Edukira joan

BTS

Wikipedia, Entziklopedia askea
BTS
Datuak
EzizenakBangtan Sonyeondan, Beyond The Scene, Bangtan Boys, Bulletproof Boy Scouts
JatorriaSeul, Hego Korea
Musika motaK-pop, hip hop, R&B, EDM
Urteak2013 - orainarte
Produkzioa
Diskoetxea(k)Big Hit, Pony Canyon, Def Jam, Columbia
Taldekideak
RM

Jin Suga J-Hope Jimin V

Jungkook
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
http://bts.ibighit.com/
IMDB: nm7808003 Rottentomatoes: celebrity/bts Metacritic: person/bts
Facebook: bangtan.official Twitter: bts_bighit Instagram: bts.bighitofficial Youtube: UCLkAepWjdylmXSltofFvsYQ TikTok: bts_official_bighit Souncloud: bangtan Spotify: 3Nrfpe0tUJi4K4DXYWgMUX iTunes: 883131348 Last fm: BTS Musicbrainz: 0d79fe8e-ba27-4859-bb8c-2f255f346853 Songkick: 8268208 Discogs: 5034422 Allmusic: mn0003136056 Deezer: 6982223 Edit the value on Wikidata

BTS (Hangul방탄소년단; RRBangtan Sonyeondan) 2010ean osatutako talde hegokorear bat da, Big Hit Entertainment diskoetxearen baitan sortua. Zazpi taldekidez osatuta dago, Jin (Kim Seokjin), Suga (Min Yoongi), RM (Kim Namjoon), J-Hope (Jung Hoseok), Jimin (Park Jimin), V (Kim Taehyung) eta Jungkook (Jeon Jungkook). Hasieran hip hop-a zen lantzen zuten genero nagusia, baina beren musika estiloa genero askotara zabaldu dute euren ibilbidean zehar. Letretan gai ugari lantzen dituzte: osasun mentala, eskola adineko gazteen arazoak, gazte izatetik heldu izatera pasatzeko zailtasunak, norbere burua maitatzera iristeko ibilbidea, indibidualismoa, ospeak eta aitortza publikoak dakartzan ondorioak, eta beste hainbat. Horretaz gain, literatura, filosofia eta psikologiako gaia ere aipatu dituzte, eta fikziozko unibertso alternatibo bat ere eraiki dute[1].

Haien izena, BTS, siglak dira. Benetako izena Bangtan Sonyeondan da (Hangul: 방탄소년단, hanja: 防彈少年團), eta "balen aurkako mutilak" esan nahi du[2]. J-Hopen arabera, izenak honakoa adierazten du: nerabeen aurka balen moduan doazen estereotipoak, kritikak eta espektatibak blokeatzeko taldeak duen borondate edo desioa. Eta, horretaz gain, taldearen balio musikalak babesteko determinazioa ere adierazten du[3][4]. Japonian Bōdan Shōnendan (防弾少年団) moduan dira ezagunak[5].

2017ko uztailean, BTSk iragarri zuen bere izenak "Beyond The Scene" (eszenatik haratago) ere esan nahiko zuela bere marka-identitate berriaren zati gisa[6]. Horrek esanahi berri bat gehitu zion izenari, "haur izatetik, aurrera egiteko parean dituen ateak irekitzen dituen heldu izatera" pasatzeak dakarren hazkuntzaren ideia hartuz[7].

  • Kim Seok-jin (김석진). Izen artistikoa, Jin (진). 1992ko abenduaren 4an jaioa.[8]
  • Min Yoon-gi (민윤기). Izen artistikoa, Suga (슈가). Bakarkako hainbat lanetarako Agust D izena erabiltzen du. 1993ko martxoaren 9an jaioa.[9]
  • Jung Ho-seok (정호석). Izen artistikoa, J-Hope (제이홉). 1994ko otsailaren 18an jaioa.[10]
  • Kim Nam-joon (김남준). Izen artistikoa, RM (Hasierako urteetan Rap Monster izena erabiltzen zuen). 1994ko irailaren 12an jaioa.[11]
  • Park Ji-min (박지민). Izen artistikoa, Jimin (지민). 1995eko urriaren 13an jaioa.[12]
  • Kim Tae-hyung (김태형). Izen artistikoa, V (뷔). 1995eko abenduaren 30an jaioa.[13]
  • Jeon Jung-kook (전정국). Izen artistikoa, Jungkook (정국). 1997ko irailaren 1an jaioa.[14]

BTSen diskografia honakoa da: bederatzi estudio-album, bi berrargitalpen, sei EP, hamabi single album, sei bilduma-album eta soinu-banda bat.

