Erromatar legio


Erromatar legioa (latinezko legiotik, legere hitzetik eratorria, bildu, elkartu edo hautatu esan nahi duena), Antzinako Erromako oinarrizko infanteria unitate militarra zen. 4.200 soldaduko infanteria astun gorputz bat zen Polibio historialariaren arabera,[1] beranduago 5.200 eta 6.000 arteko infanteria soldaduetara eta 300 zaldizkotara iritsiko zena orotara 6.000 eta 6.300 soldadu arteko kopurua osatuz Tito Liviok dioenez. Legioek izen bat eta zenbaki bat jasotzen zuten; 50 inguru identifikatu dira, baina sekula ez ziren horrenbeste egon aldi berean Erromaren historian. Ohi 28 legio zeuden euren laguntzaileekin, eta gehiago biltzen ziren une bakoitzeko behar eta egoeraren arabera.
Gizadiaren historiatik pasa den unitate militarrik eraginkorrenatzat hartzen da, historiako inperiorik boteretsuena izan zen Erromatar Inperio Handia bultzatu baitzuen, honen ospe eta garrantzia bere aurrekoak direlarik, eta askok oraindik aztertzen jarraitzen dutelarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorrian, erregeen garaian, legioak erromatar armada bere osotasunean hartzen zuen armetarako erreklutatutako erromatar hiritarrez osatua zegoena. Gudu zelaian mazedoniar falangearen antzera prestatzen zen, eraketa oso itxi eta sendo bat, baina mugikortasun urrikoa, non soldaduek pika fronte bat erakusten zioten etsaiari. Ez zen ezer aldatu Erromatar Errepublika iristean, non legioa banandutako bi legiotan banandu zen, bakoitza bi kontsuletako baten agintepean. Errepublikaren lehen urteak Hiriko biztanleek etengabe egiten zuten erromatar lurraldearen inbasioengatik bereizi ziren. Falange eraketa lurralde lauan borrokatzeko erabat egokitua zegoen, eta, beraz, Erroma Laziotik irten ez zen bitartean ez ziren aldatu Legioaren eraketa taktikoak. Samnitar Gerretan (K.a. 343 eta K.a. 290 arteko gerra intermitenteak) antolatu ziren legioak modu formalago batean, falangearentzat egokia ez zen lurralde menditsu batean borrokatu behar izan baitzuten. Garai horretan izan zen, ere, hasi ziren kanpainak estrategikoki hobeto planifikatuak egoten eta kontsulen armada bi legiotan banatu zen. Honen ondorioz, falange sistematik manipulo eta zenturien sistemara pasa zen, malgu eta egokiagoa lurralde menditsurako. Beranduago, Gaio Marioren erreformaren ondoren kohorte sistema adoptatu zen, 160 soldaduko hiru manipulotan banatutako 480 soldaduz osatuak, manipulo bakoitza 80 soldaduko 2 zenturiatan banatuta baitzegoen. Inperio garaian (K.a. 30etik 284 arte behintzat), legioa, ohi, tropa aliatuekin indartzen zen, auxilia direlakoekin, erromatar hiritar ez ziren soldaduz osatuak eta betebehar nagusi bezala borrokan erromatar legioei laguntzea zutena, legio hauek oso-osorik erromatar hiritarrez osatuak zeudelarik. Tropa laguntzaile hauek mertzenarioen artean edo euren gerra trebezia antzinaroko munduan ongi ezagutzen zen herrien artean biltzen ziren, numidiar zaldizkoak edo baleartar habailariak kasu.
Erromatar Errepublikaren eta Erromatar Inperioaren azken garaietan legioek paper politiko garrantzitsu bat bete zuten, erabat profesionalizatzen ziren aldi berean. Euren ekintzek erromatar enperadore baten patua ziurtatu edo suntsi zezaketen. Adibide bat Aulo Vitelio enperadorearen erorketa izan zen Lau enperadoreen urtean, Danubioko legioek Vespasianoren alde egitea aukeratu zutenean erabakia. K.a. I. mendetik gertu legioen mehatxu demagogikoa argi identifikatua geratu zen. Gobernariak ezin ziren euren probintzietatik euren legioekin aldendu. Julio Zesarrek Rubikon ibaia bere probintziak utzi eta Italian gerran hasteko gurutzatu zuenean, krisialdi konstituzional bat eragin zuen.
