Jael
Jael | |
---|---|
Biblia | |
![]() | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Heber kendarra |
Jael (hebreeraz: יָעֵל Jāʿēl) israeldar andre heroia da, Sisera Kanaango armadako buruzagia hil zuena.
Bibliako kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliako Epaileen Liburua-ren arabera, israeldarrak gerran zeuden Kanaango Hazor hiriko Jabin erregearekin. Sisera kanaandar buruzagiak burdinazko 900 guda-gurdi zituen, eta hogei urtez gogor zanpatu zituen israeldarrak.[1]
Israel gobernatzen zuen Debora profetesak Barak deitu eta Israelen Jainkoaren agindu hau eman zion: "zoaz eta bil itzazu zeurekin Tabor mendian Neftali eta Zabulonen leinuetako hamar mila gizon. Nik Kixon errekara ekarriko dizut Sisera, Jabinen gudarostearen buruzagia, bere guda-gurdi eta gudari-taldearekin, eta eskura emango".[1]
Barac-ek agindutakoa egin, eta Jezreelgo haraneko guduan azpiratu zuen Kanaango gudarostea. Sisera Heber kendarraren oihal-etxolaraino joan zen ihesi, abegi ona eginen zioten itxaropenez, bakean baitziren Jabin eta Heber kendarra. Heberren emazte Jael bidera atera zitzaion Siserari eta esan zion: "Zatoz, ene jauna, zatozkit; ez izan beldurrik!". Emakumeak esnea eman zion edateko, eta Sisera, leher eginik, lokartu zen.[1]
Orduan, Jaelek oihal-etxolari eusteko ziri bat eta mailua eskuan hartu, Siserarengana isilean hurbildu eta buruan sartu zion alderik alde, lurrari josiz. Horrela hil zuen Kanaango armadako buruzagia.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Epaileen liburua, Debora profetesa (4,1–5,31). Biblia, biblija.net (kontsulta data: 2025eko apirilak 16).