Estudio-albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2014: Dark & Wild
  • 2014: Wake Up
  • 2016: Youth
  • 2016: Wings
  • 2018: Face Yourself
  • 2018: Love Yourself: Tear
  • 2020: Map of the Soul: 7
  • 2020: Map of the Soul: 7 -The Journey-
  • 2020: Be

2010 – 2013: Taldearen sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bang Si-hyuk, Big Hit Entertainmenteko sortzailea.

BTS sortzeko proiektua 2010ean abiatu zen, Bang Si-hyuk Big Hit Entertainmenteko CEOak hip hop talde bat sortu nahi izan zuelako RM ardatz hartuta (Kim Nam-joon), Seulgo musika eszenan oso ezaguna zen underground rapero bat[15]. Urte berean, konpainiak Hit It izeneko rap audizioak antolatu zituen eta Sugak bigarren postua lortu zuen bertan. Irabazi ez zuen arren, produktore moduan hasi zen lanean Big Hiten eta BTS izango zen taldera batu zen. Urte horren amaieran J-Hope gehitu zen taldera. Hasierako hiru kide hauen oinarria hip-hopari oso lotua zegoen[16].

Garai hartan, album fisikoen salmentak gainbeheran zeuden eta eremu digitaletik zetozen diru-sarrerak ez ziren hori konpentsatzeko bezainbestekoak. Diru iturriak dibertsifikatzeko beharra ikusita, hip hop talde bat egin beharrean, Bangek idol talde bat osatzea erabaki zuen, zuzeneko kontzertuen potentzialagatik eta halako taldeek izan ohi dituzten jarraitzaileen babes sutsuagatik. Konpainian zeuden hainbat trainee-k (idol izateko prestatzen ari diren gazteak) uko egin zioten idol talde bateko kide izateari, baina J-Hope, RM eta Sugak geratzea erabaki zuten[17]. Idol taldea osatzeko asmoz, konpainiak lau abeslari gehitu zituen taldera: Jin, Jungkook, V eta Jimin. Bidean beste hainbat trainee ere izan ziren hautagai, baina zazpi horiek izan ziren azkenean taldea sortuko zutenak[16].

Hasiera batean talderen debuta 2011ean izatea aurreikusten zen, baina atzeratu egin zen idol talde bat sortzeko asmo berriaren ondorioz[18][19]. Bangek oso zurrunak ziren ohiko idol taldeetatik aldendu eta bestelako talde bat sortu nahi izan zuen; taldeko kideek gizabanako moduan funtzionatzea nahi zuen, ez multzo bakar bezala, eta eurek nahi zutena adierazteko askatasuna izatea[20][21]. Debutatu aurretik, BTSeko kideek beste artista batzuen abestietan parte hartu zuten, Lim Jeong-hee edo 2AM-ren abestietan, adibidez.

Debutatu baino sei hilabete lehenago, taldea arreta irabazten hasi zen, bai sare sozialetan zuten presentziagatik, baita egin zituzten haibat cover-engatik ere. Youtubeko beraien kanala, BANGTANTV, eta beraien bloga 2012ko abenduaren 16an eta 21ean sortu zituzten, hurrenez hurren[22][23]. Soundcloud bidez trainee garaian lantzen aritu ziren hainbat abesti ere argitaratu zituzten[24]. Youtuben beste eduki mota bateko bideoak ere igo zituzten, hala nola vlogak, musika ekipoen analisiak edo kantu eta dantza praktikak. Twitterreko zure kontu pertsonala 2011ko uztailaren 13an erregistratu zen, baina ez zen erabiltzen hasi 2012ko abenduaren 17ra arte[25]. 2013ko maiatzaren 21ean, Big Hitek taldeak ordura arte erabili zuen bloga itxi zuen, eta bere webgune ofiziala zabaldu zuen, hil horren 27an amaitzen zen atzera-kontu bat erakutsiz. Data honetan estreinatu zen lehen albumaren trailerra eta honen ondoren pixkanaka kide bakoitzaren promozio irudiak ezagutzera eman ziren[26].

Taldekideak elkarrekin bizi ziren, egunean 15 orduz entseatzera iristen ziren, eta 2013an egin zuten euren lehen emanaldia sektoreko jendeak osatutako publiko txiki baten aurrean[21].

2013 – 2014: Eskola trilogia eta Dark & Wild

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BTS 2013ko irailean Incheon Music Center-en.

BTS Big Hit-en egoteak, garai hartan K-popa menderatzen zuten hiru agentzietako batean beharrean ("Big Three" izenez ezagunak[27]), aukera eman zion kide bakoitzari bere indibidualtasuna adierazteko eta musika prozesuan parte hartzeko[28].

