Edukira joan

OpenDocument

Wikipedia, Entziklopedia askea

OpenDocument edo ODF (Open Document Format) bulegotika fitxategientzako formatu estandarra da, formatu irekia. Ingelesez OASIS akronimoarekin ezagutzen den erakundeak kudeatzen du ("Organization for the Advancement of Structured Information Standards").

Hasiera batean OpenOffice.org erakundeak sortuta, XML formatuan oinarritzen da, eta bulegotika dokumentuak gordetzeko balio duen fitxategi estandarra da. Hala nola:

  • kalkulu-orriak,
  • aurkezpenak,
  • grafikoak, eta
  • testuak batik bat

LibreOffice bulegotika paketeak ere formatu hauek erabiltzen ditu.

2005eko maiatzaren lehenean onartu zen OpenDocument estandar bezala, eta urte horretako azaroaren 30erako ISO 26300 estandar moduan finkatu zen. Estandar hau publikoki garatutakoa da, irekia (edonork eskuratu dezake), eta mugarik gabe erabil daiteke. Jabetza pribatua duten formatuen alternatiba izan nahi du ODFk, software etxe bakar batekiko dependentzia ekiditeko.

2025ean Alemaniak konpromisoa erakutsi zuen ODF formatuak hobesteko.[1]

Fitxategi motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategiaren luzapena kontuan hartu behar dira. Hrra ODF fitxategien luzapenek zer adieraztzen duten:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Saunders, Mike. (2025-04-29). «Germany committing to ODF and open document standards (Alemaniak konpromisoa hartu du ODFrekin eta dokumentu irekien estandarrekin. )» The Document Foundation Blog (kontsulta data: 2025-04-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]