Fontecha
Fontecha | |
---|---|
![]() | |
![]() San Nikolas elizako erretaula | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Lantaron |
Posta kodea | 01423 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′44″N 3°01′37″W / 42.745445°N 3.027004°W |
Fontecha[1] Arabako Lantaron udalerria osatzen duten herrietako bat da, Arabako hegomendebaldean kokatua. 1978 arte Bergonda udalerriaren zati izan zen. Ebro ibaiaren ezkerreko bazterrean dago. Kontzejuaren barnean Antepardo herri hustua dago.[2]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinaren eta euskararen arteko nahasketa batetik datorrela dioten teoria batzuk gorabehera, egia esan, jatorria gertuko beste toki batzuetako toponimo berdin-berdin edo antzekoena izan daiteke (Fontecha (Palentzia), Fontecha (Campoo de Enmedio) edo Fontecha (Valdevimbre)), eta kontzejuaren toponimoa fons latinezko etimora eramango lukete, beti bezala fontem akusatibo singularra hartuta, tecta gehituta, tegere latinezko aditzetik datorrena «estali» esan nahi duena; izan ere, erro horretatik datoz tejado (teilatu) edo techar (teilatua eman) gaztelaniazko hitzak, eta ez inolako zerikusirik «etxea» euskal hitzarekin. Horrela, Fontechak «iturri estalia» edo «ezkutua» esan nahiko luke. Fuencubierta, Fontcuberta edo Fonte Coberta bezalako beste toponimo hispaniko batzuek hipotesi hau baliozkotzen dute.[3]
Kokapena eta sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miranda Ebrotik Larrazubira doan A-2122 errepidean dago, 10. kilometroan, eta Ebro ibaiaren ezkerreko ertzean. Udalerriaren iparraldera iristeko nahitaezko pasabidea da.
Burgostik Bilborako doan A-2625 errepidetik ere sar daiteke, Urduñatik, Larrazubiko bidegurutzetik 2 km-ra. Trenaren gertutasunari dagokionez, Miranda Ebroko geltokitik 10 km-ra dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bergonda udal ohiarena zen herria; Eneolitiko-Brontze Arotik populatua, geroago garrantzi handiagoa hartu zuen, Akitaniatik Astorgarako galtzada erromatarrean baitzegoen, Larrazubitik igarotzen zena. Gesaltza Añanatik Larrazubira Arreotik iristen zen gatzaren bidean.
Judutegi garrantzitsu bat egon zen. Erdi Aroan balio estrategiko handia hartu zuen Arabak Ebron zuen defentsa-lerroan. Alfontso VI.ak 1099an Miranda Ebro hiribilduari emandako foruan agertzen da.
XIX. mendearen erdialdean, tokiak, garai hartan Bergonda udalerriaren zati zena, 178 biztanle zituen. Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramarren zortzigarren liburukian deskribatzen dute herria.[4]
Gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernu-organoa Administrazio Batzarra da, eta honako hauek osatzen dute: lehendakari-erregidoreak, bi bokalek eta idazkariak (Fiel de Fechos). Erabaki garrantzitsuak hartzeko, kontzeju osoa biltzen da. Auzotarrak joaten dira bertara, eta erabakiak gehiengoz hartzen dituzte.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fontechako biztanleria |
---|
![]() |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako 145 biztanleak zerealen nekazaritza tradizionalean- azukre-beterraba, patata, labore alternatiboak eta lorezaintza- aritzen dira, baita inguruko zerbitzuetan eta industrian ere. Lorezaintzako enpresa bat du, zerbitzu orokorretako beste bat, eta hargintzako eta arotzeriako lantegi-eskola bat Orgaz dorrean, Añanako Koadrilak kudeatua. Garai batean, eta hareharrizko harrobi ospetsuak ustiatzen zituzten bitartean (1930ean utzi zioten ustiatzeari), lan horiek asko egin ziren, eta ekoizpena Gasteizera eta Bilbora esportatu zuten, besteak beste. Harria Gasteizko Batailaren monumentuaren oinarria egiteko erabili zuten.
Mediku-zentroa eta ostalaritza-establezimendu bakarra ditu, normalean arratsaldez bakarrik irekitzen dena.
Fontechar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joaquin Lucarini (1905-1964), eskultorea.
- Jose Mardones (1868-1932), abeslaria[5].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kondestablearen dorrea, XIV. mende bukaeran eraikia.
- Orgaz dorrea
- San Nikolas parrokia. Bertan, Diego Guillén eta Ortega de Cordobak eginiko eskulturaz eta Diego de Torresen tailerrean landuriko polikromatuak dituen 1539ko erretaula zegoen, gaur egun Gasteizko arte sakroa museoan dagoena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Fontecha - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-04-19).
- ↑ López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF / Euskaltzaindia, 536 or. ISBN 8485479483..
- ↑ (Gaztelaniaz) Toponimia campurriana: el agua (I). .
- ↑ (Gaztelaniaz) Madoz, Pascual. (1847). Fontecha. in: Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar. VIII Madril, 132-133 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mikel Ezkerro: El himno argentino y Mardones
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lantarongo Udalaren webgunea
- Fontetxako kondestablearen dorrea[Betiko hautsitako esteka], Euskadi.net webgunea.
Lantarongo herriak | ||
---|---|---|
Alcedo • Bergonda • Caicedo Yuso • Fontecha • Komunioi • Larrazubi • Leziñana • Molinilla • Salcedo • Sobrón • Turiso • Zubillaga |
![]() |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |