Estitxu Arozena
Estitxu Arozena | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mutriku, 1975eko urtarrilaren 7a (50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Manolo Arozena |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Estitxu Arozena[1] Albizu[2] (Mutriku, 1975eko urtarrilaren 7a) bertsolari nafarra da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru hilabeterekin Lesakara ekarri zuten aitaren (Manolo Arozena bertsolari Goizuetarra) lan aferak tarteko eta hantxe bizi da egun. Lesakako bertso eskolatik irtendako lehen belaunaldiko kidea; hamasei urterekin plazetarako urratsa eman zuen. Komunikatzaile paregabea zela txikitatik esaten zioten Arozenari, eta bertsolaritzan aurkitu zuen pentsatzen eta sentitzen zuen hori helarazteko modua. Bailarako lehenbiziko bertso eskola sortu zenean eman zuen izena bertan.[3]
Bertsolaritzan emakumezkoen presentzia oso txikia zen garaian hasi zen plazan, eta zalantzarik gabe, gerora heldu diren hainbat emakumeren bidea urratu zuenetako bat da. Aitortu izan du Txapelketan aritzea ez zuela gustuko, baina Nafarroako txapelduna izatea mugarria izan zen historian eta urte haietako bidearen eta transmisioaren erakusle izan zen 2021ean Saioa Alkaizari txapela jantzi izana [3]
Neska izateak hausnarketarako bidea ireki eta sexuen arteko desberdintasunen eta harremanen gainean sakontzera eraman du, baita akademikoki ere. Psikologia eta Sexologia ikasketak burutu zituen. Egun, Bortzirietako bertso-eskolaren irakaslea da.
Euskal Herriko Txapelketetan kantatua da 1993tik 2005era, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa birritan irabazitakoa, 1995 eta 1998an
Ondoko bertsoa, 1995ean Leitzan kantatutakoa da, Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabaztean:

« |
Emakumeak bertsolaritzan |
» |
2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela jarri zion Saioa Alkaizari.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xalto Saria (2): 1993, 1994.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena Arozena idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Arotzena onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia
- ↑ Abizena Albizu idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Albitzu onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ a b c «Esker onez | Estitxu Arozena» hamaika telebista 2024-09-17 (kontsulta data: 2025-02-05).