Edukira joan

Moises

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Moises
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaHelwan, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1393 eta K.a. 1526
HeriotzaNebo, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1273 eta K.a. 1406
Herrialdeabaliorik ez
Sexuagizonezkoa
EgoitzaEgipto, Sinai eta Midian (en) Itzuli
Jardueraburuzagi militarra
erlijio burua
legegilea
taumaturgoa
artzaina
agintaria
Egoera medikoaDisfemia
Familia
AitaAmram
AmaJokebed
Ezkontidea(k)Sefora
Tharbis (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Bestelakoak
IkasleakJosue, Eleazar eta Phinehas (en) Itzuli
<
F31S29S29
>
Moises
hieroglifotan

Moises (egiptoeraz: Moyses; grezieraz: Mωϋσῆς; hebreeraz: מֹשֶׁה‎; arabieraz: موسىٰ‎; ge'ezez: ሙሴ), testu biblikoetan, buruzagi erlijioso, lege-emaile eta profeta gisa azaltzen den pertsonaia da. Israelen askatzaile eta legegilea (K.a. XIII. mendea). Bibliaren arabera, hebrearrei aberria, erlijioa eta legea eman zizkien buruzagi karismatikoa izan zen, eta, kristauentzat, pertsonaia erlijioso garrantzitsua da, zenbaitetan, Jesukristoren aurrekaria[1]. Egipton jaio, eta hebrearrek jasaten zuten zapalkuntzaren aurkako erresistentziako buru izan zen. Hebrearrak Egiptotik atera zituen, eta, Jahvehren gurtzaren inguruan, talde desberdinak herri bakarrean bildu[2].

Moises Itun Zaharraren lehen bost liburuen, Tora, funtsezko autoretzat jarri izan du tradizio judu-kristauak. Toraren egiletza aitortzen zaio (Moisesen bost liburuak ere deritze Tora osatzen duten idazkiei). Hebreeraz, Moxe Rabbeinu (hebreeraz: מֹשֶׁה רַבֵּנוּ‎, "Moises gure irakaslea") ere esaten zaio, eta judaismoaren profetarik garrantzitsuena da. Aldi berean, islamaren, kristautasunaren, bahaismoaren eta beste hainbat erlijioren profeta da.

Moisesen historia Bibliako Irteera, Lebitarrena, Deuteronomio eta Zenbakiak liburuetan kontatzen da, baina Biblia osoan aipatzen da beste une askotan, eta Itun Berrian gehien aipatzen den profeta da.

Koranean ere, paper garrantzitsua betetzen du, eta, berriz ere, gehien aipatzen den figura erlijiosoa delako, 115 aldiz aipatzen baita, Mahoma ez bezala, testuan lau aldiz baino ez baita izendatzen. Biblian zein Koranean, jainkozko edo giza adimena, txandaka, irudikatzen duen figura da Moises.[3]

Mito eta errealitate historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Pikaza Ibarrondo teologoaren esanetan, historikoki ez da asko hari buruz dakiguna, eta, hala, batzuek zalantzan jarri dute haren existentzia, israeldarren fedeak sortutako sinboloa besterik ez dela esanez eta pertsonaia batengan historia nazionalaren hasieraren oinarrizko ezaugarriak kondenatzeko: Egiptotik irtetea, legea aldarrikatzea, basamortutik igarotzea...

Horren kontra, eta Xabier Pikazarekin jarraituz, badirudi ez dagoela arrazoizko zalantzarik haren existentziaz eta Israelen sorkuntzari egin zion ekarpenaz: guztiak bide ematen digu egiptoar jatorriko hebrear batek, hebrear batzuk Egiptotik ateratzeko prozesuan, lan garrantzitsua izan zuela usteko eta hori, goiti-behiti, K.a. XIII-XI. mendean gertatu zela. Tradizio israeldarrak iragarle gisa gogorarazten du: «Jainkoa mendian aurkitu zuen (Sinai), eta bere izena entzun zuen» (Ex 3-4). Liberatuen martxa antolatu zuen buruzagi gisa ikusten dute, horrela gizateria berriaren historiari hasiera emanez (Ex 5-18). Legegilea ere bada juduentzat: beraren herriaren bizi-araua ezartzen du, betirako balioa izango zuten legeetan zehaztua, eta, horregatik, Israelgo ondorengo lege guztia Moisesen legetzat hartzen da, Bibliak, Pentateukoak zehazki, edo ahozko tradizioak (Ex 19-34) transmititu duena. Apaiza, liturgiaren sortzailea eta kultu sakratuaren sortzailea ere bada (ik. Ex 35-40; Lev), nahiz eta ondoren bere «anaia», Aaron, aritu zen zehazkiago eginbide horretan. Hagiografoa da, Pentateukoa idatzi bide zuena. Azterketa zientifikoaren bidez dakigu Pentateuko liburuak Moisesen ondorengoak direla, baina, modu sinboliko batean, Israelgo Biblia inspiratzaile gisa aurkeztuz egotz dakizkioke[4].

