Souss
Itxura
Souss | |
---|---|
![]() | |
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 30°18′N 9°20′W / 30.3°N 9.33°W |
Souss (arabieraz: سوس, sūs, amazigeraz: ⵙⵓⵙ, sus), batzuetan Sus, Suss, Sous edo Sousse frantsesezko grafiarekin idatzia, Marokoko hegoaldeko eskualde historiko, geografiko eta kulturala da. Geologiari dagokionez, Souss ibaiaren arro alubiala da, eta Antiatlas mendikateak banatzen du Saharako basamortutik. Sousko landaredi naturala argana (Argania spinosa) da nagusi, eremu horretako zuhaitz endemikoa; lurralde horren zati bat, gaur egun, biosfera erreserba da habitat bakar hori babesteko.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sousen Masmuda eta Sanhaja tribuetako berbereak bizi dira bertan; magrebtar arabierazko herriez gain, biztanle nagusiak Ishelhiyen tribukoak dira, taxelhiyt izeneko berbere-hizkuntza bat hitz egiten dutenak.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boogert, Nico van den (1997). The Berber Literary Tradition of the Sous: with an edition and translation of 'The Ocean of Tears' de Muḥammad Awzal (d. 1749), Leiden: NINO. (chapter 1, 'The Sous')
- Montagne, R. (1930). Les Berbères et le Makhzen dans le Sud du Maroc, Paris.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |