Edukira joan

Gauna

Koordenatuak: 42°49′29″N 2°29′46″W / 42.82472°N 2.49611°W / 42.82472; -2.49611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gauna
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaIruraiz-Gauna
Geografia
Koordenatuak42°49′29″N 2°29′46″W / 42.82472°N 2.49611°W / 42.82472; -2.49611
Demografia
Biztanleria75 (2022)

Gauna Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gauna udalerrikoa. 1966an Iruraitzekin bat egin arte, berezko udalerria osatzen zuen, Erentxun ere barnean hartzen zuena.

1025. urteko Donemiliagako goldean Iruraiz aldeko toponimoen artean Garonna toponimoa aipatzen da.[1]

Geroago Gaonna / Gaunna / Gauna aldaerak askotan[2] dokumentatuko dira.[oh 1]

XV. mendean Gauna familiaren dorretxea egon zen baina Diego Martinez de Alava komuneroak eraitsi zuen.

Gaunako biztanleria

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8a Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi
AlaitzaLangarikaGazeoEzkerekotxaTxintxetruGereñuUribarri JauregiAdanaGauna Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi

Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara.[3]

  • San Esteban parrokia eliza gotikoa[4]
  • San Bitor ermita[5]: Itxogana mendiaren oinean dago eta XVII mendean berriztu zuten.
  • Herriko jaiak uztailean izaten dira eta "El Chofi" pertsonaia ateratzen da.
  • San Bitor ermitan ekainaren 12an erromeria egiten da. Arabako kirolarien patroia da.
  1. Gaonna, antroponimo bezala, Becerro Galicanoan dokumentatuta dago, bertan Fortun Gaonna delako bat aipatzen da. (Ikus: 1090. urte inguruan datatutako "Relación de tierras y viñas de San Justo (Viñaspre)". fol. 81v, 82)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gauna - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-04-26).
  2. «Gauna - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-04-26).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Lur entziklopedietatik hartua.
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Gaunako enparantza.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gauna Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.