Etimologia posibletzat, ("-ren seme") egiptoar sustraia hartu izan da[5], izen teoforiko (jainko baten izena erabiliz sortu diren jende izenak) baten laburduratzat, baina, izenean egongo zen jainkoaren izena alde batera utzita. Mose atzizkia, egiptoar faraoien izenetan, Tutmosis[oh 1] (Thutmose ) (Tot jainkoaren semea) eta Ramses (Ramose) (Ra jainkoaren semea) gisa agertzen da[6]. Ramsesen egiptoerazko izenetako bat, Ra-mesesu mari-Amon zen, «Raren semea, (Amon jainkoak maitatua)» esan nahi zuena. Abraham Yahuda hizkuntzalariak, Tanakh-en emandako ortografian oinarrituta, argudiatzen du «ura» edo «hazia» eta «urmaela, ur-hedadura» konbinatzen dituela, eta, hartara, «Niloren semea» (mw-šh) zentzua ematen dio izenari[7].

Biografia eta kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza luzea eta gertakariz betea du Moisesek Itun Zaharrean.

Irteera liburuaren arabera, Moises jaio zenean gerra hotsak zebiltzan Egipton, eta hebrearren kopuru gero eta handiagoak faraoia kezkatzen zuen, Egiptoren etsaiei laguntza eman ziezaieketela uste baitzuen. Faraoiak ume hebrear guztiak hiltzeko agindu zuenean, Moisesen amak, Jokebedek, hiru hilabetez ezkutatu zuen, eta, azkenean, haurra saski batean jarri, eta ibai bazterreko uharrietan ezkutatu zuen. Saskia barrutik buztinaz eta kanpotik galipotaz lohitu zuen irazgaitza egiteko, Moisesen arreba, Maria, ibai ondoan zelatatzen gelditu zelarik. Azkenean, errege familiako printzesa egiptoarrak aurkitu, eta semetzat hartu zuen. Irteera liburuaren arabera, printzesak Moises izena eman zion «ibaitik atera zuelako», Moises hitzak «atera esan nahi duelako» (Exodo 2:10). Gaur egun, etimologia hori ez da ontzat ematen, gorago azaldu denez. Kondairak jarraitzen du, eta esaten du arrebak Moises zaintzen jarraitu zuela eta printzesaren aurrean agertu zela eta haurrari titia emateko emakume hebrear bat ekartzea aholkatu ziola, eta, horrela, Moisesen ama, hasieran behintzat, semearekin biltzen da[3].

Moisesen aurkikuntza (The finding of Moses). Lawrence Alma-Tadema, 1904.

Esklaboen arduradun bat hil ondoren, Moisesek ihes egin behar izan zuen Itsaso Gorrian barrena, eta Midian eskualdera iritsi zen. Midianeko apaiz (hebreeraz: יִתְרוֹ‎itro) Jethroren artaldeak zaindu zituen Horeb mendiaren magaletan. Egiptoko hamar izurriak gertatu ondoren, Moisesek esklabo hebrearrak gidatu zituen Egiptotik at, eta Itsaso Gorria zeharkatu zuten. Sasoi horretan, Moisesek Hamar Aginduak jaso zituen.

