Lembit Ulfsak
Lembit Ulfsak | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Koeru, 1947ko uztailaren 4a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Tallinn, 2017ko martxoaren 22a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Metsakalmistu |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Johan Ulfsak |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Estoniako Musika eta Antzerki Akademia 1970) |
Hizkuntzak | estoniera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, aktorea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lembit Ulfsak (Koeru, 1947ko uztailaren 4a – Tallinn, 2017ko martxoaren 22a[1]) estoniar aktore eta zinema zuzendaria izan zen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lembit Ulfsak 1947ko uztailaren 4an jaio zen Koeru herrixkan Lehen mailako ikasketak Räpinako eskolan egin zituen. 1966an Tallinngo 7. eskolan graduatu zen eta 1970ean antzezpen ikasketak amaitu zituen Tallinngo Kontserbatorioan, non Voldemar Pansoren zuzendaritzapean ikasi zuen.[3][4]
1969tik 1978ra Estoniako Gazte Antzerkian aritu zen, 1978tik 1985era Viktor Kingissepp antzokian (gaur egun Estoniako Antzoki Dramatikoa), 1985etik 1994ra Tallinnfilm zinema estudioan, eta 1994tik hil zen arte Estoniako Antzoki Dramatikoan berriz ere.[3][4]
Leonid Kvinikhidze zuzendariaren Meri Poppins, do svidania telefilmean Hey jauna antzeztu ondoren, sarritan pertsonaia erromantikoen eta eszentrikoen paperak lortu zituen.[1] Esate baterako, 1984an Hans Christian Andersen antzeztu zuen Krzysztof Gradowskiren Akademia pana Kleksa filmean, eta 1985ean Jacques Paganel Stanislav Govorukhinen V poiskakh kapitana Granta telesail laburrean.[3]
Errusiako zineman eta telebistan batez ere estoniarrak antzeztu zituen, eta bere paper ezagunenak Sergei Ursuliaken Isaiev telesaileko Artur Neumann eta Stanislav Govorukhinen Konets prekrasnoi epokhi filmeko Teppe medikua dira.[1]
2013an, Zaza Uruxadze zuzendari georgiarraren Mandariinid filmean parte hartu zuen Ivo zaharraren paperean. 2015ean, film hori Oscar sarirako eta Urrezko Globoetarako izendatu zuten atzerriko film onenaren kategorian.[3][5][6]
Minbiziaren ondorioz hil zen 2017ko martxoaren 22an, 69 urte zituela, eta Tallinngo Metsakalmistu hilerrian lurperatuta dago.[7]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Hizkuntza | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1969 | Povest o txekiste | Vladimir Muller | errusiera | [8] |
1971 | Don Juan Tallinnas | Florestino | estoniera | [8] |
Tuulevaikus | Tuisu Taavi | |||
1972 | Tuuline rand | Sander | ||
Väike reekviem suupillile | Jaan | |||
1973 | Ukuaru | Aksel | [8] | |
1976 | Legenda o Tile | Till Eulenspiegel | errusiera | |
Minu naine sai vanaemaks | Irakaslearen suhia | estoniera | ||
1977 | Karikakramäng: Promenaad | Hans-Eerik | [9] | |
1978 | Smert pod parusom | William Garnet | errusiera | Ahotsa: Aleksei Inzhevatov |
Marxal revoliutsii | Jeronimas Uborevičius | |||
Naine kütab sauna | Medikua | estoniera | ||
1979 | Inspektor Gull | Eric Birling | errusiera | |
1980 | Gibel 31-go otdela | Jensen | Ahotsa: Aleksandr Demianenko[8] | |
Kakie naxi gody! | Nazar Nazarov | |||
Ot Buga do Visly | Podkova | |||
Bumerang | Nick Adams | Film laburra | ||
1981 | Karge meri | Toomas Andla | estoniera | |
Teaduse ohver | Bruno | |||
Ja – Khortitsa | Zibilez jantzitako militar nazia | errusiera | ||
Jaroslav Mudry | Eimund | [8] | ||
1982 | Arabella, mereröövli tütar | Ruuge | estoniera | |
Dvoiniki | Bigarren gidaria | errusiera | ||
Pust on vystupit | Howard Knox | |||
1983 | Taina «Txornykh drozdov» | Gerald Wright | ||
1984 | Akademia pana Kleksa | Hans Christian Andersen | poloniera | Ahotsa: Ryszard Dembiński |
Mily, dorogoi, liubimy, jedinstvenny... | German | errusiera | ||
1985 | Kontrakt veka | Paul, Smithen laguntzailea | ||
Telefon | Kornei Txukovski | Film laburra | ||
