Ajimez
Ajimez | |
---|---|
Mainela eta Q96034680 ![]() | |
Historia | |
Aurrekoa | Monofora |
Hurrengoa | Trifora |
Ajimez edo bifora bi baoko leihoa da. Bi bao irekidura berdin izan ohi ditu eta bakoitzak arku bana du goialdean, eta hari eusten dio zutabea mainel mota bat delarik.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biforak eta triforak (hiru bao bi mainelek zatituak) antzinako erromatar garaitik aurrera agertu ziren, eta arkitektura paleokristau eta bizantziarrean ohiko elementu bihurtu ziren.
Erdi Aroko arkitekturan ohikoa den leiho mota da, arkitektura erromanikoan eta gotikoan leiho eta kanpandorreen apaingarri bihurtu zen, eta Euskal Herrian ordutik adibideak daude, dorretxe zein erlijio eraikinetan. Errenazimendu garaian ere maiz erabili ziren, eta garai bateko desagerpenaren ondoren . mendean berriz ere modan jartzeko, 19. mendrean, garai eklektikoan antzinako estiloak berraurkitu zirenean (neogotikoa, neorrenazentista, eta abar).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ajimezak Iturriotz dorretxean (Oiartzun).
-
Ajimez barrutik ikusia, eraberritutako Olakua dorretxean, Oñatin.
-
Ajimez ugari Zarauzko Torre Luzean.
-
Viceko katedrala, behean bifora edo ajimezak, goian triforak.
-
Ajimez oso apaindua. Guardiako Santa Maria elizan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Ajimez» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-05-23ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.