Edukira joan

Discharge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Discharge
Datuak
JatorriaStoke-on-Trent
Musika motahardcore punk
Urteak1977
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sanctuary Records (en) Itzuli
Informazio gehigarria
discharge.uk.co
Facebook: Dischargeofficial Twitter: realdischarge Instagram: discharge.official MySpace: dischargeukhc Spotify: 5SRhOM75OnwuXH8BmCxD5a iTunes: 3184401 Musicbrainz: 0c9bfbdc-4e64-497d-bf80-5c891e6766a3 Songkick: 374494 Discogs: 257137 Allmusic: mn0000156043 Deezer: 183228 Edit the value on Wikidata

Discharge Stoke-on-Trent-eko (Erresuma Batua) hardcore punk talde bat da. D-beat soinuaren sustatzailea, 1977an Terrance Tez Roberts eta Roy Rainy Wainwright-ek sortu zuten. Musikari asko izan zituen 1980ko hamarkadaren erdialdetik 2000ko hamarkadaren hasiera bitartean.

Haien musikak soinu astuna, azkarra eta oldarkorra darabil, muturreko distortsioko gitarra elektriko eraldatuez osatua (soinu oso saturatua). Hitzak askotan oihukatuak dira, eta gai anarkistak edo bakezaleak jorratzen dituzte. Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing haien bigarren albuma, 1982an argitaratua, UK Indie Charts-en bigarren postua lortu zuen eta UK Album Chart-en 40. zenbakia izan zen. Geroago, heavy metalerantz jo zuten baina, bide batez, Britainia Handiko punk giroko beste kideen begietara sinesgarritasuna eta arrakasta galdu zituen. 1990eko hamarkadaren erdialdean banandu ondoren, entzulego zabalagoari irekitzeko hainbat saiakera arrakastatsuren ondoren, 2000ko hamarkadaren hasieran birsortu zen , eta gutxi gorabehera eszenan undergroundean barneratu eta bere jarraitzaileekin berriro lotu.

Punk rockeko taldeetan, musika horren bilakaeran eta haren genero eta azpigenero ugarietan eragin nagusia izan duten bakanetako da. Hardcore punkaren aitzindaria, crust punk, grindcore eta anarko-punkean ere eragina izan zuen, eta bere izena daraman crust punkaren azpigenero baten jatorria da: D-beata. 1980ko hamarkadako heavy metalean ere eragin handia izan zuen taldeak, batez ere kaliforniar thrash metal giroan: Metallicak eta Anthraxek haien kanta batzuk hainbat bildumatan jo dituzte. Heavy metalaren beste genero batzuetatik sortutako beste talde batzuek ere haien eragina aldarrikatzen dute, hala nola black metala, metal industriala, edota death metala.

Hasiera (1977-1981)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Discharge 1977an sortu zuten Stoke-on-Trent-en, Terence Tez Roberts-ek eta Roy Rainy Wainwright-ek. Ondoren, Robertsen anaia gazteena hartu zuten, Anthony Bones Roberts gitarrarekin, Nigel Bamford baxuarekin, eta Anthony Akko Axon (AllMusic-ek Hacko ezizena ematen dio) bateriarekin.[1][2] Haien musika estiloa Sex Pistols, The Damned eta The Clash bezalakoen 1977ko punkaren jatorrian oinarritu zen. Tanya Rich agente artistiko gisa zutela, lehen demoa grabatu zuten, The Ruts, The Clash eta The Damned bezalako taldeen laguntzaz Victoria Hall-en, Hanley, eta birak egiten hasi ziren.

Atkinsonek eta Bamfordek urte horretan bertan taldea utzi zuten: kanturako, Kelvin Cal Morris roadie-a hartu zuten. Horrek Terry Roberts bateria jotzera eta Wainwright, baxua. Morrisekin batera, Sex Pistols estiloa alde batera utzi eta berena eratu zuten. Anthony Robertsek gitarra disrotsionatua jo zuen eta Morrisek screaming-ari ekin. Abiadurak gorantz egin zuen urte batez edo gehiagoz.[2] Estilo berriaren ezaugarri nagusiak hitz ilunagoak, nihilistak eta anarkistak ziren. Politika eta gizarte gaiak ere jorratu zituzen taldeak bere diskoen azaletan: Impaled Dove "Zutoinean sartutako usoa") irudirik aipagarrienetako bat zen, uso bat ageri da, baioneta[3] batek zulatua.

