Edukira joan

TERF

Wikipedia, Entziklopedia askea
TERF jarreraren kontra protesta egiten duen pankarta.

TERF ingelesezko "Trans-Exclusionary radical Feminist" hitzaren jatorrizko akronimoa da, euskaraz Feminista Muturreko Trans-Baztertzaileak.[1][2] Feminismo erradikalaren atal bat deskribatzeko erabiltzen da, emakume transgeneroak feminismotik kanpo uzten dituena, emakume kontsideratzen ez dituelako.[3][4][5]

TERF moduan izendatutako feministak ikuspegi biologiko edo esentzialista batetik emakume transgeneroak emakumetzat hartzearen aurka agertu ohi dira. Era berean, emakume transak emakumeentzat soilik diren espazioetatik kanpo uztea eskatzen dute.[6][7]

Askotan, TERF moduan izendatuak diren pertsonek irain edo gorroto diskurtso bezala ezaugarritzen dute.[8] Analista batzuek nahiago dute generoarekiko kritikoak terminoa erabili.[6] Feminista trans-baztertzaileen aurkako sektoreen arabera, sexu- eta genero-identitatearekin eta transfobiarekin lotutako estereotipo sexisten apologia egiten du korronte honek.[9][10]

Akronimo honen lehen erabilera Viv Smythe blogari feminista erradikalari aitortzen zaio, 2008an bere blogean erabili zuen.[3][11] Feminismoaren gutxiengo bati erreferentzia egiteko erabili zuen, gainontzeko feministek transfobikotzat jotzen dituzten jokabide eta ideiak defendatzen dituzten feministei erreferentzia egiteko. Hau da, TERF bezala izendatutako gutxiengo honek, ez ditu emakumezkotzat hartzen emakume transgeneroak, trans eskubideen aurka daude eta emakume transak emakumeentzat soilik diren espazioetatik kanpo uztea eskatzen dute.[12][13][14]

Euskal Herrian, transfeminismoa historikoki mugimendu feministan presente egon den heinean, TERF korrontearen agerpena sare sozialetan ematen den testuinguruaren galerarekin lotu izan dute batzuek.[15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-27). «Kattalin Miner, Urrezko Hirukia 2020, 'Moio, Gordetzea ezinezkoa zen' liburuagatik» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-08-09).
  2. Berria.eus. «Eztabaida gela saileko azken albisteak» Berria (kontsulta data: 2020-08-09).
  3. a b (Ingelesez) «I'm credited with having coined the word 'Terf'. Here's how it happened | Viv Smythe» the Guardian 2018-11-28 (kontsulta data: 2020-08-09).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Qué es el feminismo TERF, el feminismo transfóbico?» La Izquierda Diario - Red internacional (kontsulta data: 2020-08-09).
  5. (Gaztelaniaz) «TERF: la corriente feminista radical que irrita al propio feminismo» ELMUNDO 2019-08-05 (kontsulta data: 2020-08-09).
  6. a b (Ingelesez) «It's Time to End the Long History of Feminism Failing Transgender Women» Bitch Media (kontsulta data: 2020-08-09).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Por qué algunas feministas quieren excluir a las mujeres trans?» El HuffPost 2020-02-29 (kontsulta data: 2020-08-09).
  8. (Ingelesez) Goldberg, Michelle. «What Is a Woman?» The New Yorker (kontsulta data: 2020-08-09).
  9. (Ingelesez) «Bullies everywhere delight in coming up with new insults | Catherine Bennett» the Guardian 2017-11-19 (kontsulta data: 2020-08-09).
  10. On an Alleged Case of Propaganda: Reply to Rachel McKinnon. https://philpapers.org/archive/ALLOAA-3.pdf
  11. «TERF: what it means and where it came from» TransAdvocate 2014-03-15 (kontsulta data: 2020-08-09).
  12. (Ingelesez) Lewis, Sophie. (2019-02-07). «Opinion | How British Feminism Became Anti-Trans» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2020-08-09).
  13. (Ingelesez) Dastagir, Alia E.. «A feminist glossary because we didn't all major in gender studies» USA TODAY (kontsulta data: 2020-08-09).
  14. (Ingelesez) O'Connell, Jennifer. «Transgender for beginners: Trans, terf, cis and safe spaces» The Irish Times (kontsulta data: 2020-08-09).
  15. Torrealdai, Naia (2025): “Tabuak apurtzen II: Esentzialismorik ez, eskerrik asko” in Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma, Tafalla, Txalaparta. 51-55 or. ISBN 978-84-10246-47-8

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]