Moisesen gidaritzapean, Israel herria Egiptotik irtetea K.a. XIII. mendean eman zen. Berrogei urte egin zituzten basamortuan zehar Jainkoak agindutako lurraldera iritsi arte. Egiptotik, Sinaiko penintsula gurutzatuz atera zituen Moisesek. Itun Zaharrak esaten duenaren arabera, han hartu zuen Moisesek Jahve-rengandik Hamar Aginduak, non jasota zegoen Legea eta horren arabera gobernatu behar zen Israel. 120 urte arte bizi izan zen arren, ez zuen inoiz Israelgo Lurraldea zapaldu. Moises hil ondoren, Josuek bere herria agindutako lurrera gidatzea lortu zuen, Palestinara[8]. Gertaera hori Itun Zaharreko Irteera liburuan dago kontatua, Pentateukoko bigarren liburuan[2].

Moises Hamar Aginduak eskuetan dituela, James Tissoten margolan batean. XIX. mende bukaera edo XX. mende hasiera.

Testamentu Zaharraren sortzaile nagusienetakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblia hebrearrak, munduaren sorrera eta Jesus jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen dituenak, hiru liburu kategoriatan sailkatzeko aukera ematen du kristauen artean: lehenik, San Jeronimok proposatua, eta, ondoren, Akinoko Santo Tomasek onartua: Legea, Profetak eta hagiografikoak (Esteban Lorente, 1998:13)

Tradizioaren arabera, Legeak (hebreeraz, Torah eta grekoz Nomos) Moisesek idatzi omen zituen, Pentateuko izen grekoz izendatutako bost liburu osotara: Hasiera (Genesia), Irteera), Lebitarrena, Zenbakiak eta Deuteronomioa. Haisera liburuak (Genesis Kosmou) munduaren sorrera kontatzen du; Irteerak (Exodo Aigyptou), juduak Egiptotik irteten zirenekoa; Lebitarrrenak (Levítikos) lebitarren eta kleroaren kastari buruzko legeria du, eta Deuteronomioak (Deuteronomos), grezieraz «bigarren legea» esan nahi duena, legearen osagarria da. Bakarrik Zenbakien liburuak (Numeri), Israelgo zentsua egiteko erabili zena, ez zuen gorde bere grezierazko (Arithmoi) izenburua[9].

Moises judaismoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moises Irteera gidatzen. arte sefardia. Kataluniako Haggadah

Moisesen inguruko iturri nagusia Torá da; haren aleak sinagoga guztietan eta Israelgo erakunde guztietan gordetzen dira. Judaismoaren testu sakratuen barruan, bereziki garrantzitsuak dira Pentateukoko liburuak, K.a. VII. mendean Judeako Erresuma gobernatu zuen Josias erregearen garaian behin betiko idatzi zirenak[10]. Gainera, Moisesi buruzko beste hainbeste dokumentu, literatura, istorio eta informazio gehigarri daude Midrásh izenez ezagutzen diren exegesi errabinikoetan, baita Mishna eta Talmud izenez ezagutzen diren juduen ahozko legearen testu bilduma garrantzitsuenetan ere[11].

Tradizionalki Pessah garaian (Pazko judua), eta, gutxienez, Erdi Arotik, legea behatzen duten juduek hagadahren testua irakurtzen dute, non hebrearrak Egiptoko esklabotzatik askatzeko prozesua eta Moisesen esku-hartzea kontatzen den.

Moises kristautasunean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moises eta sasi kiskalgarria. Dirk Bouts, 1450-1475.

Moises Jesusen aitzindaria da, askotan, alderatu egiten dira, eta adierazten du Moises profetatzat hartzen dela, eta, beraz, Jainkoaren hitzaren eramailetzat[12]. Ebanjelioan, Jesusen bizitzako irakaspenak eta ekintzak Moisesenekin alderatzen dira Jesusen misioa azaltzeko.

Beste aldetik, Moises Jesusen hainbat mezutan agertzen da. Gauez, Nikodemo fariseua ezagutzen duenean, Joanen Ebanjelioaren hirugarren atalean, basamortuko brontzezko sugearen altxaera –edozein hebrearrek beha zezakeena sendatzeko– konparatzen du zeruetarako bere igoera propioarekin (hil eta berpiztu ondoren), jendeak ikus eta sendatua izan dadin. Seigarren atalean, Jesusek bere jarraitzaileei erantzuten die Moisesek basamortuan mana erorarazi zuela, esanez ez zela bera izan mirakulua egin zuena, Jahveh baizik. «Bizitzaren ogia» deituz, Jesusek dio bera dela orain Jahvehren herria elikatzen duena. Judaren Gutunean, Moisesen gorpua dela eta, Mikel Goiaingeruaren eta deabruaren artean izandako liskarraren aipamen labur bat dago[13].

