Edukira joan

Eliz atari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliz atari
ataria eta church element (en) Itzuli

Eliz ataria eliza bateko ate nagusiaren aurrealdea da, bereziki aterpeduna.[1] Ateak berak duen inguru eskultorikoak edo arkitektonikoki garatuak osatzen du eliz ataria.

Terminologia: atariak eta beren aterpeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko hizkuntzetan termino antzeko berdintsuek ataria bera eta bere aterpeak izendatzeko erabiltzen dira. Ingelesez eta Wikipediaren irudien alorrean, Wikimedia Commonsen, portal esaten zaie (portail frantsesez) [2] eliz atariei, baina frantsesez porche ere esaten zaie, non eta portxe edo ataripe bat, estaldura eta gela espezifiko bat den ohikoan [3], eliz ataripe arkitektura kristauan. Espainolez, pórtico edo portiko esaten zaie kasu askotan, zeinak atrio edo aterpe zabalagoak ere adieraz ditzakeen, nahasmahas lexiko batean [4] (portikoa eta portico ingelesez [5] arkupe bat da euskaraz). [oh 1] Portada ere gaztelaniazko termino ohikoa da.

Euskal Herrikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko eliz atariek, bestalde, aterpea izan dezakete (edo zeru irekira egon), eta aterpe horiek izan daitezke ataripe baten erakoak (Baionako Katedralean adibidez [6]), edo arkupe klasiko bat (Mutrikuko eliza neoklasikoan adibidez [7]), baina elizpe esaten zaien arkupe tipikoak ere bai sarri, elizaren perimetroan hedatzen diren bilkura gune batzuk, batzuetan ataria barne dutenak (baina ez beti).

Aterpe adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromanikoa eta gotikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko kristautasunean 11. mendearen amaieran hasi ziren garatzen eliz atariak, estilo erromanikoaren barruan. 12. mendeko lehen hamarkadetan, multzo eskultorikoak garatu ziren atari hauetan, zeinetan adierazgarri ezagunena da erdi puntuko arkua da. Garaiko beste osagarri batzuk dira arkiboltak (arkuak, sinpleak izan beharrean, kapa kontzentrikoetan antolatuta), janba edo atezangoak, tinpanoak atearen gainean, eta ate zabal edo zatituen kasuan, erdiko zutabe bat, mainel esaten zaiona. Elementu hauetan guztietan egon daitezke eskulturak, sarri mezu alegorikoz beteak.[8]

Eliz atari horien sinbolismoa oso nabarmena da, baina haien esanahi zehatzaz bi interpretazio egin izan dira. Testu liturgikoen antzezpen-errepresentazio bat direla, testu dramatiko bat osatzen dutlea irudiek (eta arkiboltek antzoki bat ere gogorarazten digute [9]); edo kasu batzuetan santu eta gertakari jakin bati lotutako errepresentazio historiko zehatzago bat dela.[8]

Arkitektura gotikoranzko eboluzioan, eliz atarien ezaugarriek iraun zuten, baina arkuak eta arkiboltak zorrotz bihurtu ziren, gotikoaren forma ikonikoa horixe bihurtu arte. Pizkundeko eta geroagoko, barrokoko, eliz atariak estilistikoki gehiago aldendu ziren forma erromanikoetatik.[10]

Osagarri erromaniko eta gotiko ohikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren ahalen eta anbizioaren arabera, atariaren iruditeria ate inguruetatik zabal zitekeen fatxadan zehar. Katedral eta lan handietan, are gehiago, fatxada multzo artistiko eta sinboliko oso bat da, eta eliz atari bat baino gehiago har ditzake bere baitan.

Pizkundeko eta aro barrokoko eliz atariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundeko arkitekturaren iraultza estilistikoarekin eliz atariak ere aldatu ziren. Kasetoiak, berriro puntu erdiko arkua, zutabe eta pilastra klasikoak, entablamenduak... Inspirazio klasikoko elementuak ziren, Erroman erabili zirenak batik bat. Elementu apaingarriek garrantzia zuten, baina ez zuten egitura arkitektoniko osoa betetzen, espazio batzuetara mugatuz; humanismoareen balioekin bat eginez, neurri gizatiarrago bat ezarri zen atarietan.[11]