2 Cool 4 Skool

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko ekainaren 12an BTSek lehen single albuma kaleratu zuen 2 Cool 4 Skool izenarekin, No More Dream abesti nagusi zutela. Lan honek ez zuen berehalako arrakasta izan; argitaratzeko astean 2 Cool 4 Skool-en 760 kopia saldu zituzten[29] eta Gaon Album Chart-eko Week 25 zerrendan 19. postuan debutatu zuten ekainak 9tik 15erako astean[30]. 2013 urte osoan zehar albumaren 24.441 kopia saldu ziren guztira eta urte amaierako Gaon Album Chart zerrendan 65. postuan geratu zen.[31][32] 2013ko ekainaren 13an BTSek lehen emanaldia egin zuen eszenario batean telebistako M Countdown musika saioan, No More Dream abestiarekin[33][34].

2 Cool 4 Skool-en, BTSk 1990eko old-school hip-hop soinu bat erabili zuen irudi bortitz eta oldarkor batez lagundurik[35]. Kathy Sprinkelek BTSi buruzko bere liburuan esaten duenaren arabera, single horrek «gurasoen eurengan jarritako espektatiba handien aurrean gazteek sentitzen zuten antsietatea nabarmentzen zuen, eta horrek astindua eragin zuen K-pop munduan. Itzulinguruka ibiltzen ez zen musika taldea zen. Hare gehiago, ikuspuntu bat zuten eta ez zuten beldurrik Hego Koreako gizartean eta beste leku batzuetan tabutzat jotzen ziren gaiei heltzeko»[21]. Albuma argitaratu ondoren, Koreako musika-saioetan agertu ziren, eta kritikarien eta ikusleen arreta erakarri zuten[36][37].

Jendeak entzun nahi zituen eta entzuteko prest zegoen istorioak kontatzen hasi ginen, beste pertsona batzuek kontatu ezin edo kontatu nahi ez zituzten istorioak. Beste pertsona batzuek sentitzen zutena kontatzen genuen — mina, antsietatea eta kezkak. Hori zen gure helburua, jendea identifikatua senti zitekeen enpatia hori sortzea. — Suga.[38]

2013ko irailean lehenengo EPa argitaratu zuten, O!RUL8,2?, eskola trilogiaren bigarren zatia izango zena. Albumeko abesti nagusia «N.O» izan zen eta 92. postua lortu zuen zerrendan[39], diskoa, aldiz, laugarren postura iritsi zen asteko zerrendan[40]. Album honen kasuan, lehen asteko salmentak 2.679 izan ziren eta urte amaierako zerrendan 64. postuan geratu zen[32]. 2 Cool 4 Skool-en bezala, album honek ere lantzen zuen ikasleek sentitzen zuten presioa, euren ametsak eta aspirazioak sakrifikatu behar izatea[41]. Kyung Hyun Kim akademikoaren arabera, BTSren lehen lanetako asko, hala nola «N.O.» eta «No More Dreams», «Koreako nerabeek hezkuntza sistemaren aurrean bizi zuten frustrazioa aprobetxatzen zuen establishment-aren aurkako mezu aldarrikatzaileak ziren» eta, bere ustez, honek lagundu zien AEB eta Europako gazteen artean zaleak lortzen[42].

Hilabete horretan bertan, BTSk entretenimendu programa propioa jarri zuen martxan, Rookie King, non kideek VJ Special Forces eta MasterChef Korea bezalako entretenimendu programak parodiatzen zituzten[43].

Bestalde, urte bereko azaroak Hego Koreatik kanpoko lehenengo emanaldia egin zuten, Thailandiako 7 See Concert-en[44] eta abenduan Japonian eman zuten lehen kontzertua, First Japan Showcase. Urtarrilean Tokio eta Osakara itzuli ziren eta 6.500 pertsona izan ziren kontzertuetan[45].

Urte amaieran, BTSek Artista Berri Onenaren hainbat sari jaso zituen Hego Korean [46][47][48].

«Boy In Luv» M! Countdown saioan, 2014ko martxoaren 6an.

Skool Luv Affair

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola trilogiaren hirugarren eta azken atala 2014ko otsailaren 12an argitaratu zuen taldeak, Skool Luv Affair izeneko EPa[21] [49]. Disko honekin Gaon Album Chart-eko lehenengo postura iritsi ziren[50] eta taldea lehen aldiz sartu zen Billboard-en World Albums zerrendan, 3. postuan [21][51]. 86.004 kopia salduta, albuma urte amaierako Gaon zerrendan 20. postuan geratu zen [52]. Album honen promozioa egiteko «Boy In Luv» eta «Just One Day» abestiak aukeratu zituen taldeak [53][54]. Skool Luv Affair-ek ohiko hip-hop influentziak mantendu zituen arren, R&B eta hard rock soinuak ere gehitu zituen, eta landutako gaietan aldaketa egin zuten maitasunerantz, eskola garaiko bizipenetan zentratuz [35].

EP hau argitaratu ondoren, taldeak lehenengo fan meeting-a egin zuen martxoaren 29an, Seulgo Olympic Hall-en, 3000 zaleren aurrean[55][56][57].