1980an, Clay Records disketxearekin izenpetu eta Realities of War lehen singlea grabatu zuten, 1980ko otsailean, UK Indie Chart-era iritsi zena apirilean estreinatu zenean, John Peel-en saioan joa izan ondoren. Stoke-on-Trenten ere jo zuten lehen aldiz, 1980an, baita Leicester, Preston eta Glasgown ere. Urte berean, beste bi EP atera ondoren, Terry Robertsek taldea utzi zuen, eta geroago UK Subsen sartu. Picture Frame Seduction taldeko Keith Haynesek ordezkatu zuen lehenik, eta Dave Bambi Ellesmere-k segidan (lehenago The Insanen ibilia zen), Why? EPa grabatu aurretik[2] Ellesmere ez zen luzaroan geratu, eta Varukers taldeko Garry Maloneyk ordezkatu zuen baterian. Why? lehen aldiz sailkatu zen Erresuma Batuko lehen postuan.[2]

Dischargek “...thrash-az erditu zen punkaren ikuspegi gordin eta muturrekoa garatu du". Punknews.org azaltzen du Why? EPari buruz "...dena irauli zuen... hardcorea, thrasha, death metala, eta grind punkaren suntsitze atonalari bide emanez, baina halaber hardcore crust-aren seriotasun politikoak eta funts basatia. Ian Glasperrek EPa "gerraren aurkako inoiz grabatu den albumik onenetariko bat" dela dio. Celtic Frost-eko Tom G. Warrior Discharge "iraultza bat bezala dakusa, Venom bezala", eta azaltzen duenez, "Discharge entzun nuen lehen aldian, liluratuta nengoen...".

Beren lehen disko Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing grabatu zuten (1982), Terrorizer[4] aldizkarian punk zerrendetako lehena izan zena. Albumak sailkapen independenteen bigarren postua lortu zuen eta UK Album Chart-en, 40.a. Erresuma Batuan jo zuten, sarritan GBH eta The Exploited-ekin batera; lehen diskoaren arrakastak Kanada, Estatu Batuak, Italia, Jugoslavia, Herbehereak, Finlandia eta Suediara[2] eraman zituen.

Crossover garaia eta lehen banaketa (1982-1987)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an, Anthony Robertsek taldea utzi zuen; geroago, Broken Bones taldea osatu zuen anaia Tezzekin batera. Peter Pooch Purtill-ek (AllMusic-ek Pyrtle ezizena jarri zion) ordezkatu zuen eta hark heavy metal kutsu nabari eman zion taldeari. Warning: Her Majesty's Government Can Seriously Damage Your Health EP-a (edo, besterik gabe, Warning...), estilo aldetik oso desberdina izan zen, Morrisek oihu amorratuetatik kantuen eta estadioko oihuen arteko nahasketa batera aldatu baitzen. Taldeak tempo motelagoa ere erabili zuen, eta D-beat-ean oinarritutako punk estiloa metalezko erritmoek ordezkatu zuten.[1]

Ignorance kaleratu zenean, Purtill eta Maloney taldea utzi eta HellsBelles punk/metal crossover taldea osatu zuten: Les The Mole Hunt gitarra-jotzaileak eta Michael Micky Gibson bateria-jotzaileak ordezkatu zituzten. Bigarren gitarra-jotzaile bat, Stephen Fish Brooks, gehitu ondoren, Grave New World kaleratu zuten, entzulegho handiko albuma. Morris-ek taldea utzi zuen eta hurrengo urtean Wrathchild taldeko kantari ohi Rob Rocky Shades Berkeleyk ordezkatu zuen laburki. Taldea handik gutxira banandu zen.