Ikonografikoki, Moises kristau fedearen adierazpen ezberdinei erantzuten dieten erliebe, mosaiko, eskuizkribu miniatu, ikono, beirate, pintura eta eskulturetan agertzen da. Moises, gainera, Nebo mendian, Venezian eta Amsterdamen eliza batzuetako zaindari santua da.

Moises islamean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musa profeta, aurpegia estalita eta makulua eskuan duela. Khamsa-e-Nizami, 1489. Poloniako Museo Nazionala, Krakovia.

Koranean, islamaren liburu sakratua, Moises (Mûsâ ibn 'Imran, arabieraz: ٰمُوسَى) profetaren bizitza musulmanek ezagutzen duten beste edozein profetarena (nabi) baino gehiago aipatzen da, izan ere, Abrahamekin batera, Mahoma aurreko monoteismoaren profetarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da[12]. Liburuak nabarmentzen du Moises, nagusiki, figura monoteista dela, eta alde gutxi agertzen ditu hebrearren eta kristauen sinesmenarekiko; Koranak dio Jainkoak (arabieraz Ala) liburu sakratua errebelatu ziola (Tawrat, arabieraz: توراة, Torá hebrearraren forma), eta Moisesekin zerikusia duten Bibliako kontakizun asko testu koranikoan txertatuta daude[oh 2].

Musulmanek Moisesen hilobia gurtzen dute, zeinari «Maqam El-Nabi Musa» deitzen dioten; Palestinako lurraldean dago, Jerikotik zortzi bat kilometro hegoaldera, Jerusalemerako bidean[14][15].

Artearen historian, Moisesen irudia oso arrunta da, bai juduen artean, bai kristauen artean; oro har, profeta gisa irudikatzen da, eta Hamar Aginduak ditu ezaugarri nagusi. Gizon heldu eta bizardun gisa agertzen da, tunika hebrear bat eta makila edo makulu bat eskuan duela. Moisesen gaztetasunari buruzko irudietan, Egiptoko printze baten ezaugarriekin irudikatzen da[oh 3].

Moisesen beste ezaugarri berezi bat da aurpegiko azaletik azaleratzen den argitasuna, azken erreferentea Bibliako testuan duela, non kontzeptu horrek adierazpidea aurkitzen duen Moisesen aurpegia distirarazten duen argi-sortaren bidez Moises Sortzailearen aurrean egon ondoren. Ikusizko terminoetan, askotan adierazten da profeta bihurtu den gizonaren kopetatik abiatzen diren bi argi-sortaren bidez.

Biblia hebreeratik latinera itzultzean egindako interpretazio-akats baten ondorioz agertzen dira adarrak (argi-sorta erabili beharrean) Moises tartean sartzen duten irudien kasuan: Jeronimo Estridongoak, «keren or» (קָרַ֛ן עֹ֥ור)[17] hebrear esamolde zaharra (Moisesen aurpegiaren egoera distiratsuari dagokiona), «adar» gisa interpretatu zuen, oker, eta halaxe sartu zen Vulgatan;[oh 4]; horren ondorioz, XIV. mendetik XVI. mendera, Moises adardun bat sortu zen aro gotiko berantiarreko zenbait eliz iruditan[oh 5]​ Hala ere, hori bere garaian Elizak sumatu zuen, eta, harrezkero, adarren ordez, bisualki argi-izpiekin aldera daitezkeen formak agertu ziren, adierabakarreko terminotan Moisesen aurpegiaren distira adierazten dutenak[oh 6].

Michelangeloren Moisesen kasu ospetsuan, Florentziako artistak adar pare bat erabili zituen, ez ezjakintasunagatik edo informazio faltagatik, baizik eta Moises, Sortzailearekin topo egin ondoren, aldatu egin zela eta, dagoeneko, ez zela gizon hutsa adierazi nahi zuelako, eta, Jainkoaren aurrean egin behar zuen lan bikainagatik, ia naturaz gaindiko izakia[oh 7].