Apainduran gotikoan ere ikusi ziren elementuak agertzen ziren (girlandak, argi-mutilak, motibo heraldikoak, medailoiak...), baina berriak ere gehitu ziren, eta batzuk zein besteak eredu greziar eta erromatarretan inspiratuak.[12]

Euskal Herrian 16. mendeko lehen erdian hasi ziren ezartzen estilo hau eliz atarietan.[11]

Barrokora trantsizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundeko atari batzuetan hasi zen joera nabarmendu zen atari barrokoetan: erretaula baten elementu estetikoen arabera eraikitzea.[13] [14] Euskal Herrian, Pizkundeko atarien ondoren biluztasun nabarmeneko atari batzuk egin ziren, baina pixkanaka aldatzen joan ziren, berpizkundearen aurreko aroetan finkatutako ereduak errepikatu ziren, baina pixkanaka-pixkanaka artistaren fantasiak izan ohi dituen askatasunak edo lizentziak sartu ziren.[15]

  1. Roger Smith, T. (2010). Architecture: Gothic and Renaissance, Glossary of Technical Words.
    Portal. —A dignified and important entrance doorway (Sarrerako ate nabarmen eta garrantzizkoa).
    Portico. —A range of columns with their entablature (and usually covered by a pediment), marking the entrance to a Renaissance or Classic building (Kolomadi bat entauladurarekin (ohikoan estaldurarekin) eraikin errenazentista edo klasikoaren sarrera markatzen duena).
    Porch. —A small external structure to protect and ornament the doorway to a building (Eraikin bateko atea babesteko eta apaintzeko kanpoko egitura txikia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EH - Bilaketa - Eliz atari» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-05-21).
  2. (Ingelesez) «Category:Church portals - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (kontsulta data: 2025-05-21).
  3. (Ingelesez) «Category:Church porches - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (kontsulta data: 2025-05-21).
  4. Bango Torviso, Isidro G.. (1975). «Atrio y pórtico en el Románico español: concepto y finalidad cívico-litúrgica» Boletín del Seminario de Estudios de Arte y Arqueología: BSAA (40): 175–188. ISSN 0210-9573. (kontsulta data: 2025-05-21).
  5. (Ingelesez) «Category:Church porticos - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (kontsulta data: 2025-05-21).
  6. «Extérieur» www.cathedrale-bayonne.fr (kontsulta data: 2025-05-21).
  7. (Gaztelaniaz) Martínez Álava, Carlos J.. (2009). «Mutriku: Historia eta Ondarea» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza): 150. (kontsulta data: 2025-05-21).
  8. a b Castiñeiras González, Manuel Antonio. (2014). «El portal románico como "performance"» Arousa medieval y románica: I Simposio de Historia y Patrimonio Cultural de Vilagarcía de Arousa [celebrado en Vilagarcía de Arousa, 9,11 e 19 de mayo de 2014], 2014, ISBN 978-84-606-6163-4, págs. 147-182 (Concello de Vilagarcía de Arousa): 147–182. ISBN 978-84-606-6163-4. (kontsulta data: 2025-05-22).
  9. Abel, Mickey. (2012). Open access: contextualising the archivolted portals of northern Spain and western France within the theology and politics of entry. Cambridge Scholars Publishing ISBN 978-1-4438-3564-0. (kontsulta data: 2025-05-22).
  10. Onians, John. (1988). Bearers of meaning : the classical orders in antiquity, the Middle Ages, and the Renaissance. Princeton, N.J. : Princeton University Press ISBN 978-0-691-04043-1. (kontsulta data: 2025-05-22).
  11. a b (Gaztelaniaz) Aranda Ruiz, Alejandro. «Parroquia de San Pedro de Aibar: La ampliación del siglo XVI y la portada renacentista» Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (kontsulta data: 2025-05-29).
  12. (Gaztelaniaz) Tarifa Castilla, María Josefa. (2019-09-25). «La portada de Santa María: obra sobresaliente del Renacimiento hispano» Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (kontsulta data: 2025-05-29).
  13. «CURIOSIDADES... LIMA» www.lahornacina.com (kontsulta data: 2025-05-30).
  14. (Gaztelaniaz) «Puerta de los hierros» Catedral de Valencia (kontsulta data: 2025-05-30).
  15. Astiazarain, Maria Isabel. (2003). «Bertan 21 - Gipuzkoako eliz ataurreak» Bertan (Gipuzkoako Foru Aldundia) 21 (kontsulta data: 2025-05-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]