Itzulera eta bigarren banaketa (1990-1999)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morrisek etalde berriat sortu zuen 1990ean, Andrew Andy Green gitarran, Anthony Morgan baxuan eta Mika Karppinen baterian lehendabizi, eta gero Maloneyk ordezkatu zuen. Clay Records-ek Live at the City Garden, New Jersey albuma kaleratu zien. 1991n, Massacre Divine ("Jainkoaren sarraskia") kaleratu zuten. Morrisek berriro aldatu zuen ahots estiloa, gruntaren eragin bizikoa, AC/DCko Brian Johnsonenaren antzera. 1993an, Shootin' Up the World kaleratu zuten. Taldea berriro desegin zen 1999an.

End of Days (2001etik)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Discharge Erroman, 2006an.

2001ean, Morris, Roberts, Roberts, eta Wainrightek osatutako taldearen formazio klasikoa bildu zen Bamford baxu jotzaileak antolatutako festa baten ondoren, eta 2002an Discharge izeneko diskoa argitaratu zuten, 1980 hamarkadako estilo punkerako itzulera. Morrisek ez zuen diskoa promozionatzeko esku hartu eta taldea utzi zuen: Varukers taldeko Anthony Rat Martin-ek ordezkatu zuen. 2006an, The Beginning of the End singlea argitaratu zuten. Dave Proper Caution-ek Terence Roberts ordezkatu zuen urte hartan bigarren aldiz talde uzti ondoren, eta taldeak Disensitise diskoa argitaratu zuten 2008an. 2011n Propaganda Feeds izeneko EPa argitaratu zuen. 2012an single partekatu bat argitaratu zuten Off with Their Head taldearekin, Drunken Sailor Records diskoetxean.[5] 2014an Brooklyngo (New York) Black and Blue Bowlen jo zuten. Jeff J.J. Janiak-ek Rat ordezkatu zuen, eta Tezz Roberts taldera itzuli.

2015eko ekainaren 2an, taldeak New World Order izeneko kanta berria jo zuen. Zazpigarren disko End of Days apirilaren 29an argitaratu zuten, Nuclear Blast Records diskoetxean.

Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing diskoa maiz punk eta metaleko giroetako diskorik bortitzenetakotzat jotzen da, Slayer-ren Reign in Blood-ekin batera.

Egungo kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Royston Rainy Wainwright - gitarra (1977), baxua (1977-1987, 2001etik)
  • Anthony Bones Roberts - gitarra (1977-1982, 2001etik)
  • Terence Tezz Roberts - kantua (1977), bateria (1977-1980, 2001-2006), gitarra (2014tik)
  • David Proper Caution - bateria (2006tik)
  • Jeff J.J. Janiak - kantua (2014tik)
  • Nigel Bamford - baxua (1977, 2001)
  • Anthony Akko Atkinson - bateria (1977)
  • Kelvin Cal Morris - kantua (1977-1987, 1991-1999, 2001-2003)
  • David Bambi Ellesmere - bateria (1980-1981)
  • Keith Haynes - bateria (1981)
  • Garry Maloney - bateria (1981-1984, 1986-1987, 1991-1995)
  • Peter Pooch Purtill - gitarra (1982-1984)
  • Leslie The Mole Hunt - gitarra (1984-1986)
  • Stephen Fish Brooks - gitarra (1986-1987)
  • Andrew Andy Green - gitarra (1990-1995)
  • Anthony Jake Morgan - baxua (1990-1995)
  • Nicolas Nick Bushell - baxua (1986-1987)
  • David Davey Quinn - baxua (2003)
  • Anthony Rat Martin - kantua (2003-2014)

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1981: Why?
  • 1982: Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing
  • 1986: Grave New World
  • 1991: Massacre Divine
  • 1993: Shootin' up The World
  • 2002: Discharge"
  • 2008: Disensitise
  • 2016: End of Days

Singleak eta EPak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Discharge - Biography & History - AllMusic. .
  2. a b c d e Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Glasper izeneko erreferentziarako
  3. Discharge Biography. Sing365.com.
  4. (Ingelesez)
  5. Discharge / Off With Their Heads — Split [7-inch]. Punknews.org..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]