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errepublikan, legioen existentziak oso iraupen laburra izan zuen. I-etik IV-rako legioak izan ezik, kontsulen armada eratzen zutenak (bi kontsul bakoitzeko), gainontzeko unitateak kanpainaren arabera biltzen ziren. Izaera iraunkorra, nagusiki bi barne arrazoiengatik gertatu zen: bereziki Enperadorearenganako bere leialtasuna bermatzeko, eta ez euren jeneralei. Inperio garaian, legioa estandarizatu egin zen, ikurrekin eta euren historia propioarekin, non gizonek harrotasunez zerbitzatzen zuten. Legioak legatu batek zuzentzen zituen. Hogeita hamar urte betetzear, ohi hiru urtez izango ziren senatariak. Legatuaren zuzeneko mendekoak sei tribuno militar ziren: bost ofizial erregularrak eta seigarrena Senatua ordezkatzen zuen noble bat. Medikuntza zerbitzuak ematen zituzten ofizial talde bat, ingeniariak, kronistak eta praefecti castroruma (zelaiko prefektu edo komandantea) zeuden, azken honek primipilum edo lehen zenturioi bezala zerbitzatu zuelarik, hau pertsonaia oso errespetatu bat izanez. Primipilumaren azpitik zenturioiak zeuden, mendeko bezala optio bat zutenak. Beherago legionari talde zegoen, beste espezialista batzuen artean apaiz edo musikari bezala.

Errepublika garaiaren erdialdean legioak honako unitateez osatuta zeuden:
Zalditeria edo equiteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau zen, jatorrian, unitaterik ospetsuena, non erromatar gazte eta osasuntsuak nabarmentzen hasten ziren euren karrera politikoa hasi aurretik. Beharrezko ekipamendua zaldizko bakoitzak ordaindu behar zuen, eta zaldi bat, ezkutu biribil bat, kaskoa, gorputzeko armajantzia, ezpata eta xabalina bat edo gehiagoz osatua zegoen. Zalditeria legioan kopuruan handiegia zen. 3000 soldaduren artean 300 zaldizko inguru egongo ziren, 30 soldaduko 10 taldetan banatuak. Unitate bakoitzaren agintari bezala dekurioi bat zegoen. Zalditeria astun honi zalditeria arin bat gehitzen zitzaion, hiritar txiroagoak eta osasun oneko gazteak, baina hastati edo equiteetan sartzeko gazteegiak zirenak erreklutatzen zituenak.
Infanteria arina edo velitesak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Velitesak, funtsean xabalina jaurtitzaileak eta erasotzaileak ziren, eta ez zuten antolaketa formal zehatzik edo funtziorik gudu zelaian. Beharraren arabera erabiltzen ziren eta gizarteko klaserik baxuenetako herritarren artetik zetozen.

Infanteria astuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legioko unitate nagusia zen. Brontzezko kasko, ezkutu, armajantzi eta lantza labur edo pilumez osatutako ekipamendua ordain zezaketen legionari hiritarrez osatua zegoen. Armarik gogokoena gladiusa zen, ezpata labur bat zena. Infanteria astuna, legionarioen esperientziaren arabera banandutako hiru lerrotan banatua zegoen:
- hastatiak (singularrean hastatus): gazteenak ziren eta aurrealdeko lerroa osatzen zuten. Pisu ezberdineko bi pilumekin armatuak zihoazen: bata irismen handiagoa izateko eta bestea ezkutuak zulatzeko. Aurrez aurreko borroketan ezpata erabiltzen zuten. Armajantzi bezala ohikoa zen larruzko gerrikoz eutsitako brontzezko plakak erabiltzea, bihotza eta paparraren zati bat estaltzen zutenak. Brontzezko kaskoa eta scutuma (erromatar ezkutu luzea) ere erabiltzen zituzten.