1986 | Okhota na drakona | Allan McGee kazetaria | ||
Keskea rõõmud | Hubert Raud | estoniera | ||
1987 | Beloie prokliatie | Maksim Uvarov | errusiera | Ahotsa: Juri Beliaiev |
Poka jest vremia | Adamek | |||
Apstākļu sakritība | Nikolajs Jansons | letoniera | ||
1988 | Sižeta pagrieziens | Vents | ||
Ma pole turist, ma elan siin | Felix Kramvolt | estoniera | ||
1990 | Iskuxenie B. | Feliks Snegiriov idazlea | errusiera | |
See kadunud tee | Prits | estoniera | ||
Regina | Tiit | |||
Ainult hulludele ehk halastajaõde / Tolko dlia sumasxedxikh | Andres, Ritaren senarra | estoniera, errusiera | ||
1991 | Genialnaia ideia | Aleksandr | errusiera | |
God khoroxego rebionka | Rozalindaren aita | |||
Zhazhda strasti | Senarra | |||
Liubov – smertelnaia igra | Igor argazkilaria | |||
Siwa legenda | Roman | poloniera | ||
1992 | Lammas all paremas nurgas | Harriren aita | estoniera | |
Vremia vaxei zhizni | errusiera | |||
Daam autos | Gidaria | estoniera | ||
Łza księcia ciemności | Ilmar Vint polizia | poloniera | ||
Tsena golovy | Joseph Heurtin | errusiera | ||
Tule tagasi, Lumumba | Edgar | estoniera | ||
1993 | Candles in the Dark | Omeltxenko jauna | ingelesa | |
1994 | Tulivesi | Tui | estoniera | [10] |
1995 | Letters from the East | Ilves erlezaina | ingelesa | |
1998 | Isa | Aita | estoniera | Film laburra |
2001 | Karu süda | Siimon | ||
Head käed | Adolf | |||
2005 | Daleko ot Sanset-bulvara | Berg argazki-zuzendaria | errusiera | |
Roovlirahnu Martin | Ruudi | estoniera | ||
Deus ex machina | Film laburra | |||
2006 | Vedma | Sheriffa | errusiera | |
2007 | Medvezhia okhota | Funtzionarioa | ||
2007 | Jan Uuspõld läheb Tartusse | Bere burua | estoniera | |
2008 | Mina olin siin | Rassen aita | ||
Vladyka Andrei | Frantzisko Josef I.a Austriakoa | errusiera | ||
2010 | Punane elavhõbe | Tibla | estoniera | |
2011 | Rotilõks | Medikua | ||
2012 | Üksik saar | Irakaslea | ||
2013 | Mandariinid | Ivo | estoniera, errusiera | |
Väikelinna detektiivid ja valge daami saladus | Herman Krookus erlojugilea | estoniera | ||
2015 | Konets prekrasnoi epokhi | Teppe, amaetxeko mediku nagusia | errusiera | |
Vehkleja | Jaanen aitona | estoniera, errusiera | ||
2017 | Ikitie | Novikov | finlandiera, ingelesa, errusiera |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1966: Varastatud sibulad[8]
- 1994: Härra Punttila ja tema sulane Matti[11]
- 2010: Kirsiaed[8]
- 2015: Tagasitulek isa juurde[12]
- 2016: Lõputu kohvijoomine[13]
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Hizkuntza | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1977-1978 | Mõmmi ja aabits | Rebase-Rein | estoniera | Haurrentzako telesaila |
1982 | Assol | Longren | errusiera | Telefilma |
1982-1983 | Tema majesteet Komödiant | estoniera | ||
1983 | Meri Poppins, do svidania | Robert Robertson (Hey jauna) | errusiera | Ahotsa: Aleksandr Abdulov, abestiak: Pavel Smeian[14] |
1984 | TASS upolnomotxen zaiavit... | Ulrich Schleyer kazetaria | Telesail laburra | |
1985 | V poiskakh kapitana Granta | Jacques Paganel | Ahotsa: Aleksei Zolotnitski | |
Sofia Kovalevskaia | Loeffler | |||
1987 | Piter Pen | George Darling | Abestiak: Igor Jefremov | |
Doktor Stockmann | Tomas Stockmann | estoniera | [15] | |
1989 | Vigased pruudid | Enn | [16] | |
1993-1995 | Salmonid | Aaron Gronstain abokatua | ||
1993-2017 | Õnne 13 | Uku Palm | [17] | |
1995-1997 | V.E.R.I. | Georg Rei doktorea | ||
1999 | D. D. D. Dosie detektiva Dubrovskogo | Steve McDonald idazle estatubatuarra | errusiera | |
2000 | Bliustiteli poroka | Wilson | ||
2003 | Cobra | Gunnar Raudsepp | ingelesa | |
Jantarnyie krylia | Robert | errusiera | Telefilma | |
2005 | Uboinaia sila | Martin | 6. denboraldian | |
2009 | Isaiev | Artur Neumann, Estoniako polizia politikoko burua | ||
2012 | Vtoroie vosstanie Spartaka | Aristid Tamm | ||
