak ziren, baina erromatartu gabeko Antzinako Hispaniako herriak: iberiarrak, baskoiak, eta abar, herri hispanikoak ziren, Iberiar penintsulakoak alegia. Erromako Hispanian alfabeto latinoa erabiltzen zen, baina erromatartu gabeko Antzinako Hispanian hainbat idazkera hispaniko erabiltzen ziren: iberiko, baskoniko, eta abar.

Gaur egun hispaniko hitzaren esanahia zabaldu egin da, eta Espainiari eta gaztelaniaz mintzatzen diren herri eta kulturei ere badagokio. Bereziki Antzinate klasikoan erromatartu gabeko Iberiar penintsulakoari paleohispaniko deritzo 1980ko hamarkadatik aurrera.

Euskaltzaindiaren Hiztegi arauemailean hispaniko eta hispaniar hitzen definizioak aurkitu ditzakezu. Urtar (eztabaida) 13:05, 21 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

Kaixo, @Urtar. Nire zalantzak filologikoak ziren batez ere, eta Wikipediako arauekin lotua. Arauok diote besteek publikatu dituzten terminoak erabili behar ditugula. Esaten duzu "Iberiar penintsulakoari paleohispaniko deritzo 1980ko hamarkadatik aurrera." Zein hizkuntzatan? Euskaraz idatzitako iturrietara jotzen badugu, nik hau ikusi nuen:
Hortik nire zalantza, zeren eta, aurretik paleohispaniar izena erabili duten kazetariek eta idazleek, ez dute gaztelaniazko "paleohispánico" hitza ondo itzuli?
Bide batez, ez gaizki hartu, baina, ni historian lizentziatua naiz eta nere espezializazio garaiak Antzinaroa eta Potrohistoria dira. Hispania ez zen inoiz probintzia bat izan. Hispanian hainbat probintzia egon ziren, denboraren poderioz aldatu egin zirenak une jakin batzuetan. Suna no onna (eztabaida) 13:50, 21 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko, Suna no onna. Iturriak ekartzea lagungarria da. Nik paleohispaniko izendapenaren zazpi adibide gehiago aurkitu ditut:
Badaezpada, lehenago ikusi ez baduzu, Wikipedia:Egiaztagarritasuna orrialdeak honako hau dakar:
"Iturri eta egile guztiek ez dute balio berdina eta, beraz, landutako gaiarekiko gertutasun handiena duten iturriak baliatuko ditugu: gaia zenbat eta zehatzagoa, erreferentziaren espezializazioa orduan eta handiagoa."
Beraz, egunkari artikulu batean behin "sistema paleohispaniar" agertzea ez dakit nahikorik den Wikipedian "idazkera paleohispaniar" izenburutzat jartzeko, "idazkera paleohispaniko" ordez. Bestelako iritzirik ba al duzu? Urtar (eztabaida) 14:31, 22 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
Erabat ados. Bilaketa Googleen eginez gero egunkariak eta herri-aldizkariak ateratzen zitzaizkidan, euskarazko lan akademikoak askoz urriagoak direlako. Bide batez, Euskaltzaindiaren web-gunean eta bilatu dut eta ez dut ezer topatu...
Eskerrik asko. @Suna no onna Suna no onna (eztabaida) 14:54, 22 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

1.000 artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Burdin Aroa Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluetako bat da. Nahi baduzu, parte hartu dezakezu artikulu horiek 30.000 bytetik gora igotzeko dugun proiektu erraldoian: Wikiproiektu:Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda. Merezi du! Theklan (eztabaida) 20:17, 21 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

Ados! Suna no onna (eztabaida) 20:21, 21 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

Axtrokiko brontzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, zuri eta @Luistxo, biei idazten dizuet, biak aritu zaretelako gai honekin. Dakizuenez, 100 objektuen inguruko proiektua abiatu dugu, eta uste dut Axtrokiko brontzeak garrantzitsuak direla. Hala ere, originalak Madrilen daude. Zuek uste duzue Madrilgoa jarri beharko genukeela? Edo San Telmoko kopia eta, ordua, San Telmo museoarekin hitz egiten dugunean sartu? Madrilgoa ez genuke eurekin hitz egingo, zuzenean sartuko genuke.