Kristau iruditerian, katolikoa zein ortodoxoa, santutasunaren nozioa adierazten denean, Moisesek, batzuetan, aureola bat aurkez dezake berezkoak dituen irudikapen ikonikoetan.

Moisesen pertsonaia arte kristauan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moises eta sasi artean pizturiko sugarretan. Sirian dagoen Dura Europoseko IV. mendeko sinagogako irudiak. K.o. 244-245.

Erlijio-ikonografiak, eta, zehazkiago, Itun Zaharrekoak –Kristoren jaiotzaren aurreko Israelgo herriaren historiako pasarteei buruzkoak–, Erdi Aro osoko iruditerian aurki daiteke; izan ere, hasiera-hasieratik, Testamentu Zaharrean aipatzen diren eszenak Jesukristoren eta Salbazioaren aurrefigurazio gisa interpretatu ziren; hau da, Jesus jaio baino lehen, aurreko mendeetan Jainkoak gizakiei iritsiko zen Salbatzailearen berri ematen zien Testamentu Zaharrean[9].

Moisesen ikonografia III. mendeko arte juduan finkatuta dago jada, Dura Europoseko sinagogako freskoek frogatzen dutenez. Arte kristau primitiboak kondairaren eszena gutxi batzuk baino ez zituen atxiki (Bisconti, 2000:70). Arte kristauan, Moises IV. mendeko Erromako San Calixtoren katakonbetan agertzen da, herriaren gidari eta legegile gisa. Hala ere, V. mendetik aurrera, Erdi Aro osoan zehar zabal garatuko diren ziklo osoagoak agertu ziren Erroman. Horren adierazgarri da, besteak beste, Santiago de Compostelako portadako Platerietako portadan agertzen den Moises Santiagorekin batera, XII. mendeko lehen herenekoa.

Michelangeloren Moises eskultura hau da seguruenik, pertsonaiaren eskultura ezagunena eta aztertuena.

Moisesen ohiko ikonografia da gizon bizardun batena, bere eskutan, Jainkoak Sinai mendian eman zizkion legeak daramatzala. Askotan, adarrak ditu buran, hala nola Michelangeloren eskulturan. Horren arrazoia San Jeronimoren Bibliaren itzulpenean dago, hark esaten baitu: Moises, Jainkoarekin egon ondoren, aurpegian adarrak zituela jaitsi zen menditik. Adarrak autoritatearen eta beste kontzeptu batzuen sinbolo bide dira, hala nola jakinduria, jainkoa ezagutzen duena, indarra eta boterea[21].

Moises eta bere emazte etiopiarra Sephora etiopiarra. XVII. mendeko Jacob Jordaens pintore flandestarraren margolana.

Historikotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebidentzia historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adostasun akademikoak adierazten du Moises eta Irteera, Bibliak deskribatzen dituen moduan, mitikoak direla[22],​ nahiz eta aditu gehienek onartzen duten narratiban gune historiko bat badagoela[2]. Ildo horretan, zenbait adituk proposatzen dute egiptoar jatorriko pertsona-talde txiki batek bat egingo zuela antzinako israeldarrekin, horrela irteeraren oroimen historikoa Israel osora hedaraziz[23]; William G. Deverrek, zuhurki, Josefen Etxearekin identifikatzen ditu horiek[24][oh 8];​​ Richard E. Friedmanek, berriz, Levíren tribuarekin[25].

Bibliatik kanpoko Moisesi buruzko aipamenak, ustez, bizi izan zen garaiaren ondorengo mende askotakoak dira. Ez da ezagutzen tradizio juduan soilik oinarritzen diren edo beste iturri batzuetatik ere hartu dituzten alderdiak. Autore judu batzuek, hala nola Flavio Josefo eta Filon Alexandriakoak edo Diodoro Sikulo greziarrak diote Hekateo Abderakoak, Alexandro Polyhistorrek, Manetonek, Apionek eta Keremon Alexandriakoak aipatzen dutela; hala ere, idazle horien lanak galdu egin dira, eta aipuetan baino ez dute irauten. Horietatik aipagarriena Maneton da, K.a. III. mendeko kronista eta apaiz egiptoar helenizatu bat, Egiptoko historiari buruzko bere lanean, Aigyptiaca Moises izendatzen duena, zeina autore judu eta kristauen aipamenetan baino ez den gordetzen. Manetonek dio, aipamenen arabera, Moises ez zela judua, Osarsef izeneko apaiz egiptoar bat baizik[oh 9]. Apaiz hori matxino bat zen, Amenofis faraoiaren aurka (ez da adierazten zein), hiksoen laguntzarekin, legenardunen armada bat gidatu zuena. Hasieran garaile, Amenhotepek garaitu zituen, eta Egiptotik kanporatu; Horren ondoren, Osarsefek izena aldatu zuen Moises izena hartuz, eta legenardunek Jerusalem hiria sortu zuten[27]. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, zenbait autorek Manetonen kontakizunaren zati bat onartu zuten, hala nola Schurék edo Freudek, pertsonaia historikoaren oroitzapen itxuragabetu bat ikusten baitzioten[28]. Gaur egun onartzen da neurri batean judutasunaren aurkako libeloa dela eta beste batean hiksoen garaiari eta Amarnako garaiari buruzko ipuin herrikoia[29].

Egiptoko historiari eta kulturari buruz aurkitutakoaren argitan, XX. mendeko ikertzaile ugarik, besteak beste, Kitchen, Noth eta Albrightek, benetako atzealdea iradoki diote pertsonaiari[30][31][32].​​​ Argudio nagusia da Moises, Biblian esaten duenaren aurka, jatorri egiptoarreko izen bat dela eta seme esan nahi duela. –mosis, moses edo més gisa agertzen da transkripzioetan; adibidez, Tutmosis (Tothen semea) edo Ramses (Raren semea)–. Gainera, Moisesi egotzitako obran dauden zenbait lege eta ohitura erritual, Itun-kutxa kasu, egiptoar mito eta errituen aztarnak izan daitezke. Bestalde, beste elementu batzuk, bereziki ibaian jarritako saski batean abandonatu izanaren kontakizuna, Mesopotamiako Sargon Akadekoaren legendarekin lotzen ziren[33], bere iturria izango zena, eta antzeko kontakizunekin alderatzen ziren beste mito batzuetan, heroiaren jatorriari buruzkoetan, bereziki Ediporenari buruzkoetan.

Interpretazio hori, XX. mendearen erdialdean ohikoa zena, beste batek ordeztu zuen: Bibliako kritikan eta historian arkeologian izandako aurrerapenen argitan Moisesen existentzia bera zalantzan jartzen zena edo Israelen iraganeko izen batera murrizten zuena, zeinari buruz buruz ezer gutxi esan zitekeen[34]. Gaur egun, narratiban gune historiko bat dagoela diotenek aldeko ebidentza gisa aipatzen dituzte: XVIII. eta XIX. dinastietan Egiptorantz eta Egiptotik izandako antzinako semitikoen talde txikien mugimendu dokumentatuak[35][36]; Egiptoko folklore eta kulturako elementu batzuk Irteeraren narratiban, eta Moises, Aaron, Fineas eta beste izen batzuk, zeinak egiptoar jatorria dutela diruditen[37].

Bestalde, Bibliako minimalismoaren korrontearen ustez, hala nola Philip R. Davies, Niels Peter Lemche eta Israel Finkelstein arkeologoaren lanak, Bibliako liburu guztiak, batez ere, Irteeraren historia, konkista eta Saul, David eta Salomonen erregealdiak, garai berantiarrean idatziak izan ziren (asiriar konkistaren eta persiar domeinuaren artean), garai hartako erreforma erlijiosoak legitimatzeko aldatutako kondaira zaharretan oinarrituta[38][39].