- principesak (singularrean princeps): 30 urte inguru zituzten gizonak ziren, legioko bigarren lerroa osatzen zuten eta lehen lerrokoak bezala armatuak zihoazen, baina paparrezko plaken ordez uztaizko sare kotazko koraza bat ordain zezaketen.
- triariiak (singularrean triarius): soldadurik zaharrenak ziren eta atzealdeko lerroa osatzen zuten. Oso muturreko egoeretan soilik parte hartzen zuten borrokan. Principesen kasuan ez bezala, pilumen ordez lantza luze bat erabiltzen zuten, etsaia etengo zuen zutitutako lantza puntazko falange solido bat eratuz.
Legioen ekipamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legionarioaren hornikuntza osoa zen, eta soldaduari armadan sartzen den lehen egunetik ematen zitzaion.
Sinean, tunika bat eta armadura bat ditu. Armadura horrek hainbat motakoa izan zitekeen, hala nola lorica hamata (burnizko sare kotako armadura), lorica segmentata (plaka armadura) edo lorica squamata (ezkata armadura). Ondoren, galea bat (kasu-babesa) eta oinetakoen caligae batzuk (zolan budinezko iltzeak zituztenak)
Oinarrizko armamentuari dagokionez, legionarioak pugio bat zuen -daga-, gladius bat -ezpata motza- eta 2 pilum -punta fineko lantza-, nahiz eta ekiteek spatha erabili ohi zuten arma nagusi gisa. Ezpatak ezpata 70-100 zentrimetroko burdina zuten, gladiusa baino luzeagoa -60 cm luze zenak-, zaldi gainean borrokatzen zirenean irismen handiagoa izateko. Scutuma -ezkutu handia- laukizuzena edo obalatua izan zitekeen.
Pilumak taktikoki aliatu handiak ziren legionarioarentzat. Arerioen armarrietan iltzatzen ziren jaurtitzen zsoldaduek jaurtitzen zituztenen, aramren puntak okertu egiten ziren eta horreal, ezkutu horiek erabilezin uzten zituzten eta etsaiek bere gorputzaren defentsa nagusia galten zuten.[2]
Arerioen armarrietan iltzatzen zirenean, ezkutu horiek erabili gabe uzten zituzten puntak tolestuz eta gorputzez gorputz defentsarik gabe utziz.
Soldaduak beren ekipoaren mantentze-lanen arduratu zuten, eta ekipo guztia beraiek garraiatu behar zuten; horregatik, hasieran, «Marioren mandoak» izena eman zietan, Kaio Marioren omenez.[3] Kaio Mariok egin zituen armadaren erreforma nagusiak Errepublikaren garaian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Polibio, Historias, VI, 20, 8. online ikus daiteke itzulita, gaztelaniaz eta frantsesez.
- ↑ Espinós, Josefina; Vilar, Mercedes; Masiá, Pascual; Sánchez, Dolores. (2010). Así vivieron en la antigua Roma. Anaya.
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Álvaro. (2020-02-17). Las legiones romanas en el Alto Imperio | Archivos de la Historia. (kontsulta data: 2025-06-10).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar armadari buruz idatzi eta publikatu diren liburuak asko dira; bai lan akademikoak zein dibulgaziozkoak, fidagarriagoak eta zorrotzagoak batzuetan eta aktsadunak beste batzuk; gai erakargarria izan delako edo, batzuetan, adlerdi batzuk puztu egin dira eta ez dira egiazko iturrietan oinarritu. Yann Le Bohec izen handiko ikerlari frantsesak, gaiari buruz liburu asko idatzi dituenak, bibliografia zehatz bat argitaratu zuen erromatar armadari buruzkoa, online eskuragarri dagoena: Le Bohec, Yann (2015) «Bibliographie analytique de l’armée romaine (31/27 av. J.-C. - 235 après J.-C.)» Revista de Historiografía, 23, 245-260 or.
- de la Bédoyère, Guy (2013): Roman Britain: A new History. Thames & Hudson. oharra: azken urteetako aurkikuntza arkeologikoak aipatzen ditu.
