Hejira
Hejira | |
---|---|
Jatorrizko izena | (ar) هجرة |
Mota | bidaia emigrazio |
Denbora-tarte | 622ko irailaren 13a - 622ko irailaren 27a |
Data | 622ko irailaren 20a (8 Rabi' al-awwal (en) ![]() ![]() 622ko irailaren 13a |
Herrialdea | baliorik ez |
Parte-hartzaileak | |
Abiapuntu | Meka |
Helmuga | Medina |
Hejira[1] (arabieraz: الهجرة, hijra) Mahomak eta jarraitzaileek egindako bidaia edo ihesa da, Mekatik Medinara.[2] Kristau aroaren 622. urteari dagokio eta aro musulmana urte horretatik hasten da.
Mahomaren jarraitzaileak gero eta gehiago zirenez, mehatxu izaten hasi ziren tribuetako buruzagientzat. Tribu horien aberastasuna Kaaban zetzan, Mekako erlijio gune garrantzitsuena zenean. Mahoma politeismoaren aurka zegoen eta horrek arrisku handia zekarkion bere tribuari, Quraixri, Kaabaren zaintzaile baitziren. Horixe izan zen Mahomari eta jarraitzaileei egin zitzaien jazarpenaren arrazoi nagusietako bat.
Bizitza arriskutsua bihurtu zen eta Mahomari hainbat atentatu egin zizkioten. 619an, Khadija, Mahomaren emaztea, eta osaba Abu Talib hil ziren. «Tristuraren urtea» deitu izan zaio. Mahoma kide zuteneko klan hark ere atzera egin zion eta haren jarraitzaileak jazartzeari ekin zion.
Azkenean, Jathribera (gero Medina izango zena) joan zen bere jarraitzaileekin, «Hejira» ezagutzen den bidaian. Bere tribuekiko edo familiekiko harremanei alde egin eta Islamarekiko konpromisoa indartu zuen. Migrazio horrek markatu zuen islamdar egutegiaren hasiera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ Moojan Momen. (1987). An Introduction to Shi'i Islam: History and Doctrines of Twelver Shi'ism. Yale University Press, 5 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |