Liberio
Liberio | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
352ko maiatzaren 17a - 366ko irailaren 24a ← Julio I.a - Damaso I.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, ? | ||
Heriotza | Erroma, 366ko irailaren 24a (55/56 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 27 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
San Liberio[1] Eliza Katolikoko 36. aita santua izan zen 352 eta 366 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren agintaldian, Konstantzio II.a enperadorearen jazarpena bere une gailenean egon zen. Enperadoreak arrianismoa ezarri nahi zuen mendebaldean, eta Liberio horren aurka zegoenez, irmo eta tinko mantendu zen, 355ean Traziako Bereara erbesteratu zuen; han, Liberiok urteetan zehar irain ugari jaso zituen.
Apezpiku asko jarri ziren enperadorearen alde eta Liberioren aurka. Orduan, arrianoek —egoeraren jaun eta jabe ziren— Erromaren erabateko kontrola zutela, Felix II.a diakonoa izendatu zuten aita santu, baina herriak antipapa hori arbuiatu zuen eta enperadoreari Liberio itzultzea eta Erromako aita santu legitimo berrezartzea agindu zion. Konstantzio II.a Felix ez zela onartua izango ohartu zen, eta Liberiori Erromara itzultzen utzi zion 357an. Aita santua herriak poz algaraka hartu zuen. Itxuraz, Konstantzio II.ak Liberio eta Felixek Eliza elkarrekin gobernatu nahi zuen, baina aitasantutza bikoitz horren formula ez zuten ez herriak ez erromatar kleroak onartu. Felix Portoko bere etxera erretiratu eta han hil arte bizi izan zen.
Apezpikuek haren aurka hartutako jarreraren eta erbestean jasan behar izan zituen gehiegikerien ondorioz, Liberio aita santua Erromara itzuli ondoren, oso ahul agertu zen, arrianismoari buruzko jarrera nahiko zalantzatiak erakutsiz.
359an aldi berean apezpikuen bi kontzilio antolatu ziren, bata Mendebaldean, Riminin, eta bestea Ekialdean, Seleuzian. Inperioaren presiopean, bi kontzilioekfede profesio erdi arrianarrak hartu zituzten. Liberio ez zen bietako batean ere ordezkatua izan. Konstantzio II.a 361ean hil zenean, Liberiok Riminiko kontzilioan hartutako dekretuak baliogabetu zituen.
Juliano Apostata enperadorearen agintaldi laburraren ondoren —horrek paganismoa berezarri zuen Inperioko erlijio ofizial gisa—, Valentiniano I.a enperadore katolikoa tronuratu eta Elizari lasaitasuna itzuli zion. Liberiok hasiera batean Liberiar basilika deitu zen baseliza eraiki zuen, hurrengo mendean Andre Maria Nagusiaren basilika bihurtu zena, Erromako lau aita santu basiliketako bat.
366an Ekialdeko arriano moderatuenak Elizara itzultzea onartu zuen. Urte horretan bertan hil zen eta haren hezurrak Prizilako katakonbetan daude.
Elizaren historian, izena santutegian ez duen lehen aita santua da.
Konfesatzaile eta santutzat hartzen dute eliza ortodoxoek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liberio ![]() |
Aurrekoa Julio I.a |
Aita Santua 352-366 |
Ondorengoa Damaso I.a |