- Goldsworthy, Adrian (2003) The Complete Roman Army. Thames & Hudson. 978-0500051245
- Goldsworthy, Adrian (2005) El ejército romano. Akal.
- Keppie, Lawrence (1998) The making of the Roman Army:From Republic to Empire. Routledge
- Le Bohec, Yann:
- (2002) L'armée romaine sous le Haut-Empire, Paris, Picard, coll. « Antiquité-synthèses », 292 or. ISBN 2708406337
- (2006) L’armée romaine sous le Bas-Empire, Paris, Picard, coll. « Antiquité-synthèses », , 256 or. ISBN 2708407651
- (2004) El ejército romano:instrumetno para la conquista de un imperio. Bartzelona : Ariel. ISBN: 9788434467231
- Rodriguez González, Julio; Sagredo San Eustaquio, Luis (Zuz) (1997) Evolución histórica de las legiones del Imperio Romano. Universidad de Valladolid.
- Roldan Hervas,Jose Manuel (1985) Las legiones romanas. 1985, Madrid, Cuadernos Historia 16, 103.
- Menéndez Argüín, Adolfo Raúl (2001) Las legiones romanas de Germania (ss. II-III d.C.): Aspectos Logísticos. Universidad de Sevilla, Gráficas Sol.
- Negrete, Javier (2018) Los héroes de Roma:las legiones roamnas. La esfera de los libros
- Sánchez Toledo (2010) Las legiones romanas:historia y legado. Alemena
- Douthernd, Paul (2207) The Roman Army: A social and Institutional History. Oxford University Press
- Wolff, C. (2022). «De quelques particularités concernant l’armée romaine» In B. Cabouret & G. Castelnuovo (éds.), Rome : éduquer et combattre (1‑). Éditions Universitaires d’Avignon. https://doi.org/10.4000/books.eua.5357
- Despertaferro dibulgazio aldizkariak hainbat zenbaki monografiko askaini dizkio legioen gaiari, Erromaren historiako hainbat garaitan zituen ezaugarriak eta adalketak kontuan hartuta, beti ere unibertsitate mailako ikerlarien artikuluekin eta ilustratzaile historiko-zinetifikoen irudiekin:
- Armstrong, Jeremy eta alii (2014) «La legión romana (I). La República Media», Desperta Ferro Especiales, 6.
- Gracia Alonso, Francisco et alii (2015) «La legión romana (II). La Baja República». Desperta Ferro Especiales, 8.
- Amela Valverde, Luis et alii (2016) «La legión romana (III). El primer siglo del Imperio». Desperta Ferro Especiales, 10.
- «La legión romana (V). La anarquía militar». Desperta Ferro Especiales, 6.
- «La legión romana (IV). El auge del Imperio». Desperta Ferro Especiales, 13.
- «La legión romana (VI). El siglo IV» Desperta Ferro Especiales, 21.
- Haarer, Fiona; Soto Chica, José ; Motos Guirao, Encarnación; Syvänne, Ilkka; Whately,Conor; McMahon, Lucas; Catalán Ramos,Raúl (2021) «La legión romana (VIII). Las últimas legiones». Desperta Ferro Especiales, 29.
- Forsythe, Gary et alii (2022) «La legión romana (IX). Monarquía y República temprana». Desperta Ferro Especiales, 33.
- Roldan Hervás, José Manuel Las legiones romanas. Academia
Lehen mailako iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Julio Zesar: Comnetarii De Bello gallico
- Tazito: Historiae eta Annales
- Vegezio: Epitoma Rei Militaris (Oharra. IV. mendeko eskuliburu militarra)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Roman Soldiers. Vindolanda Trust
- (Ingelesez) Roman military. United Nations of Roma Victrix (UNRV)
- (Frantsesez) Listes de légions Roma Quadrata
- (Gaztelaniaz) «El ejército romano en el Alto Imperio». Arre Caballo!
- (Gaztelaniaz) «Ejército romano al final de Imperio» Arre caballo!
- (Gaztelaniaz) «Roman Military Forces – Imperial Period I» Word history
- (Gaztelaniaz) Martínez, Álvaro (2020) «Las legiones romanas en el Alto Imperio» Archivos de Historia