Zenbait dokumentalek, hala nola Simcha Jacoboviciren eta James Cameronen Exodo deskodetuak, Irteeraren kontakizunari sinesgarritasuna ematen tematzen diren eta, areago, Amosis I.a Biblian aipatutako faraoiari dagokiola deskubritu nahi duten[40], zientzialarien komunitateak dio halako adierazpenak funtsik gabekotzat eta falaziatan oinarrituta eraikiak direla[41][42][43].​​

Moises zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Egun, europar hizkuntzetan erabiltzen ditugun faraoien izenak ohiturak moldatu ditu gehienetan, eta ez du esan nahi antzinako egiptoarrek erabiltzen zuten fonetikara egokituak daudenik.
  2. Atal hauek daude, besteak beste: Moisesen atributuak, haren profeziak eta mirariak, Torá, Moises eta faraoiaren arteko harremana, Egiptoko langileburuaren hilketa, Midian, Agindutako Lurrerako bidaia, barne hartuz, Jainkoaren eta Moisesen arteko elkarrizketa eta israeldarren ezaugarriak; existen además: Moisesenganako ikuspuntu islamiar bat Moisesenganako ikuspuntu islamiar bat , Moisesi buruzko bertso koranikoak, Ibn Kathirrek egindako Moises eta Aaroni buruzko aarrazio zehatz bat.
  3. Horren adibide da Moises gaztea (Der junge Mose) izenburua duen irudi bat, Ephraim Moses Lilienek egina 1908an Alemanian argitaratutako Bibliako liburuak lanarentzat[16]
  4. Éxodo (34:29-30) eta Vulgata (34:35):
    «

    29 "et ignorabat quod cornuta esset facies sua ex consortio sermonis Dei"
    30 "videntes autem Aaron et filii Israhel cornutam Mosi faciem timuerunt prope accedere"
    35 "qui videbant faciem egredientis Mosi esse cornutam sed operiebat rursus ille faciem suam si quando loquebatur ad eos"[18]

    »
  5. Moises adardun santu gisa aurkeztuz, irudi gisa problematikoa da Baden-Wurtemberg-eko San Gergorio elizan dagoen zurezko busto polikromatu bat. Historikoki, antzeko egoerak ezagunak ziren Elizaren baitan (instituzioa), arazotsuagoak izanik buru berean bildutako hiru aurpegiz osatutako Hirutasun Santuaren irudiak, bere garaian fededun katolikoak ere biziki kezkatu zituztenak, baina beren horretan jarraitu zuten, eta, modu horretan, Hirutasun Santuaren Dogma ikusarazten saiatu ziren gutxienez XVII. mendera arte.

    Jeronimo Cosidak egindako XVI. mendeko irudia, Errenazimentu aurreratuaren garaian egina da, eta «Hirutasunaren armarriaren» diagrama bat du, eta Santa Maria de la Caridad monasterioan gordetzen da, Tulebrasen (Nafarroa); Aipatutako ezaugarriak berriro agertzen dira Gregorio Vasquez de Arce y Ceballosek 1680an egindako Hirutasunean, Kolonbiako Museo Nazionalean erakutsia, Bogota.

