Acheul aldi
Itxura
(«Acheulear» orritik birbideratua)
Historiaurreko aroak |
---|
Acheul aldia Behe-Paleolitoko aldia da, aurpegi biko harrizko aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena[1]. Behe Paleolitoaren barnean kokatua dagoen lehendabiziko gizakien industria litikoa sortu zen aldi honetan, duela 1,76 miloi eta 100.000 urtea bitartean.
Gizaki-mota nagusia, dirudienez, Homo erectus da. Harri landuzko aurpegibiko aizkorak, zurezko lantzak eta apaingarriak egiten zituen. Sua aurkitu zuen. Euskal Herrian aztarnak Urbasa, Miarritze, Irikaitzen[2], Lizarra, eta abarretan aurkitu dira.[3]
Louis Laurent Gabriel de Mortilletek 1872an deskribatu zuen eta 1925etik aurrera izen hori dauka Amiens ondoan dagoen Saint Acheul aztarnategiaren omenez.

Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'aldi'2. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arrizabalaga, A.; Iriarte, M. J.. (2011). «Ocupaciones del Paleolítico inferior y superior en Irikaitz (Zestoa, País Vasco, España). Deconstrucción de un yacimiento arqueológico del Pleistoceno en el extremo oriental de la Región Cantábrica» Cuaternario y Geomorfología: 105–119. ISSN 2695-8589. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Acheul aldia. .
Aurrekoa Olduwaiar kultura |
Acheulear kultura K. a. 1,76 miloi – k. a. 100.000 |
Ondorengoa Mousteriar kultura |