Ophrys lutea
Ophrys lutea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Orchidaceae |
Leinua | Orchideae |
Generoa | Ophrys |
Espeziea | Ophrys lutea |

Ophrys lutea Orchidaceae familiako orkidea espezie bat da, Orchidinae azpitribuko orkidea monopodial eta lurtarra da. Erle-lorea deiturikoa da. Aldakuntzak edo azpiespezieak izan ditzakeen orkidea oso aldakorrak dira.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan orkidea hau lurpeko erraboil edo tuberkulu bat bezala lo egoten da, elikagai erreserba bat bezala balio duena. Udaren amaieran eta udazkenean hosto-erroseta bat garatzen du. Tuberkulu berri bat ere garatzen hasten da eta heltzen joaten da hurrengo udaberrira arte, tuberkulu zaharra hil egiten da poliki poliki. Hurrengo udaberrian lore-zurtoina garatzen hasten da, eta loraldian zehar hostoak zimeltzen hasten dira.

Ophrys orkidea gehienak sinbionte onddo baten menpe daude, eta horregatik hosto txiki alterno pare bat baino ez dute garatzen. Sinbiosi hori dela eta ezin dira transplantatu. Oinarriko hosto txikiek erroseta bat osatzen dute, lurraren arrasean itsatsita. Oblongoak dira, lantzeolatuak, biribilduak, identaziorik gabeak; kolore berde-urdinxka dute. Udazkenean garatzen dira eta neguko izozteetan bizirik iraun dezakete.
Ophrys lutea lurrazpiko tuberkulu globular bat duen orkidea lurtarra da, eta hortik ateratzen da lore-zurtoin tentea, bakuna eta 30 cm inguruko adarrik gabea. Loreek labelo handi bat dute. 13 eta 18 mm bitarteko luzera duen labelo hori-kanario bizi kolorekoak hiru lobulu ditu, alboetan bi lobulu triangeluar txikixeagoak eta glabroak dituztenak. Tarteko lobulua glabroa da, eta albokoak baino handiagoa, zeinean espekulua beste espezie batzuetan baino txikiagoa baita, altzairu urdinxka kolorekoa, H formakoa, zenbait intsekturen sabelaldea imitatzen duen orban marroi ilun baten barruan kokatua.
Aldaera honek tamaina bereko bi albo-sepalo ditu, erpinean biribilduak, hirugarrena pixka bat aurrera bihurtzen da. Hiru sepaloak 7 mm inguruko luzera dute eta kolore berdexka-hori uniformea edo berde argia. Bi eta hamar lore bitartean hazten dira lore-zurtoinean, oinarriko hostoekin. Loreak paregabeak dira, ez bakarrik ezohiko edertasun, kolore eta aparteko formagatik, baita intsektuak erakartzen dituzten asmamenagatik ere. Bere labeloak erle baten sabelaldea imitatzen du kasu honetan. Martxotik apirilera bitartean loratzen da. Iradokizun bisual honek aldarrikapen intimo gisa balio du. Polinizazio mimiko hori areagotu egiten da, gainera intsektu emeak araldian izaten duen usaina sortuz. Feromona horiek intsektua ikertzera hurbiltzen dute. Hori arrak araldian daudenean eta emeak oraindik azaleratu ez diren aldian bakarrik gertatzen da. Intsektua hain dago asaldatuta, lorearekin kopulatzen hasten da. Honi “pseudokopulazioa” deitzen zaio, trinkotasuna, leuntasuna eta labeloaren ile belusatuak dira intsektua lorean sartzeko pizgarririk handienak. Polinia intsektuaren buruan edo sabelean atxikitzen da. Beste lore bat bisitatzen duenean, poliniek estigma jotzen dute. Garraiatzean polinien harizpiak lekuz aldatzen dira, polen-ale zereoek estigma jo ahal izateko moduan, halakoxea da prozesuaren fintasun-maila, ezen, harizpiek posizio berria hartzen ez badute, poliniek ezingo bailukete orkidea berria ernaldu,

Orkidea bakoitzak bere intsektu polinizatzailea du, eta espezie polinizatzaile honen menpe dago erabat bizirik irauteko. Are gehiago, litekeena da ar engainatuak ez itzultzea, eta baita espezie bereko landareak baztertzea ere. Horregatik guztiagatik, Ophrys populazioaren %10 inguru baino ez da polinizatzen. Hau nahikoa da Ophrys populazioa zaintzeko, kontuan hartzen bada ernaldutako lore bakoitzak 12.000 hazi ñimiño sortzen dituela.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurreko ohitura monopoidalak dituen espezie hau, Mediterraneoan (Espainia, Frantziako hegoaldea eta Korsika) banatzen da, oro har. Europa osoan. Belardi, garriga, zuhaixka eta basoetan. 24-30 cm-ko altuera hartzen dute.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ophrys lutea Antonio José de Cevanilles-ek deskribatu zuen eta Icones et Descriptionesn Plantarum 2:46, t.160. 1793 -an argitaratu. [1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus: Ophrys.

Lutea: Latinetik dator, “horia” esan nahi du.
Aldaerak eta azpiespezieak
- Ophyrs lutea subsp. lutea, Mediterraneoko arroan dago, 1800 metroko altueraraino.
- Ophyrs lutea subsp. minor (Ophrys sicula) Mediterraneoko arroan, 1500 m-ko altueraraino.
- Ophyrs lutea subsp. melena, Balkanetako hegoaldean, Albaniako hegoaldean, 1300 metroko altuera arte.
- Ophrys lutea subsp. phryganae, Erdialdeko eta mendebaldeko mediterraneoko arroan. 1000 m-ko altueraraino.
- Arachnites lutea var. minor Todaro 1842
- Ophrys archimedea P.Delforge & M.Walravens 2000
- Ophrys aspea Devillers-Tersch. & Devillers 2000
- Ophrys fusca var. subfusca (Rchb.f.) Rchb. 1851
- Ophrys fenarolii Ferlan 1956
- Ophrys × gauthieri nothosubsp. fenarolii(Ferlan) H.Baumann & Künkele 1986
- Ophrys migoutiana F.Gay 1888
- Ophrys minor (Tod.) Paulus & Gack in ?
- Ophrys murbeckii Fleischmann 1925
- Ophrys numida Devillers-Tersch. & Devillers 2000;
- Ophrys phryganae Devillers-Tersch. & Devillers 1991
- Ophrys sicula Tineo 1817
- Ophrys subfusca (Rchb.f.) Batt. 1910
- Ophrys subfusca subsp. fenarolii (Ferlan) Del Prete 1984
- Ophrys insectifera var. lutea Gouan 1765 (Basónimo)
- Arachnites lutea (Gouan) Tod. 1842[2]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ophrys lutea». Tropicos.org. Missouri Botanical Garden. Consultado el 28 de enero de 2014..
- ↑ 2. Sinónimos en Orchidspecies.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ophrys lutea en Granada, Spain
- Ophrys lute en Real Jardín Botánico (enlace roto disponible en Internet Archive; véase el historial, la primera versión y la última).