2014 | Väikelinna detektiivid | Herman Krookus erlojugilea | estoniera | |
2016 | Gastroliory | Ekologoa | errusiera |
Irrati-antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1979 | Kolm musketäri | D'Artagnan |
1985 | Deemon | Narratzailea |
2001, 2002, 2016 | Naksitrallid | Kingpool |
Zinema zuzendari gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982: Teisikud (Leo Karpinekin batera)
- 1986: Keskea rõõmud
- 1992: Lammas all paremas nurgas[3]
Gidoilari gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992: Lammas all paremas nurgas[3]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1989: Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistako meritu oneko artista
- 2003: Estoniako Aktoreen Batasunaren ohorezko domina[18]
- 2006: Izar Zuriaren Ordena, IV. klasea
- 2007: Estoniako Antzerki Elkartearen saria (gizonezko aktore onenaren kategorian)
- 2012: Estoniako Zinemaren Mendea saria[19]
- 2013: Estoniako Kultur Fundazioaren saria (aktore onenaren kategorian)
- 2014: Eurasia Nazioarteko Zinemaldiaren saria (gizonezko aktore onenaren kategorian)
- 2015: Izar Baltikoa sari internazionala[20]
- 2017: Izar Zuriaren Ordena, III. klasea
- 2017: Estoniako Errepublikako Kultura Bikaintasunaren Saria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Errusieraz) Трофименков, Михаил. «Умер Лембит Ульфсак» Коммерсантъ 2017-03-23.
- ↑ (Ingelesez) Rollberg, Peter. (2008). «Ulfsak, Lembit» Historical Dictionary of Russian and Soviet Cinema. Scarecrow Press, 713-714 or. ISBN 978-0-8108-6268-5. (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ a b c d e f (Estonieraz) «Lembit Ulfsak» Eesti filmi andmebaas (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Lentz, Harris M. III. «Ulfsak, Lembit» Obituaries in the Performing Arts, 2017. McFarland, Incorporated, Publishers (argitaratze data: 2018-05-03), 394 or. ISBN 1476633185. (kontsulta data: 2025-04-17).
- ↑ (Ingelesez) Holdsworth, Nick. «Oscars: Balkans and Baltics Choose Submissions for Best Foreign-Language Film Race» The Hollywood Reporter 2014-09-02 (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Ingelesez) «72nd Annual Golden Globe® Awards Nominees Announced» Golden Globe Awards 2014-12-11 (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Lembit Ulfsak (1947 – 2017) näitleja, lavastaja ja filmirežissöör» Haudi (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ a b c d e f g (Estonieraz) «Lembit Ulfsak "Ukuarust": Aastaid kutsuti Elle Kulli Minnaks ja mind Aksliks» Eesti Ekspress 2017-03-29 (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Karikakramäng: Promenaad» Eesti filmi andmebaas (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Tulivesi» Eesti filmi andmebaas (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) Järvekülg, Madis. «Rein Oja Lembit Ulfsakist: ta ei määrinud mett moka peale» ERR 2017-03-22 (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Tagasitulek isa juurde» Tallinna Linnateater (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Lõputu kohvijoomine» Eesti Draamateater (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Errusieraz) «"Мюзик-холл": памяти Павла Смеяна» Радио России 2009-07-15 (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Doktor Stockmann I jagu» Eesti filmi andmebaas (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) «Vigased pruudid : 67» ERR (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Stsenarist Teet Kallas algavast hooajast» Postimees 2012-09-14 (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Liidu auraha» Eesti Näitlejate Liit (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Estonieraz) «Eesti sajandi film on "Kevade"» ERR 2012-04-30 (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Errusieraz) «Лауреаты международной премии «Балтийская звезда»» Театр-фестиваль «Балтийский дом» (kontsulta data: 2025-04-03).