Minecraft

Minecraft mundu irekiko bideojokorik (ingelesez, Sandbox game) arrakastatsuenetariko bat da. Jokoaren xedea munduan baliabideak biltzea, etxeak zein tresnak sortzea eta eraikitzea, eta beste hainbat erronka lortzea da. Horrez gain, sormena lantzeko modalitatea ere badauka, eta, bertan, mugarik gabeko baliabideekin lortu ditzake jokalariak bere helburuak.[1]
Markus Persson ("Notch" ezizenaz ezaguna) suediarrak sortu zuen 2009ko maiatzaren 17an. Lehenengo bertsio egonkorra, 2011ko azaroaren 18an argitaratu zen. Berak sortutako Mojang Studios enpresa gerora Microsoftek erosi zuen.
Gaur egun jokoaren bi bertsio ezberdin daude: Java edizioa Java programazio-lengoaian programatua), eta Bedrock edizioa (C++ programazio-lengoaian) idatzia. Gaur egun 300 milioi kopia baino gehiago saldu dira, gehien saldu den bideo-jokoa izanik[2]
Jokorako moduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokorako moduaren arabera, jokalariak Minecrafteko munduarekin elkarreragiteko era aldatzen da.[3][4] Lau modu nagusi daude (biziraupenezkoa, sortzailea, abenturazkoa eta ikusle modua), baina badira horien aldaera diren beste modu batzuk ere:
Biziraupenezkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biziraupenezko modua (ingelesez, survival-mode) bizitza errealean oinarritzen da baina fantasia apur baterako aukera ere ematen du. Jokalaria zerotik hasten da eta bere tresnak hobetzeko, mundua arakatu eta baliabide berriak bilatu behar ditu. Iluntasunetik edo gauaz agertzen diren etsaiek, hala nola, zonbiek edota eskeletoek, jokalaria erasotu egiten dute eta hil daiteke. Jokorako-modu honen helburu nagusia "Amaiera" dimentsioko (ingelesez, "The End") dragoia hiltzea da. Jokalaria hiltzen bada, berriro ager daiteke, baina zituen gauza guztiak galduko ditu.[5][6]
Sortzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokorako modu sortzailean (ingelesez, creative-mode) arreta osoa eraikuntza librearen jartzen da. Jokalariak bloke eta objektu guztiak eduki ditzake, eta berehala ipini edo suntsi ditzake. Gainera, arerioek ez dute jokalaria erasotzen eta jokalaria ezin da modu naturalean hil, bizitza mugagabea baitauka. Modu sortzaileak jokalariari mapan zehar libreki hegan egiteko aukera ematen dio.[7][8]
Abenturazkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abenturazko modua (ingelesez, adventure) jokalariek sortutako mapetan jolasteko diseinatutako modua da, eta horrek jokoa mugatzen du. Jokalariak ezin du zuzenean edozein tresnarekin blokerik suntsitu edo blokerik jarri. Horrela, mapa ezingo du aldatu eta mapa sortu dutenak ez dira haserretuko.[9][10]
Ikusle modua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikusle moduan (ingelesez, spectator) jokalariak ezin dezake mundua eraldatu, hots, bertan gertatzen dena ikusi besterik ezin dezake egin. Modalitate hau normalean jokalari anitzeko moduan erabiltzen da.[11][12]
Muturrekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muturreko modua (ingelesez, hardcore) funtsean biziraupenezko moduaren berdina da, baina jokoaren zailtasun-maila oso altua ezartzen da, hau da, "muturrekoa". Jokalaria hiltzen bada, ezingo du berriro ere agertu; mundu berri bat sortu beharko du eta berriro ere zerotik hasi beharko du.[13][14]
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minecraft mundua kuboz osatuta dago bere osotasunean. Bertako elementu guztiak tamaina desberdineko kuboz osatuta daude. 16 X 16 pixeleko testuren bitartez, zein bloke den adierazten da. Bitxia da, munduko pertsonaiak, legarra eta harea grabitatearen mende daude, baina gainerako blokeak ez. Ondorioz, egiturak airean sor daitezke, ez baitira erortzen.
Mapa[15], biomak[16], egiturak[17] eta izakiak (mob-ak)[18][19] ausaz agertzen dira jokoan. 16 bloke x 16 bloke tamainako segmentu edo lur-zatiari chunk[20] esaten zaio. Mundua lur-zatika kargatzen da.
Bideojokoa irekitzerakoan, informazioa 60x10⁶ x 60x10⁶ kubotan gordetzen da. Mundua infinitua denez, jokalaria inoiz igaro ez den zonalde batetik pasatzean, inguruko 400 lur-zati (chunk) sortzen dira. Horrela, mundua miatzen den heinean, mapan ekosistema ezberdinak (biomak) agertzen dira: basoa, desertua, lautada, taiga, perretxiko irla, padura, zerua, ozeanoa, infernua (dimentsio bat bere baitan), lautada izoztua, oihana, "end"-a (dimentsio bat bere baitan) eta mendi urrunak. Ekosistema bakoitzak ditu bere egitura eta ezaugarriak. 1.7 bertsioetatik aurrera, bioma berriak gehitu zaizkio jokoari: sabana, baso itxia, izotz punten lautada, taiga elurtua eta mega taiga.