2014ko ekainaren 13an BTSek Moskun ospatu zen Korear Kulturaren Festibalean parte hartu zuen, Errusiako eta Hego Koreako turismo elkarteek antolatuta[58]. Hilabete amaieran taldea Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, bigarren estudio albuma grabatzeko asmoz[59]. Los Ángelesen egon ziren bitartean beraien bigarren reality-a ere grabatu zuten; American Hustle Life izena zuen eta hip-hop kulturari buruz ikastea zuen oinarri. Reality-a Mnet katean eman zuten uztailetik aurrera[60]. Uztailean 200 zalerentzako doako kontzertu sorpresa bat eman zuten West Hollywooden, AEBetan egin zuten lehen emanaldia izan zen[21] eta abuztuaren 10ean Los Ángelesen ospatu zen KCON musika jaialdian parte hartu zuten[61]. Udaran zehar RWeL8? izeneko lehen fan meeting bira egin zuten Hego Koreatik kanpo, Berlinen (Alemania), Stocholm-en (Suedia) eta Sao Paolon (Brasil) izan ziren, Europara eta Hego Amerikara egindako lehen bisitak[62][63].

​Urte bereko abuztuaren 20an Dark & Wild argitaratu zuten, lehenengo estudio albuma, eta bigarren postua lortu zuen Hego Koreako zerrendan[64][65]. 2014ko urte amaierako zerrendan 14. album salduena izan zen, 100.000 kopia baino gehiago salduta[66] eta Billboard zerrendetara ere iritsi zen, Skool Luv Affair bezala[67].

​Albuma eskola trilogiaren jarraipen modukoa da eta serie berrirako trantsizio gisa balio izan zuen; musikalki gitarra elektrikoko rock doinuak hip-hop oinarriekin uztartu zituen, eta R&B-ak presentzia izaten jarraitu zuen. Abestien letrak batez ere heldutasun sentimenduetan, gazte desioetan eta maitasuna iristeko inpazientzian zentratu ziren. Danger eta War of Hormone izan ziren albumeko abesti nagusiak[35].

​Urritik abendura bitarte taldea bere lehen kontzertu biran murgildu zen Asian: The Red Bullet Tour[68]. Abenduan japonierazko lehen estudio albuma argitaratu zuten, Wake Up; hirugarren postura iritsi zen Oricon Albums Chart-en[69][70]. Eta honen ondoren lehen bira egin zuten Japonian 2015eko otsailean: Wake Up: Open Your Eyes[71]. Ekainaren 6an berriz ekin zioten The Red Bullet Tour-ari, oraingoan Asiatik kanpoko herrialdeak ere bisitatuz. 2015eko abuztuaren 29an amaitu zen bira eta, guztira, 80.000 ikusle erakarri zituen 13 herrialdetako 18 hiritan[68][72].

2015 – 2016: The Most Beautiful Moment in Life edo Gaztaroaren trilogia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

​Eskola Trilogiaren ondoren, BTSek aldaketa estetiko eta musikala eman zuen hurrengo aroan[35]. Hurrengo aroarekin, taldeak «gaztetasunaren» edertasuna eta antsietatea irudikatu nahi zituen, eta, horregatik, «花樣年華» (Hangul: 화양연화; RR: Hwayangyeonhwa) izenburua aukeratu zuen, «bizitzako unerik ederrena» moduan itzul daitekeena, gaztaroaren metafora moduan[73].

The Most Beautiful Moment in Life, Part 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

​Horrela hasi zen The Most Beautiful Moment in Life proiektua 2015eko apirilaren 29an, bere hirugarren EPa, The Most Beautiful Moment in Life, Part 1 kaleratu zutenean[21]. Albumak bigarren egin zuen Billboard-eko World Albums zerrendan[74]. Gainera, «I Need U» single nagusiarekin, lehenengo aldiz garaipena lortu zuten musika programa batean, The Show-n, eta lehen aldiz sartu ziren Hego Koreako Gaon musika zerrendako Top 5-ean[75][76]. "Dope" bigarren singlea Billboard-eko World Digital Song Sales zerrendan hirugarren postura iritsi zen, eta urrian bere bideoklipa 100 milioi ikustalditara iritsi zen YouTuben, taldearen lehena hori lortzen[77][78]. Udan zehar fan meeting-ak egin zituzten Japonian, Summer Sonic jaialdian parte hartu zuten eta Highlight izeneko bira egin zuten AEBetan Community 54 jantzi markaren eskutik[79][80][81].

The Most Beautiful Moment in Life, Part 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

​Azaroan beste kontzertu bira bati ekin zioten: The Most Beautiful Moment in Life: On Stage. Birak laugarren EP-aren debuta markatu zuen, The Most Beautiful Moment in Life, Part 2; Seulen eman zituzten hiru kontzertuetan sarrerak agortu zituzten (guztira 12.000 ikusle inguru izan ziren[82]) eta, arrakastaren ondorioz, bira Japoniara ere eraman zuten[83][84]. Diskoa gaztaroaren alde serioagoetan zentratu zen, eta abestien letrak sakonagoak izan ziren eta gehiago hausnartzen zuten hainbat gairen inguruan: bakardadea, arrakastaren bilaketa eta egungo gizartearen baldintza txarrek gazteriarengan eragindako sufrimendua[85].