Bestetik, uste duzue artikuluan historia atal bat gehitzea posible dela? Horrek asko lagunduko luke proiektuan, noski. Batzuetan badakit zaila izango dela, baina testuingurua ematea objektuari garrantzitsua izango da.

Eskerrik asko Theklan (eztabaida) 09:31, 8 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Kaixo: Axtrokiko kopia dago ere Eskoriatzan, aurkitu zituzten udalerrian, hain zuzen. Baina han ez dute agian informazio osoa izango, ez baitute museorik. Duela egun batzuk liburu bat argitaratu du aurkikuntzaren urteurrena ospatzeko Eskoriatzako udalaren laguntzarekin, Xabier Peñalverrek idatzia. Nik Eskoriatzako udalera idatziko det ea materiala pasa ahal duten, ados?
San Telmokoak sartu beharko genituzke Madrilgoa sartu ordez. San Telmo hemen bertan daukagu eta hor emango digute objektuaren fitxaren bat, katalogo zenbakia, etab. Suna no onna (eztabaida) 09:46, 8 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
Ados! Ba San Telmorekin gaudenean (oraindik ez gara hasi), aipatuko diegu. Hala ere, historia baldin badugu eginda, hori aurreratzen dugu. Theklan (eztabaida) 09:49, 8 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
Bai, duda barik. Beste adibide batzuk (zerrendan sar daitezkeenak, edo ez, nire zerrenda probisionalean daudenak): antzinako epigrafia (@Suna no onna k ondo ezagutzen duena) egon daiteke Akitania, Gaztela edo Aragoin. Izturitzeko txirula Parisen dago. Pompeloko togatusa, Nafarroako Museoan geratu omen da, baina txiripaz, auskalo nongo bilduma batean baitzegoen. San Frantzisko Xabierrren beso ustelgabea, handik hona ibiltzen da baina egoitza Erromako eliza batean du. Tolosa Okzitaniakoan dago Errolanen adarra, objektu faltsu bat noski (Italian egina Orreagakoa baino 4 mende geroago), baina Orreaga eta mito fundatzaile batzuk ilustratzeko balio dezakeena (beste objektu mitiko-faltsu batekin alderatzeagatik: Nafarroako Kateak, Mendabiako eliza batean daude 46 katebegi... ez dokumentatuak Commons edo Wikipedian oraingoz, baina merezi dezaketenak tokia 100 obketuetan); ontzi edo beste aztarna batzuk egon daitezke Ternuan; Naiaran (Errioxa) Nafarroako errege-erreginen panteoi bat dago eta hango hilobi bat (edo beste nonbaitekoa) sar zitekeen zerrendan...
Objektu zehatzen kasuak goian aipatuak, baina iruditzen zait beste elementu batzuk izan daitezkeela generikoak ezta? Esate baterako erronka ilustratzeko aukeratu den irudian ageri dira eskusoinua edo BOJ kortxoa ateratzekoa. Museo batean ale bat gordetzen bada horiena edo Goggomobil bizkaitar batena adibidez, ba hobeto, baina bestela artikuluak eta ale baten argazkiak balio digute...
Beste zalantza bat dut nik objektu desagertuekin. Adibidez hau, Kontxako erret bainu-etxola. Zer iruditzen? Luistxo (eztabaida) 10:00, 8 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
"Ahozko kulturan" esaten da Madrilgoak ere kopia direla eta benetazkoak, segururik, kutxa gotor batean egongo direla ondo babestuta. Bestalde, Eskoriatzako Ibarraundi museoan ere badute beste kopia bat. Suna no onna (eztabaida) 10:11, 8 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
The plot thickens. Ari gara ere objektu etnografikoekin, gaur bilera dugu Nafarroako Museo Etnografikoan, adibidez. Eta horrela izan daiteke berdin objektu hau edo beste hori, garrantzitsuena delako zer kontatzen duten. Hala ere, hobeto zaudenean, zerrendarako dituzun ideia super onak antolatzen lagundu behar diguzu. Theklan (eztabaida) 10:12, 8 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]