Mota desberdineko izakiak (mob-ak) daude. Hona hemen sailkapen bat:[21]
- Pasiboak: Ez dute jokalaria erasotzen eta haiei eraso egiten zaienean, alde egiten dute. Animaliak izan ohi dira eta janaria eskuratzeko baliatzen dira. Adibideak: behia, txerria, saguzarra, ardia, txerri zonbia, behi-perretxikoduna, katua, txipiroia, herritarra, oiloa, txakurra, untxia, astoa, zaldia, zaldi zonbia, zaldi eskeletoa eta elurrezko golem-a.[22]
- Neutralak: Ez dute jokalaria erasotzen. Haiei eraso eginez gero, bueltan erasotu egiten dute, baina janaria emanez gero, jokalariaren lagun bilakatuko dira eta garraiorako edo defentsa moduan erabili ahal izango dira. Adibideak: otsoa, llama, armiarma (gauetan erasotzailea), txerri zobia, izurdea, hartz polarra eta erlea.[23]
- Erasotzaileak: Jokalaria izakiaren eremuaren barruan badago, detektatu egiten du. Eremuaren tamaina arruntena 8 blokekoa (kuboa) izaten da, distantzia hori baino gertuago kokatuz gero, izakia konturatuko da jokalaria bertan dagoela; eraso egiteko ere eremu bat dute, izaki batzuk urrutitik erasotzen dute eta beste batzuk gertutik. Horrez gain, izaki bakoitzak du berezitasunen bat. Creeper izaki erasotzailea, adibidez, jokalariaren ondoan dagoenean lehertu egiten da eta min handia eragiten dio. Adibideak: endermite, sorgina, eskeletoa, creeper, zonbie-a, herritar zombie-a, zonbi umea, ghast-a, wither eskeletoa, slime-a, magma kuboa, zilar-arraina, armiarma (egunetan neutrala), armiarma pozointsua, blaze-a , amaierako dragoia (Jean izenekoa), "Wither" nagusia, "Guardian"-a, "Elder guardiana", eskeleto "Jokiea" (eskeleto bat armiarma baten gainean) "Chicken Jokiea" (zonbi umea oilo baten gainean).[24]
Jokalari anitzekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalari anitzeko moduan, mundu bakar batean hainbat jokalari elkarren artean komunika daitezke eta elkarri eragin diezaiokete.[25][26][27] Eskuragarri dago zuzenean jokalari anitzerako aukeraren bidez jokotik jokora konektatzeko, sare lokal bat erabiliz, pantaila modu lokalean zatituz (kontsolan bakarrik) eta jokalariak berak edo enpresaren batek ostatutako zerbitzarietan jokatzeko.[28][29]
Jokalariek beren zerbitzariak erabil ditzakete, hornitzaileren batek ostatutakoa erabili edo zuzenean konekta daitezke beste jokalari baten jokora Xbox Live bidez. Zerbitzarien operadoreek gidatzen dituzte jokalari anitzeko Minecraft zerbitzariak; haiek dute zerbitzariaren komandoetarako atzipena, eguneko ordua konfiguratzeko edo jokalariak leku batetik bestera eramateko (teleportatzeko), adibidez. Operadoreek murrizketak ere ezar ditzakete, zein erabiltzaile-izen onartu edo zerbitzarian zein IP helbide sartu ahal izango den erabakitzeko.
Jokalari anitzeko zerbitzariek jarduera-sorta zabala eskaintzen dute, eta batzuk beren arau eta ohitura propioak dituzte. Zerbitzaririk handiena eta ezagunena Hypixel da.[30] Izan ere, milaka jokalarik bisitatzen dute egunero (milioitik gora hilero).[31] Jokalarien arteko borroka posiblea izan dadin, PvP (ingelesez, Person versus Person) gaitu daiteke. Zerbitzari askok pluginak dituzte osagarri pertsonalizatuak eskaintzeko eta normalean posibleak ez diren ekintzak ahalbidetzeko.
