Edukira joan

Zokoa

Koordenatuak: 43°23′37″N 1°41′08″W / 43.39361°N 1.68556°W / 43.39361; -1.68556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sokoa» orritik birbideratua)
Zokoa
 Euskal Herria
Zokoko ikuspegi orokorra, urrutira Jaizkibel mendia.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaLapurdi
Geografia
Koordenatuak43°23′37″N 1°41′08″W / 43.39361°N 1.68556°W / 43.39361; -1.68556
Garaiera0 metro

Zokoa Ziburuko eta Urruñako (Lapurdi) auzo bat da, bi udalerrien muga den Untsin errekaren estuarioaren bi aldeetan eta Donibane Lohizuneko badiaren mendebaldeko muturrean kokatua. Auzoaren ipar-ekialdean, Zokoko itsasargiaren inguruan, Euskal erlaitza deritzon kostaldea dago. Itsas argiari loturik estazio meteorologiko bat instalatu zen 1920an.[1]

Etimologiari erreparatuz, izenak lapurteraz «txokoa» esan nahi du, hots, Donibane Lohizuneko badiaren txokoa.[erreferentzia behar]

Zokoa Ziburuko herriari loturik egon da aspaldidanik (1603an bereizi zen Ziburu Urruñako herritik). 1638an, Zokoko portuan, Zokoko gotorlekua eraiki zen, Henrike IV.a Frantziakoaren aginduz (Borboien dinastiako lehen erregea), eta Vaubanek egindako proiektuari jarraituz.

Napoleon III.ak kai‑muturrak jartzeko agindu zuen, Donibane Lohizuneko badia babesteko. 420 m luzeko dikea Zokotik abiatzen da. Erdikoa (Artha) 250 metrokoa da; eta hirugarrena, iparral­dera, Santa Barbara lurmuturretik abiatuta, 180 metrokoa.

Zokoko gotorlekuaren oinetan bi senaia txiki, hondar finekoak, eta kirola egiteko eta aisial­dirako erabili ohi den portua daude. Bigarren Mundu Gerran alemanek portu horretan itsaspekoen base bat jarri zuten.

Gotorlekuak aipatutako errekoletoek zaindutako kapera zuen. Gaur egun, gurtza katolikoa parrokia‑elizan egiten da. Eraikin modernoa da, eta txalupa bat du al­daretzat. San Jose eta San Frantzisko Xabierkoaren irudiak 1959an Forestier eskulturagileak eginak dira.

Zokoa, portu txikia, dikea, dorre almenaduna, jatetxeetako terrazak, itsasargiaren keinu jolastiak, eta lasaitasuna... amodio‑istorio bat bizitzeko txoko egokia.

Zibururen eta Zokoaren iragana ikertzen dutenei itsasoari estu‑estu lotutako historia azal­tzen die. Arbasoak baleazaleak eta kortsarioak izan ziren. Larretxek, Zokoko salbamendu‑ontziko patroiak, Donibaneko sarreran bizia arriskuan jarri eta Eugenia de Montijo enperatriza eta inperioko printzea salbatu zituen, ekaitzak ustekabean harrapatu baitzuen haien El Águila ontzia.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, kaialdeko itsasargia dugu. Bertzetik, XVII. mendeko Zokoko gotorlekua dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. (Frantsesez) https://donneespubliques.meteofrance.fr/metadonnees_publiques/fiches/fiche_64189001.pdf