Segobriga
Itxura
Segobriga | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Aztarnategi arkeologikoa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Cuencako probintzia |
Udalerria | Saelices |
Koordenatuak | 39°53′06″N 2°48′48″W / 39.885102°N 2.813269°W |
![]() | |
Historia | |
Garaia | K. a. V. mendea |
Uztea | K. o. XII. mendea |
Kultura | Zeltiberiarrak, erromatarrak |
Segobriga (gaztelaniaz: Segóbriga) jatorriz antzinako hiri zelta da, Iberiar Penintsularen erdialdean (Saelices, Cuencako probintzia). Aztarnategi garrantzitsua, 1931ko ekainaren 3an Monumentu Nazional izendatutako Kultura Intereseko Ondasuna da gaur egun.
Caput Celtiberiae («Zeltiberiako hiriburua») izena eman zion Pliniok. Erromaren aliatua izan zen K.a. II. mendearen hasieratik aurrera, eta Viriatok hartu zuen K.a. 140. urtean. Carthago Novako (Cartagenako) herrialdearen barnean egon zen hiria Erromako inperioaren garaian.[1] Harresiaren, anfiteatroaren eta lapis specularis lortzeko inguruko meatzeen hondakinak daude ikusgai gaur egun;[2] baita bisigodoen garaiko basilika baten aztarnak ere.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Anfiteatroaren ikuspegia.
-
Termak.
-
Nekropoli baten ikuspegia.
-
Lucunda izeneko emakume esklaboari eskainitako hilarria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Parke Arkeologikoaren webgunea.
- (Gaztelaniaz):Segobrigari buruzko bideoa.