Minecraft zerbitzaririk zaharrena 2b2t izenekoa da eta 2010eko abenduan sortu zen. Ez zuten araurik ezarri, eta ondorioz jokalariek denboran zehar mundua hautsi egin dute. Klan edo talde bereziak sortu dira bertan, eta gaur egun, oso zaila da jokatu ahal izateko beharrezko materialak eskuratzea, zerbitzariak duen adinagatik, lehenengo milaka blokeetan ez dagoelako materialik eskuragarri.[32]
Minecraft Realms
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an, Mojang bideo-joko garatzaile suediarrak Minecraft Realms host zerbitzua iragarri zuen, jokalari anitzeko jokoak zerbitzarian modu erraz eta seguruan exekutatzeko, jokalariak berak konfiguratu beharrik izan gabe. Zerbitzari estandarretan ez bezala, Realms zerbitzarietan jokalari gonbidatuak bakarrik sar daitezke eta ez dute IP helbiderik erabiltzen. Minecraft: Java Edition Realms zerbitzarien jabeek gehienez hogei lagun gonbida ditzakete beren zerbitzarian jokatzera, gehienez hamar jokalari aldi berean.[33][34]
Minecraft: Java Edition Realms zerbitzariek ez dute onartzen erabiltzaileak sortutako pluginik, baina jokalariak Minecrafteko mapa pertsonalizatuetan joka daitezke. Minecraft Bedrock Realms zerbitzariek erabiltzaileak sortutako osagarriak, baliabideen paketeak, portaeren paketeak eta Minecraft mapa pertsonalizatuak onartzen dituzte. 2016ko Electronic Entertainment Expo edo "E3" izenez ezagutzen bideo-jokoen industriako biltzarrik garrantzitsuenean, Windows 10, iOS eta Android plataformetako jokalariak elkarrekin jokatu ahal izateko euskarria gehitu zen Realms zerbitzarietan; hori 2016ko ekainetik aurrera izan zen posible. [35] 2017an, Xbox One eta Nintendo Switch plataformetarako euskarria gehitu zen eta baita errealitate birtualerako bertsiorako euskarria ere.[36][37]
2009 | Pre-Classic |
---|---|
Classic | |
Survival Test | |
Indev | |
2010 | Infdev |
Alpha | |
Alpha v1.2.0 - v1.2.6: "Halloween Update" | |
Beta | |
2011 | Beta |
Release 1.0: "Adventure Update" | |
2012 | 1.1 |
1.2 | |
1.3 | |
1.4: "Pretty Scary Update" | |
2013 | 1.5: "Redstone Update" |
1.6: "Horse Update" | |
1.7: "The Update that Changed the World" | |
2014 | 1.8: "Bountiful Update" |
2015 | |
2016 | 1.9: "Combat Update" |
1.10: "Frostburn Update" | |
1.11: "Exploration Update" | |
2017 | 1.12: "World of Color Update" |
2018 | 1.13: "Update Aquatic" |
2019 | 1.14: "Village & Pillage" |
1.15: "Buzzy Bees" | |
2020 | 1.16: "Nether Update" |
2021 | 1.17: "Caves & Cliffs: Part I" |
1.18: "Caves & Cliffs: Part II" | |
2022 | 1.19: "The Wild Update" |
2023 | 1.20: "Trails & Tales" |
2024 | 1.21: "Tricky Trials" |
Edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Java edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markus Persson-ek 2009ko maiatzeko asteburu batean burutu zuen Minecraft jokoaren oinarrizko programazioa. Dena ondo zioala egiaztatzeko, probak modu pribatuan egin zituen eta jokalarien komentarioak kontuan hartu zituen zuzenketak eta aldaketak egiteko.[38][39][40] 2009ko maiatzaren 10etik 16ra bitarteko aste hartan garatu eta argitaratu ez zen Minecraft-en lehen bertsio hura Pre-Classic izenez ezagutzen da.
2009ko maiatzaren 17an argitaratu zuen jokoa lehen aldiz Minecraft Cave Game izenarekin.[41] Laster, jokalari batek hala gomendatuta, jokoari izena aldatu zion: Minecraft: Order of the Stone.[42] The Order of the Stick Interneteko komikian oinarritutako izena zen.[43] Gerora, doako lehen bertsio hari Classic izenez deitzen zion.[44] 2009ko maiatzaren 17tik azaroaren 10era bitartean, jokoaren bertsio hari aldaketa gehiago egiten segitu zuen.
2009 eta 2010 artean jokoaren garapena Survival Test, Indev eta Infdev izenez ezagutzen diren faseetan banatu zen. Indev laburduraz ezagutzen den faseak (ingelesez, in development) 2009ko abenduaren 23tik 2010eko otsailaren 23ra iraun zuen eta Infdev faseak (ingelesez, infinite development) 2010eko otsailaren 27tik ekainaren 30era.[45]
2010eko ekainaren 30ean argitaratu zuen Persson-ek Alpha izenez ezagutzen den lehen eguneratze garrantzitsua.[46][47] Garai hartan, jAlbum enpresan (irudi eta bideoetatik galeriak sortzea helburu duen webgunearentzat) egiten zuen lan egun osoko lanaldian. Alpha bertsioaren salmenta gora egiten ari zela ikustean, Minecraft jokoaren garapenean arduraldi osoan jardutea erabaki zuen.[48] Eguneraketak automatikoki banatzen ziren, bloke, elementu eta izaki berriak sartuz eta jokoaren mekanikan aldaketak erantsiz (ur-fluxua, adibidez). Salmentetatik lortutako diruarekin, Perssonek Mojang sortu zuen, bideo-jokoen estudioa, Jakob Porser eta Carl Manneh lankide ohiekin batera.[49]