BTSk 2016ko Melon Music Awards sarietan Urteko Album Onenaren saria jaso zuen lehen aldiz.

​Albumaren 140.000 kopia saldu ziren lehen egunetan eta Gaon Album Charteko asteko zerrendan eta Billboard World Albums zerrendan lehen postua lortu zuen[86][87]. Billboard 200 zerrendan ere sartu ziren lehen aldiz, 171. postuan[88][68]. Diskoko abesti nagusiak, Run-ek, hainbat sari irabazi zituen musika programetan, besteak beste Music Bank, Show Champion eta The Show-n[89].

The Most Beautiful Moment in Life: Young Forever

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko maiatzaren 2an Gaztaroaren trilogiari amaiera emango dion bilduma albuma argitaratu zuten:The Most Beautiful Moment in Life: Young Forever. 300.000 kopia saldu zituzten aurresalmentan eta aurreko albumetan ez zeuden hiru abesti berri jasotzen zituen: Epilogue: Young Forever, Fire, eta Save Me [90]. Hiru abesti hauek Billboard-eko World Digital Songs-en zerrendako lehen hiru postuetan sartu ziren; artista hegokorear batek inoiz lortu ez bezala[91][84]. Albuma Gabon Album Chart-eko lehen postuan egon zen bi astez jarraian, eta 107. postura iritsi zen Billboard 200 zerrendan[92][93][68]. 2016ko Melon Music Awards sarietan albumak 2016ko album onenaren saria jaso zuen (Daesang moduan ezagutzen den Sari Nagusia)[94].

2016 – 2017: Wings

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017 – 2018: Love Yourself eta nazioarteko arrakasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019: Map of the Soul: Persona eta BTS World

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020: Map of the Soul: 7, «Dynamite» eta Be

