Edukira joan

Helwan

Koordenatuak: 29°50′57″N 31°19′58″E / 29.8493°N 31.3327°E / 29.8493; 31.3327
Wikipedia, Entziklopedia askea
Helwan
حلوان
hiria
Administrazioa
Herrialdea Egipto
ProbintziaKairoko eskualdea
Izen ofizialaحلوان
Jatorrizko izenaحلوان
Geografia
Koordenatuak29°50′57″N 31°19′58″E / 29.8493°N 31.3327°E / 29.8493; 31.3327
Map
Azalera65 km²
Altitudea28 m
MugakideakEl Tebin (en) Itzuli, Massarah (en) Itzuli eta 15th of May City (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria619.293 (2023ko urtarrilaren 11)
Dentsitatea9.528 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakMaadi (en) Itzuli, Kairo, Jerusalem eta Al Mokattam (en) Itzuli

Helwan (arabieraz: حلوان) Egiptoko iparraldeko hiri bat da. Nilo ibaiaren ertzean dago, Menfiseko hondakinetatik ekialdera, eta Kairo hiriburutik 25 kilometro hegoaldera; hain zuzen, hiriburuaren aldiri bat da. 230.000 biztanle zituen 1989an.

Helwanek unibertsitatea du, Helwango Unibertsitatea. Inguruan, behatoki astronomiko bat dago; behatoki hori Halley kometa ospetsua ikusteko erabili zen.

Tokiko industriak burdina, altzairua, zementua eta ehunak egiten ditu.

Helwanen, Kairoko metroaren 1. ibilbidearen amaierako geltokia dago. Barnean hiru barruti ditu: Wadi Hof, Hadayek Helwan eta Maasara hain zuzen ere.

Hondakin arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako nekropoli bat, 1946an aurkitua eta ondoren industua, lehen dinastietako hondakinekin. 2004an, lurperaketa gehiago industu ziren. Hauen garrantzia, garai hartako Egiptoko gizarte piramidea islatzen dutela da. Apaiz edo burokrata handien hilobiak, herritar soil eta behe klaseko jendearen hilobietatik argi bereiz daitezke, hilerri honetan, ondo ezberdindutako bi lurperaketa mota baitzeuden. Aberatsen hilobiek, hogei eta ehun metro inguru arteko neurria dute. Hildakoen estatuak, ontziak eta bitxiak aurkitu dira, besoko baliotsu bat eta kareharriz eginiko bi metroko estatua bat kasu.

    Datu klimatikoak (Helwan)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18 20 23 28 32 34 35 34 32 29 25 20 27.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 8 11 14 17 19 21 21 19 18 14 10 15
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 3 3 3 3 0 0 0 0 0 3 5 22.9
Iturria: Weatherbase [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Egipto
Artikulu hau Egiptoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.