2010eko abenduaren 11ean Beta fasearen hasiera iragarri zuen Perssonek.[50] Akatsen zuzenketak eta aurreko bertsioen eguneratzeak doakoak izango zirela adierazi zien jokalariei. Garapenak aurrera egin ahala, proiektuan lan egiteko langile gehiago kontratatu zituzten eta Mojang handituz joan zen.[51]
Lehen bertsio egonkorra (1.0 bertsioa) 2011ko azaroaren 18an argitaratu zen 2011ko Minecon (Minecraft convention) biltzarrean. Hura izan zen Minecraft jokoaren Java Edizioaren merkaturatze ofiziala.[52] Jens Bergensten (Jeb) bideojokoen programatzaile eta diseinatzaileak hartu zuen sortze-prozesuaren ardura osoa, ordura arte diseinuaren buru zen Persson ordezkatuz.[53] Minecraften zerbitzarien aldaketen euskarria hobetzeko asmoz, 2012ko otsailaren 28an, Mojangek Bukkit-en lan egiten zuten garatzaileen kontratazioa iragarri zuen.[54][55] Horrez gain, Mojang-ek CraftBukkit zerbitzariaren moduloaren itxurazko jabetza hartu zuen, nahiz eta bere zilegitasuna zalantzan jarri zen kode irekiko izaera izateagatik eta GNU Lizentzia Publiko Orokorraren (GPL) eta GNU Lesser General Public License (LGPL) lizentziapean egoteagatik.[56][57]
Pocket Edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko urrian, lehen bertsio egonkorra argitaratu baino hilabete lehenago, Android sistema eragilerako bertsioa estreinatu zen, mugikorretan jolastu ahal izateko: Minecraft: Pocket Edition.[58][59] Urte bereko azaroaren 17an argitaratu zen iOS sistema eragilea darabilten mugikorretarako bertsioa.[60][61] 2014ko irailaren 15ean, Microsoft enpresak Mojang erosi zuen 2500 milioi dolar estatubatuarren truke.[62] Handik gutxira, ataka bat jarri zuten Windows Phone sistema eragilean ere jolastu ahal izateko.[63] Java Edizioak ez bezala, Pocket Edizioak, hasieran, Minecraften sormenezko eraikuntzan eta oinarrizko biziraupen-elementuetan jarri zuen arreta, baina ez zuen PCrako bertsioaren ezaugarri askorik.[64] Bergenstenek Twitterren baieztatu zuen, Pocket Edizioa Javan idatzi beharrean C++-en idatzi zela, iOS sistema eragileak ez zuelako Java onartzen.[65]
2017ko urtarrilean, Microsoftek iragarri zuen Pocket Edizioaren Windows Phone-rako bertsioak ez zituela gehiago mantenduko.[66] 2017an Pocket Edizioa Bedrock Edition gisa berrizendatu zen, eta Xbox One eta Nintendo Switcheko bertsio berriekin plataformen arteko jokoa ahalbidetu zen.[67][68]
Bedrock Edizioa eta Console Edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, Bedrock Edizioa sakelako edizio bat izateko garatu zen, eta eskuragarri egon zen telefonoetan eta tabletetan erabiltzeko. Windows 10 Edition izeneko edizio bat ere badago, garapen lerro berean eta Pocket Edition kode berean oinarritzen dena, nahiz eta Windows 10erako bakarrik dagoen eskuragarri eta Holo Lens-en, Microsoften errealitate birtualeko gailuetan eta Oculus Rift-en ere funtzionatzeko prestatuta dagoen. Pocket Edizio arruntak ere gailu horietarako euskarria zuen, Samsung Gear VR-rekin adibidez.
Edizio honetako beste aldaera batzuk Apple TV Edition eta Fire TV Edition dira. Hala ere, 1.2 bertsiotik aurrera, Pocket Edition-en[69] jokagarritasuna bateratu zen Windows 10, Xbox One S eta errealitate birtualeko gailuekin, "Bedrock Edition" izenekoaren azpian, jokalari anitzeko jokoa ahalbidetuz aurreko plataformen artean, bai interkonexioa duten munduetan, bai jokalari anitzeko zerbitzarietan. Gerora, Nintendo Switch, Playstation 4 eta 5 gehitu zitzaizkion edizio honi.[70][71]
2012ko maiatzaren 9an 4J Studios bideo-joko garatzaileak Xbox 360 bideokontsolan jolasteko edizioa sortu zuen.[72][73] Xbox Live Arcade NEXT promozioaren barruan iragarri zen. Bertsio honek hainbat aukera aurkeztu zituen: berdiseinatutako artisautza-sistema bat, kontrolerako interfaze berri bat, jokoan integratutako tutorialak, jokalari anitzerako pantaila zatitzea eta Xbox Live bidez online jokatzeko aukera.[74] PCrako bertsioan ez bezala, bertsio honetan munduak finituak ziren, horma ikusezinez inguratuak. Hasieran, Xbox 360 bideokontsolarako bertsioak PCrako garatutako hasierako bertsioen antza zuen, baina eguneratzeak egin zizkioten Java Edizioaren antza emateko, behin-behinean bertan behera utzi aurretik.[75] Xbox One kontsolarako bertsioa 2014ko irailaren 5ean merkaturatu zen, mundu zabalagoak eta jokalari gehiagorako euskarria eskainiz.[76] PlayStation 3 eta PlayStation 4 plataformetarako edizioak 2013ko abenduaren 17an eta 2014ko irailaren 4ean argitaratu ziren, hurrenez hurren.[77] Xbox-erako bertsioak bezala, PlayStation-erako edizioak 4J Studios-ek garatu zituen.[78]