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 – gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Romano, Aja. (2018-06-13). «How BTS and their ARMY changed K-pop — and the world» Vox (kontsulta data: 2025-04-02).
  2. (Ingelesez) Bruner, Raisa. (2017-07-05). «Fans React to BTS Changing Its Name to 'Beyond the Scene'» TIME (kontsulta data: 2025-04-03).
  3. «방탄소년단 “팀명 후보, 빅키즈 영네이션 있었다”(야만TV)» 방탄소년단 “팀명 후보, 빅키즈 영네이션 있었다”(야만TV) - 손에 잡히는 뉴스 눈에 보이는 뉴스 - 뉴스엔 2015-06-22 (kontsulta data: 2025-04-03).
  4. (Ingelesez) BTS Is Tackling Problems That Are Taboo – Affinity Magazine. (kontsulta data: 2025-04-03).
  5. (Japonieraz) «BTSが初のドラマ主題歌!フジ坂口健太郎が刑事役 - 韓国エンタメ : 日刊スポーツ» nikkansports.com (kontsulta data: 2025-04-03).
  6. «방탄소년단, 팬클럽 아미와 연결된 새 BI 공개 "문을 열고 나아가는 청춘» m.entertain.naver.com (kontsulta data: 2025-04-03).
  7. «"BTS Brand eXperience Design Renewal"» Behance (kontsulta data: 2025-04-03).
  8. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-06-30). «Get To Know BTS: Jin» Billboard (kontsulta data: 2025-04-03).
  9. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-06-30). «Get To Know BTS: Suga» Billboard (kontsulta data: 2025-04-03).
  10. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-06-30). «Get To Know BTS: J-Hope» Billboard (kontsulta data: 2025-04-03).
  11. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-07-01). «Get To Know BTS: Rap Monster» Billboard (kontsulta data: 2025-04-03).
  12. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-07-01). «Get to Know BTS: Jimin» Billboard (kontsulta data: 2025-04-03).
  13. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-07-01). «Get to Know BTS: V» Billboard (kontsulta data: 2025-04-03).
  14. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-07-01). «Get to Know BTS: Jungkook» Billboard (kontsulta data: 2025-04-03).
  15. KBS 셀럽병사의 비밀. (2018-05-25). 방탄소년단, 다른 아이돌과 뭐가 달라요?. (kontsulta data: 2025-04-05).
  16. a b (Ingelesez) Pham, Jason. (2020-04-24). «There’s a Reason These Members Were the First to Join BTS» StyleCaster (kontsulta data: 2025-04-05).
  17. (Ingelesez) Bruner, Raisa. (2019-10-08). «The Mastermind Behind BTS Explains the K-Pop Group's Success» TIME (kontsulta data: 2025-04-05).
  18. (Koreeraz) 마이데일리. «'나는 래퍼다' 방시혁, 13년만에 랩 도전» 마이데일리 (kontsulta data: 2025-04-05).
  19. (Koreeraz) 스타뉴스. (2010-09-02). «방시혁, 오디션 통해 힙합그룹 '방탄소년단' 제작» 스타뉴스 (kontsulta data: 2025-04-05).
  20. (Ingelesez) Romano, Aja. (2018-06-13). «How BTS and their ARMY changed K-pop — and the world» Vox (kontsulta data: 2025-04-05).
  21. a b c d e f g BTS: ONE. Triumph Books 2021 ISBN 978-1-62937-902-9. (kontsulta data: 2025-04-14).
  22. (Ingelesez) Diego, Jade Hookham, UC San. (2018-05-11). «BTS Is a Social Media Success Story» Study Breaks (kontsulta data: 2025-04-06).
  23. (Koreeraz) «BTSen blogeko lehenengo argitalpena» BANGTAN BLOG 2012-12-21 (kontsulta data: 2025-04-06).
  24. (Ingelesez) Tara. (2014-12-13). «Best BTS SoundCloud Songs» KultScene (kontsulta data: 2025-04-06).
  25. (Ingelesez) «K-POP group BTS marketing strategy : a successful use of social media» www.linkedin.com (kontsulta data: 2025-04-06).
  26. (Koreeraz) 조선일보. (2020-07-29). «방탄소년단 멤버 진-지민-정국, 얼굴 공개..'꽃미모'» 조선일보 (kontsulta data: 2025-04-06).
  27. (Ingelesez) Herman, Tamar. (2018-08-30). «JYP Entertainment Tops Big 3 to Become World’s Biggest K-Pop Label» Billboard (kontsulta data: 2025-04-07).
  28. Kim, Youna, ed. (2022). Soft power of the Korean wave: Parasite, BTS and drama. Routledge, Taylor & Francis Group ISBN 978-1-003-10248-9. (kontsulta data: 2025-04-06).
  29. «One Dream, One Chance : 네이버 블로그» blog.naver.com (kontsulta data: 2025-04-06).
  30. «2013년 25주차 Album Chart» web.archive.org (Gaon Music Chart) 2015-04-02 (kontsulta data: 2025-04-06).
  31. «2013년 Album Chart» web.archive.org (Gaon Music Chart) 2015-02-20 (kontsulta data: 2025-04-06).
  32. a b Hur, Anton; Jung, Sling; Richards, Clare. (2023). Beyond the story: 10-year record of BTS. Macmillan, 80-82 or. ISBN 978-1-0350-3154-2. (kontsulta data: 2025-04-12).