2015eko abenduaren 17an Nintendo plataformetarako edizioa sortu zen: Minecraft: Wii U Edition. Ipar Amerikara eta Europara 2016ko ekainean iritsi zen.[79][80] Nintendo Switcherako bertsioa Nintendo eShop banatzailearen bidez merkaturatu zen 2017ko maiatzaren 11n.[81]
2017ko irailaren 20an, Better Together Update eguneratzeari esker, Bedrock Edizioa Xbox One, Windows 10 eta plataforma mugikorrak erabiliz modu gurutzatuan jokatzeko aukera eskaini zen.[82] Gerora, Bedrock edizioa Nintendo Switcherako eta PlayStation 4rako zabaldu zen (azken honek 2019ko abenduan jaso zuen eguneraketa), eta horri esker Xbox Live doako kontua duten erabiltzaileentzako plataforma arteko jokoa ahalbidetu zen, baita PlayStation plataformarako ere.[83] 2024ko urriaren 22an PlayStation 5 plataformarako Bedrock edizioaren bertsioa argitaratu zen.[84] 2018ko abenduaren 18an, PlayStation 3, PlayStation Vita, Xbox 360 eta Wii U plataformek Legacy Console Editions izenez ezagutzen den azken eguneraketa jaso zuten.[85] 2019ko urtarrilaren 15ean, New Nintendo 3DS plataformak bertsioaren azken eguneraketa jaso zuen, eta, horrekin, eguneraketa berriak bertan behera geratu ziren.[86]
Legacy Console Edition, Xbox 360, Xbox One, Wii U, Nintendo Switch, PS3 eta PS4 kontsoletan funtzionatzeko prestatuta zegoen. Edizioa Java edizioaren oso antzekoa zen, eta jokalari anitzeko moduan joka zitekeen hainbat kontsolen harpidetzekin, Xboxen kasuan bezala, bere Xbox LIVE Gold zerbitzuarekin. Bedrock edizioa PS4ra iritsi zenean, 2019ko amaieran, Legacy edizio guztiak merkatutik kendu ziren. Plataforma batzuetan eskuragarri izaten jarraitzen duten arren, ez dute eguneraketa gehiagorik jasoko.
Eguneratzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguneratze berri asko argitaratu izan dira, berriena 1.22 izanik.[87] Hala ere, bertsio zaharragoak erabiliz jokatzeko modu asko daude. Adibidez, 2016. urtean 1.8 bertsiotik 1.9 bertsiora borrokatzeko moduan aldaketa nabarmenak egin zituztenez (Combat Update), 1.8 bertsioko borrokarako modalitatea gogoko zuten jokalari askok mundu partekatuetan hura inplementatzea erabaki zuten, borroka zaharraren esentzia mantendu ahal izateko.
Bestetik, jokorako modua Biziraupenezkoaren antzekoa bada, jokalari askok +1.9ko bertsioak nahiago dituzte, bertan dauden objektu anitz eta berrien ondorioz, jokoaren aukerak asko zabaltzen direlako.
Pertsonalizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modding komunitatea Minecraft jokoaren zaleek, erabiltzaileek eta kanpo-programatzaileek osatzen dute. Kodearen aldaketei mod deitzen zaie, hortik dator ingelesezko modding terminoa. Kodea aldatuz sortu diren APIak erabiliz, Minecrafterako eduki deskargagarri (ingelesez, DLC edo DownLoadable Content) asko ekoitzi da, jokoan aldaketak gehitzeko (bloke berriak, elementu berriak, zohikatz berriak eta sortzeko mekanismo-multzo berriak), testuren mapaketa eta mapa pertsonalizatuak egin ahal izateko.[88][89]
Horrela, Modding komunitateak jokoa hobetzen duten minimapak,[90] ibilbide-puntuak eta iraunkortasun-kontagailuak[91] sortu ditu, baita beste bideojokoen hainbat elementu gehitu ere. Mod-en marko asko kodearen alderantzizko ingeniaritza eginez modu independentean garatu badira ere, Mojangek Minecraft estandarra aldaketarako marko ofizialekin hobetu zuen. Horiei esker, komunitateak baliabide-paketeak ekoizteko aukera du, jokoaren zenbait elementu aldatzeko, testurak eta soinuak barne.[92] Jokalariek beren "mapak" sor ditzakete, hau da, mundua pertsonalizatu eta fitxategian gorde, nahi izanez gero arau espezifikoekin, erronkekin, asmakizunekin eta misioekin, eta mapa horiek parteka ditzakete beste jokalariek erabiltzeko.[93] Halakoak egiten dituztenei "mapa-sortzaile" deitu ohi zaie.
Mojang-ek abentura modu bat gehitu zuen 2012ko abuztuan[94] eta "komando-blokeak" 2012ko urrian[95], bereziki Java Edizioan mapa pertsonalizatuak sortzeko. Java Edizioaren 1.13 bertsioan sartutako datu-paketeek pertsonalizatzeko aukera handiagoa eskaintzen dute: lorpen berriak gehitu daitezke, dimentsioak, funtzioak, harrapakin-taulak, predikatuak, errezetak, egiturak, etiketak, mundu mailako sorkuntza-konfigurazioak eta bioma moduluak.