  33. «방탄소년단의 탄생...데뷔 쇼케이스 때 "롤모델은 빅뱅" [BTS 10주년 특집① [Birth of BTS... During the debut showcase, "The role model is BIGBANG" [BTS 10th Anniversary Special]»] m.entertain.naver.com (kontsulta data: 2025-04-06).
  34. Mnet K-POP. (2013-06-13). 방탄소년단_We Are Bulletprof Pt2 (We Are Bulletprof Pt2 by Bangtan Boys@Mcountdown 2013.6.13). (kontsulta data: 2025-04-12).
  35. a b c d Kim, Yŏng-dae; Chung, H. J.. (2019). BTS: the review: a comprehensive look at the music of BTS. (First edition. argitaraldia) RHK ISBN 978-89-255-6606-1. (kontsulta data: 2025-04-06).
  36. (Koreeraz) ‘엠카’ 방탄소년단, 데뷔 무대부터 압도적 ‘강렬 군무’. 2013-06-13 (kontsulta data: 2025-04-06).
  37. «2AM 정진운, 방탄소년단과 '뮤뱅' 대기실 인증샷 '훈훈' - OSEN» web.archive.org 2019-04-21 (kontsulta data: 2025-04-06).
  38. (Ingelesez) «Backed by Passionate Fans, BTS Takes K-Pop Worldwide» Time 2018-10-10 (kontsulta data: 2025-04-06).
  39. «2013년 38주차 Digital Chart» web.archive.org (Gaon chart) 2019-01-16 (kontsulta data: 2025-04-07).
  40. «2013년 38주차 Album Chart» web.archive.org (Gaon chart) 2015-09-24 (kontsulta data: 2025-04-07).
  41. (Ingelesez) Khadija. (2022-11-10). «BTS Albums in Order: A Complete List with All Song Names» The Teal Mango (kontsulta data: 2025-04-07).
  42. Kim, Kyung Hyun. (2021). Hegemonic mimicry: Korean popular culture of the twenty-first century. Duke University Press ISBN 978-1-4780-1358-7. (kontsulta data: 2025-04-07).
  43. Lee, Jung-hyuk. (Abuztuak 28, 2013). «방탄소년단, '신인왕 채널방탄'으로 리얼 버라이어티 도전 [Real Variety Challenge with 'Rookie King Channel Bangtan'. The Chosun Ilbo (in Korean)»] web.archive.org (kontsulta data: 2025-04-07).
  44. «BTS Goes Big in Thailand and Gathers Over 8,000 Fans» Yahoo News 2013-12-02 (kontsulta data: 2025-04-07).
  45. (Japonieraz) «2014年期待の星!防弾少年団、6500人のファンが殺到した日本アンコールショーケース大成功!» Kstyle 2014-01-08 (kontsulta data: 2025-04-07).
  46. «MELON MUSIC AWARDS» web.archive.org 2019-11-26 (kontsulta data: 2025-04-07).
  47. «The 29th GOLDEN DISC AWARDS in BEIJING» web.archive.org 2018-02-22 (kontsulta data: 2025-04-07).
  48. «Seoul Music Awards» web.archive.org 2018-02-23 (kontsulta data: 2025-04-07).
  49. (Ingelesez) «SKOOL LUV AFFAIR | BTS | Big Hit Entertainment» www.ibighit.com (kontsulta data: 2025-04-08).
  50. «"Circle Chart" 2014년 18주차 Album Chart» web.archive.org (Gaon chart) 2015-09-28 (kontsulta data: 2025-04-08).
  51. «SISTAR’s Soyu & Junggigo Send ‘Some’ to No. 1 on K-Pop Hot 100 – Billboard» web.archive.org 2021-12-21 (kontsulta data: 2025-04-08).
  52. «2014년 Album Chart» web.archive.org (Gaon chart) 2015-03-12 (kontsulta data: 2025-04-11).
  53. (Ingelesez) «BTS (Bangtan Boys) release tracklist + pre-streaming for 'Just One Day'» allkpop (kontsulta data: 2025-04-08).
  54. (Ingelesez) «BTS reveal 'Skool Luv Affair' album preview!» allkpop (kontsulta data: 2025-04-08).
  55. BANGTANTV. (2014-03-09). 방탄소년단 introduce 1st Fanmeeting - MUSTER. (kontsulta data: 2025-04-12).
  56. (Ingelesez) «BTS 1st Fan Meeting: Muster» BTS Wiki (kontsulta data: 2025-04-12).
  57. «BTS Holds First Fan Club Inauguration Ceremony with 3000 Fans» web.archive.org 2019-06-29 (kontsulta data: 2025-04-11).
  58. (Ingelesez) Service (KOCIS), Korean Culture and Information. «All-out effort in the heart of Russia to promote Korea : Korea.net : The official website of the Republic of Korea» www.korea.net (kontsulta data: 2025-04-13).
  59. «BTS NAVER STARCAST: Recording Day of Comeback Album DARK & WILD!» bangtanbomb.livejournal.com (kontsulta data: 2025-04-13).
  60. (Ingelesez) Benjamin, Jeff. (2018-05-15). «A Full Timeline of BTS in America» Billboard (kontsulta data: 2025-04-13).
  61. (Ingelesez) «K-Pop stars Girls' Generation, Bangtan Boys headline KCON 2014» Los Angeles Times 2014-05-22 (kontsulta data: 2025-04-13).
  62. «South Korean hip-hop group BTS European summer tour “1st... - Kpop Nonstop» web.archive.org 2019-05-08 (kontsulta data: 2025-04-13).
  63. (Portugesez) «2014 BTS Fan Meeting ‘RWeL8?’ in Brazil» K-POP SAMBA STYLE 2014-08-05 (kontsulta data: 2025-04-13).