Xbox 360 edizioak Xbox Games Store bidez eros daitekeen eduki-deskargarria onartzen du. Eduki-pakete horiek pertsonaien maskara gehigarriak izaten dituzte.[96] Geroago, izenburuaren hamabigarren eguneratzean, "nahasketa-paketeak" aurkezten zituen bitartean, testuren paketeetarako euskarria jaso zuen. Bertan, ehundura-paketeak maskara-paketeekin eta soinuen, musikaren eta jokoaren erabiltzaile-interfazearen aldaketekin konbinatzen ziren.[97] Lehen mash-up paketea (eta, hedaduraz, lehen testura-paketea) Xbox 360 Edition-erako 2013ko irailaren 4an kaleratu zen eta Mass Effect frankizia zuen gaitzat.[98] Hala ere, Java Edizioak ez bezala, Xbox 360 edizioak ez du jokalariek sortutako aldaketarik onartzen, ezta mapa pertsonalizaturik ere. 2016ko maiatzaren 17an, Nintendoren Super Mario frankizian oinarritutako sustapen gurutzatuko baliabideen pakete bat merkaturatu zen mundu osoan Wii-U ediziorako.[99] Wii-U Ediziorako Fallout-en oinarritutako pakete konbinatu bat merkaturatuko zela iragarri zen.[100] 2018ko apirilean, jokoaren Java ediziorako erabiltzaileek sortutako Minecraft maskara deskargagarri batzuetan malwarea aurkitu zen.[101] Ia 50.000 kontu kutsatuta zeudela adierazi zuen [102]Avast enpresak. Malwarea aktibatzen zenean, erabiltzailearen disko gogorra formateatzen saiatzen zen. [102][101]Mojangek berehala konpondu zuen arazoa, eta adierazpen bat egin zuen, esanez "jokoak berak ez zuela kodea exekutatuko edo irakurriko",[101] maskara zeukan irudia irekitzen zenean bakarrik exekutatuko zela.[103]
2017ko ekainean, Mojangek Discovery Update izeneko eguneratzea atera zuen jokoaren Bedrock Ediziorako.[104][105] Eguneratzeak mapa berri bat, jokorako modu berri bat, merkatua edo Marketplace, erabiltzaileek sortutako edukien katalogo bat, Minecraften sortzaileei "jokoarekin bizimodua ateratzeko beste modu bat" eskaintzen diena, eta gehiago.[106][107]
Mod ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badira Minecraft komunitatean eta, oro har, modding komunitatean, asko erabiltzen diren mod-ak edo bereziki garrantzitsuak direnak beste mod batzuen edo jokoaren egonkortasunerako eta bateragarritasunerako. Hona hemen horietako batzuk:
- Forge, Fabric, Bukkit, Paper: zerbitzari baten edo bezeroaren (jokalariaren) instalazio bat aldatzen duten proiektuak dira, mod-ak garatzeko API bat inplementatzen dutenak.
- Optifine: bezeroarentzako edo zerbitzariarentzako mod-a da, errendimendua eta estetika hobetzeko ezaugarriak gehitzen dituena (geruzak).
- Power 2 sarea: Minecraft-i industria-teknologia gisako ezaugarri aurreratuak gehitzen dizkion mod-a da, hala nola ponpa hidraulikoak, eguzki-panelak eta tutu pneumatikoak. Horri esker, jokoaren beraren mekaniken bidez, MOS 6502 mikroprozesadorean oinarritutako ordenagailu oso bat emula daiteke.[108][109][110]
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minecraft jokoan hizkuntza aukera daiteke eta Euskara aukeratzea ere posiblea da. Aukera hori ez zuten jokoan hasieratik txertatu, "12w01a snapshot" izeneko bertsioan ezarri zuten, 1.1 bertsioko proba bertsioetako batean, 2012ko urtarrilaren 5ean. Beraz, esan dezakegu gaur egun euskarak ia 13 urteko adina duela Minecraften.[111][112][113][114][115]
2025eko apirilaren 4an "Minecraft film bat" filma estreinatu da EAEko hainbat aretotan, "Zinema Euskaraz" programaren eskutik.[116] Publiko orokorrari bideratua dagoen film estatubatuarra euskarara bikoiztua izan da.[117][118]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bideojokoei lotutako aholkuak» www.berria.eus 2024-09-14 (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los juegos más vendidos de la historia hasta la fecha (2023)» Vandal 2023-11-14 (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Modo de juego» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Game mode» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Supervivencia» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Survival» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Creativo» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Creative» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aventura» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Adventure» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Espectador» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Spectator» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Extremo» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Hardcore» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Map – Minecraft Wiki» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Biome – Minecraft Wiki» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Structure» Minecraft wiki.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Criatura - Minecraft Wiki Español» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Mob – Minecraft Wiki» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Chunk» Minecraft wiki.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mobs Criaturas y NPCs» Apex Hosting (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Criatura» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Criatura» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Criatura» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Multijugador» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Frantsesez) «Multijoueur» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Multiplayer» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Tutorials/Setting up a LAN world» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «How to Host a Minecraft Server (with Pictures)» wikiHow (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Hypixel Forums» Hypixel Forums (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ «Statistics of Hypixel Network | Server» minecraft-mp.com (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «2b2t» 2b2t 2024-09-09 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Realms» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Frantsesez) «Realms» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Frank, Allegra. (2016-06-13). «Minecraft gets cross-platform play later this year (correction)» Polygon (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Carter, Chris. (2017-06-11). «Minecraft is unifying nearly all of its versions across all platforms, except Sony» Destructoid (kontsulta data: 2025-03-10).