  64. «KPOP NEWS - BTS Unfolds the ‘Dark Wild’ Side of Love in Comeback Trailer | Mwave» web.archive.org 2017-08-02 (kontsulta data: 2025-04-13).
  65. «"Circle Chart" 2014년 35주차 Album Chart» web.archive.org (Gaon chart) 2016-06-12 (kontsulta data: 2025-04-13).
  66. «2014년 Album Chart» web.archive.org (Gaon chart) 2015-06-05 (kontsulta data: 2025-04-13).
  67. (Ingelesez) Benjamin, Jeff. (2015-05-08). «BTS Hit New Peaks on World, Heatseekers Albums Charts With ‘The Most Beautiful Moment in Life’» Billboard (kontsulta data: 2025-04-13).
  68. a b c d (Koreeraz) 뉴스, SBS. (2015-08-31). «방탄소년단, 홍콩 콘서트로 11개월 간 월드투어 '성황리 마무리'» SBS NEWS (kontsulta data: 2025-04-14). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  69. (Japonieraz) «BTSのアルバム売上TOP20作品» ORICON NEWS (kontsulta data: 2025-04-14).
  70. «【オリコン】防弾少年団、アルバム初首位 自己最高売上もマーク» ORICON NEWS 2024-06-25 (kontsulta data: 2025-04-14).
  71. «BTS Wraps Up Concert Tour in Japan Gathering 25,000 Fans» web.archive.org 2015-02-24 (kontsulta data: 2025-04-14).
  72. «KPOP NEWS - BTS to Hold Second Exclusive Concert in Seoul | Mwave» web.archive.org 2017-01-06 (kontsulta data: 2025-04-14).
  73. «방탄소년단이 말하는 ‘화양연화’ (인터뷰①) | 텐아시아» web.archive.org 2019-07-19 (kontsulta data: 2025-04-17).
  74. (Ingelesez) Benjamin, Jeff. (2015-05-08). «BTS Hit New Peaks on World, Heatseekers Albums Charts With ‘The Most Beautiful Moment in Life’» Billboard (kontsulta data: 2025-04-17).
  75. «"Circle Chart" 2015년 19주차 Digital Chart» web.archive.org (Gaon chart) 2019-01-12 (kontsulta data: 2025-04-17).
  76. «방탄소년단, ‘쇼챔피언’ 1위..벌써 5개 트로피 - OSEN» web.archive.org 2018-05-16 (kontsulta data: 2025-04-17).
  77. «World Digital Songs : Jul 11, 2015 | Billboard Chart Archive» web.archive.org 2017-11-03 (kontsulta data: 2025-04-17).
  78. (Ingelesez) «BTS' 'Dope' music video hits over 100 million views | Yonhap News Agency» Yonhap News Agency 2016-10-25 (kontsulta data: 2025-04-17).
  79. «BTS Hightlight Tour Announced! Get your tickets to sold out show with Community 54» Community 54 (kontsulta data: 2025-04-20).
  80. (Ingelesez) «200619 WOWOW - BTS LIVE at SUMMER SONIC 2015 - 150816» BTS-TRANS/BANGTANSUBS 2020-06-19 (kontsulta data: 2025-04-20).
  81. «Tickets for BTS' upcoming Japan fan meetings completely sold out» Yahoo News 2015-07-24 (kontsulta data: 2025-04-20).
  82. «청춘 위로하는 방탄소년단의 노래..4천 팬 뜨겁게 답했다(종합)» m.entertain.naver.com (kontsulta data: 2025-04-20).
  83. (Koreeraz) 기자, 최지예. «방탄소년단, 콘서트서 신곡 첫 공개…11월 30일 본격 컴백» 마이데일리 (kontsulta data: 2025-04-20).
  84. a b Shapiro, Marc. Burn the Stage: The Rise of BTS and Korean Boy Bands. Riverdale Avenue Books ISBN 978-1-62601-490-9..
  85. (Ingelesez) Benjamin, Jeff. (2015-12-03). «BTS Succeeds With Mixed Styles, Emotions on ‘Most Beautiful Moment in Life, Pt. 2’» Billboard (kontsulta data: 2025-04-20).
  86. «"Circle Chart" 2015년 50주차 Album Chart» web.archive.org (Gaon Chart) 2015-12-11 (kontsulta data: 2025-04-24).
  87. «BTS' 'Most Beautiful Moment in Life, Pt. 2' Returns to No. 1 on World Albums | Billboard» web.archive.org 2016-06-23 (kontsulta data: 2025-04-24).
  88. «BTS Enter Billboard 200 With 'Most Beautiful Moment in Life, Pt. 2,' Top Multiple Charts | Billboard» web.archive.org 2015-12-09 (kontsulta data: 2025-04-24).
  89. (Ingelesez) ilmare42. (2016-01-08). «BTS Takes 5th Win for “Run” on “Music Bank," Performances by Dal Shabet, Lucky J, and More» Soompi (kontsulta data: 2025-04-24).
  90. «‘컴백 D-5’ 방탄소년단 트랙리스트 공개, 리믹스버전까지 무려 23곡» ‘컴백 D-5’ 방탄소년단 트랙리스트 공개, 리믹스버전까지 무려 23곡 - 손에 잡히는 뉴스 눈에 보이는 뉴스 - 뉴스엔 2016-04-27 (kontsulta data: 2025-04-25).
  91. (Ingelesez) Benjamin, Jeff. (2016-05-10). «BTS’ ‘Young Forever’ Compilation Album Sends K-Pop Act to New Heights on Billboard 200» Billboard (kontsulta data: 2025-04-25).
  92. «"Circle Chart" 2016년 19주차 Album Chart» web.archive.org (Gaon Chart) 2020-10-08 (kontsulta data: 2025-04-25).
  93. «"Circle Chart" 2016년 20주차 Album Chart» web.archive.org (Gaon Chart) 2020-10-10 (kontsulta data: 2025-04-25).
  94. BTS, EXO, TWICE top 2016 Melon Music Awards. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]