- ↑ Marsh Davies. (2017). Beta Test Better Together! Check out the beta of the new cross-platform Minecraft. Minecraft.
- ↑ «The Word of Notch — Early private singleplayer alpha coming very soon» web.archive.org 2021-02-24 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft (alpha)» forums.tigsource.com (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) published, Graham Smith. (2012-02-06). «The first moments of Minecraft» PC Gamer (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft» web.archive.org 2009-06-15 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft (alpha)» forums.tigsource.com (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft: Order of the Stone : The Word of Notch» web.archive.org 2012-03-14 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «The Word of Notch — The server is back up!» web.archive.org 2021-06-20 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Handy, Alex. (2010). «Interview: Markus 'Notch' Persson Talks Making Minecraft» Game Developer (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «The Word of Notch — I fixed a few bugs in /game/, and the game is now...» web.archive.org 2020-11-11 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «The Word of Notch — Seecret Friday update the third! OooooOOOoo!» web.archive.org 2020-11-13 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) published, Jaz McDougall. (2010-07-29). «Community heroes: Notch, for Minecraft» PC Gamer (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Changing the game: how Notch made Minecraft a cult hit (Wired UK)» web.archive.org 2012-11-24 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «The Word of Notch — Minecraft Beta: December 20, 2010» web.archive.org 2019-02-06 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «2011, here we go! : The Word of Notch» web.archive.org 2011-01-06 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft Full Version Available; MineCon Live Streaming - International Business Times» web.archive.org 2011-11-19 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Och med dom orden så passar jag micken. : The Word of Notch» web.archive.org 2011-12-27 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) published, Marsh Davies. (2012-11-11). «The Future of Minecraft: what lies ahead for the all-conquering sandbox game?» PC Gamer (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft Team Strengthened!» web.archive.org 2013-09-27 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) published, Andy Chalk. (2014-08-21). «Minecraft Bukkit team lead tries to end development, but Mojang steps in» PC Gamer (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft’s CraftBukkit mod taken down by DMCA claim | games.on.net» web.archive.org 2015-11-23 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Ruddock, David. (2011-10-07). «[Update: Doesn't Work On Some Phones Minecraft Pocket Edition Now Available For All (Well, Most) Android Handsets And Tablets»] Android Police (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ «Gamasutra - News - Official Minecraft iOS, Android Release Coming Later This Year» web.archive.org 2011-02-23 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft: Pocket Edition arrives on iPhone and iPad (Wired UK)» web.archive.org 2011-11-18 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Contributor, Fred Dutton. (2011-11-16). «Minecraft gets iOS release» Eurogamer.net (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué gana Microsoft comprando Minecraft?» La Vanguardia 2014-09-17 (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ (Ingelesez) «Minecraft Now Available for Windows Phones, See First Images Here» GameSpot (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Boyes, Emma. (2011-08-16). «Minecraft Pocket Edition Now Available» IGN (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Twitter / jeb_: @Sgt_Bullshit Yes, but later. ...» web.archive.org 2013-10-24 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Ars. (2017-01-18). «Microsoft-owned Minecraft no longer supported on Microsoft-owned Windows Phone/Mobile» Ars Technica (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft: Better Together Update - Everything You Need To Know | Walkthroughs | The Escapist» web.archive.org 2017-06-18 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Ars. (2017-01-18). «Microsoft-owned Minecraft no longer supported on Microsoft-owned Windows Phone/Mobile» Ars Technica (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pocket Edition» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Apple TV Edition» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fire TV Edition» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Xbox 360 World Premieres Biggest Blockbuster Games and Entertainment» web.archive.org 2014-11-13 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Xbox Live's Major Nelson » Announcing ‘Arcade Next’ :» web.archive.org 2013-01-19 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft: Xbox 360 Edition review» web.archive.org 2012-05-10 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «News: Minecraft Xbox 360 update 1.8.2 - 4J releases enormous final contents list - OXM UK» web.archive.org 2014-04-30 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) «Minecraft: Xbox One Edition Releasing on September 5th» GamingBolt (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft PS4 Edition Release Date Confirmed - IGN» web.archive.org 2014-10-01 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «4J Studios on its pivot into publishing | GamesIndustry.biz» web.archive.org 2023-11-02 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Lada, Jenni. (2016-05-09). «Super Mario Is Coming To The Minecraft: Wii U Edition This Month» Siliconera (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft: Wii U Edition Gets Its European Retail Release on 30th June - Nintendo Life» web.archive.org 2016-06-02 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft: Nintendo Switch Version Release Date Announced - IGN» web.archive.org 2017-04-13 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Dornbush, Jonathon. (2017-06-11). «E3 2017: Minecraft Better Together Update Announced» IGN (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Finally, PlayStation gets cross-platform Minecraft tomorrow • Eurogamer.net» web.archive.org 2019-12-09 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Ingelesez) «Minecraft ditching single summer update for more regular releases, mob votes being retired» Eurogamer.net 2024-09-09 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft No Longer Receiving Updates on Legacy Hardware» web.archive.org 2020-05-16 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ «Minecraft: New Nintendo 3DS Edition Receives its Final Update» web.archive.org 2023-03-12 (kontsulta data: 2025-03-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historial de versiones de Java Edition» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «TNT Mod | The 10 Best Minecraft Mods | TIME.com» web.archive.org 2012-10-30 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Minecraft mod API to be developed by new team at Mojang | News | PC Gamer» web.archive.org 2013-02-03 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Ingelesez) «Xaero's Minimap» CurseForge (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Ingelesez) «Durability Counter v1.1.1 for Minecraft BE 1.16/1.17.2» For-Minecraft.com (Minecraft mods, addons, maps, texture packs, skins) (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Minecraft 1.6 'Horse Update' Launching in July - IGN» web.archive.org 2013-07-08 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «The 25 best Minecraft custom maps | Features, Mods, News | PC Gamer» web.archive.org 2012-10-23 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Minecraft 1.3 Adding LAN, Adventure Mode In August | Rock, Paper, Shotgun» web.archive.org 2012-11-12 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Minecraft Adding New Block - IGN» web.archive.org 2012-12-16 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Minecraft XBLA adding DLC costumes - Video Game News, Videos and File Downloads for PC and Console Games at Shacknews.com» web.archive.org 2012-12-04 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «News: Minecraft Xbox 360 Title Update 12 out now - Xbox 360 - The Official Magazine» web.archive.org 2013-08-24 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Mass Effect texture pack lands on Minecraft Xbox 360 | Joystiq» web.archive.org 2013-09-06 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Super Mario is coming to Minecraft on Wii U | The Verge» web.archive.org 2016-05-09 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «minecraft.net - Fallout Mash-Up Pack incoming!» web.archive.org 2016-12-17 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ a b c «Beware of malicious Minecraft skins that attempt to erase your hard drive | PC Gamer» web.archive.org 2021-04-03 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ a b «Nearly 50,000 'Minecraft' Accounts Infected With Malware - Variety» web.archive.org 2020-12-10 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «‘Minecraft’ Developer Issues Fix For Skins Virus – Variety» web.archive.org 2018-09-07 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Discovery Update» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ (Ingelesez) ‘Minecraft PE’ 1.1 Discovery Update Is Out, Adds Minecraft Marketplace, Skyrim Pack, Woodland Mansions, and More – TouchArcade. 2017-06-01 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Campbell, Colin. (2017-04-10). «Minecraft Marketplace offers a new place to buy maps and more» Polygon (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Ingelesez) «Minecraft: New marketplace for community creators» BBC News 2017-04-10 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Ingelesez) By. (2012-05-20). «Building A 6502 In Minecraft» Hackaday (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ direwolf20. (2012-04-21). Mod Spotlight - Red Power 2 PR5 - Computers. (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Toor, Amar. (2012-05-21). «RedPower 2 mod brings fully emulated 6502 CPU to Minecraft» The Verge (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Minecraft zerbitzaria abiatu gura dute, euskaraz - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Idioma» Minecraft Wiki (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Minecraft - Game Erauntsia - Bideojokoak euskaraz» gamerauntsia.eus (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ (Ingelesez) «Minecraft Euskaraz» Minecraft Feedback 2024-03-16 (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ «Minecraft Euskaraz!!» YouTube (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zineuskadi euskal ikus-entzunezko sektorea» www.zineuskadi.eu (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ «'Minecraft film bat', EAEko zinema-aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan» www.kulturklik.euskadi.eus 2025-04-04 (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ Zineuskadi Elkartea. (2025-03-28). #ZinemaEuskaraz | 'Minecraft film bat' (trailerra). (kontsulta data: 2025-04-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Minecraft Wiki Ofiziala
- Game Erauntsia - Minecraft Euskaraz
- Hiria baldintzatu du jokoak. Amaia Igartua Aristondo. Berria 2024-11-06
- Partida erdian komunikatzen Urtzi Urkizu. Berria 2015-1-31
- 2011ko bideo-jokoak
- Minecraft
- Euskaratutako bideo-jokoak
- Nintendo Switcherako jokoak
- PlayStation 4rako jokoak
- Windowserako jokoak
- XBox Onerako jokoak
- Microsoften jokoak
- Mundu irekiko bideojokoak
- MacOSerako jokoak
- PlayStation 3rako jokoak
- Java plataformako jokoak
- Linuxerako jokoak
- Jokalari bakarreko edo jokalari anitzeko bideojokoak
- Xbox 360rako jokoak
- Windows Phonerako jokoak
- IOS jokoak
- Android sistema eragilerako jokoak