  6. XII. mendean, gainera, Moisesen aurpegiaren distira estaltzen zuen belo bat ere erabili zen[19]
  7. «Michelangeloren Moisesen aurpegia oinarritu zenez Jainkoaren lurreko ordezkari nagusi eta Eliza Katolikoaren Kristoren bikarioaren, Julio II.a Aita Santuaren, aitortutako inspirazioan, nekez lepora dakioke Michelangelori –artista jakintsu, sentibera eta batez ere sakonki erlijiosoa– Moises deabrua balitz bezala irudikatzen saiatu izana. Nahikoa da kontenplatzea Michelangelok, profeta hebrearren duintasuna eta eredua azpimarratuz, formulatu zituen konfigurazio epikoak (bai Kapera Sixtinoko sabaiko figuren izaera monumentalean, bai Florentziako Akademian gordetako Davidek gaur egun arte osatzen duen idealean) bere herrikideek, ez kasualitatez, jainkotiarra ezizena eman ziotenaren osotasunari buruzko edozein zalantza uxatzeko»[20]
  8. Josefen Etxea terminoak, Josef patriarkaren eta Asenaten bi semeen aipamenetik aurrera izendatutako tribu israeldar bien multzoa adierazten du. Hauek dira: Efraim eta Manasesen trubuak.
  9. Osarsef izena Osiris eta Josef (Yoséf, hebreeraz) izenen konbergentziaren emaitza da, non Yeho- teoforiko judua Osir- egiptoarrak ordezkatzen duen.[26]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Empezando por Moisés, figuras bíblicas. La llamada de Moisés, comienzo de la Biblia» Religión Digital 2022-11-17 (kontsulta data: 2024-09-26).
  2. a b c Moises. Harluxet hiztegi entziklopedikoa. Plazagunea; Eusko Jaurlaritza.
  3. a b (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. «Moisés» Enciclopedia de la Historia del Mundo (kontsulta data: 2024-09-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Empezando por Moisés, figuras bíblicas. La llamada de Moisés, comienzo de la Biblia» Religión Digital 2022-11-17 (kontsulta data: 2024-09-26).
  5. Davies, Graham I.. (2020). A critical and exegetical commentary on Exodus 1-18. Volume 1: Commentary on Exodus 1-10. T&T Clark ISBN 978-0-567-68869-9. (kontsulta data: 2024-09-01).
  6. (Ingelesez) Hays, Christopher B.. (2014-01-01). Hidden Riches: A Sourcebook for the Comparative Study of the Hebrew Bible and Ancient Near East. Presbyterian Publishing Corp ISBN 978-0-664-23701-1. (kontsulta data: 2024-09-01).
  7. (Ingelesez) Ulmer, Rivka. (2009). Egyptian Cultural Icons in Midrash. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-022392-7. (kontsulta data: 2024-09-01).
  8. "Israel eta Fenizia" hiru.eus. Eusko Jaurlaritza; Hezkuntza saila
  9. a b Villaseñor Sebastián, Fernando. «Romanico | Iglesias romanicas | Arte romanico en España» www.circulo-romanico.com (kontsulta data: 2024-09-25).
  10. Israel Finkelstein and Neil Asher Silberman, The Bible Unearthed, Nueva York: Free Press, 2001 (traducido al español como "La Biblia desenterrada"); ISBN 84-323-1124-3.
  11. Compilaciones cuya versión definitiva data de los siglos III y V d.C., respectivamente (Gabrielle Sed-Rajna, Abecedaire du Judaïsme, París: Flammarion, 2000, p. 116.
  12. a b Philip Wilkinson, Religions, Londres: Dorling Kindersley, 2008; traducción portuguesa de M.L. Borges: Religiões, Río de Janeiro: Zahar, 2011, p. 297.
  13. Ju 1:9:Judas
  14. Tradizio islamiarraren arabera, "Maqam El-Nabi Musa" Judeako basamortuan dago, Jerikotik 11 kilometro hegoaldera eta Jerusalemdik 20 kilometro ekialdera; Israel and the Palestinian Territories, Londres: Penguin Books, 1998, p. 531; Amelia Thomas, Michael Kohn, Miriam Raphael y Dan Savery Raz, Israel & the Palestinian Territories, Lonely Planet, 2010, p. 319.
  15. Perfil de Nabi Musa|url=http://www.jmcc.org/localiteis.aspx?idd=179&type=locality; data=20170705071100, Jerusalem Media and Communications Center, 9 de febrero de 2007|sartze-data=2012-07-04.
  16. Dubnow, Historia judía, 1977, p. 27
  17. Moisesen aurpegiari dagokionez, keren or adierazpena Exodo Liburuko hiru bertsetetan agertzen da:
    1. Éxodo 34:29 - וּמֹשֶׁ֣ה לֹֽא־יָדַ֗ע כִּ֥י קָרַ֛ן עֹ֥ור פָּנָ֖יו (eta ez zekien [Moisesek] bere aurpegiko azalak distira egiten zuela).
    2. Éxodo 34:30 - וַיַּ֨רְא אַהֲרֹ֜ן וְכָל־בְּנֵ֤י יִשְׂרָאֵל֙ אֶת־מֹשֶׁ֔ה וְהִנֵּ֥ה קָרַ֖ן עֹ֣ור פָּנָ֑יו (Eta Aaronek eta Israeleko seme guztiak Moisesi begiratu zioten, eta hona hemen aurpegiko azala distiratsua zela).
    3. Éxodo 34:35 - וְרָא֤וּ בְנֵֽי־יִשְׂרָאֵל֙ אֶת־פְּנֵ֣י מֹשֶׁ֔ה כִּ֣י קָרַ֔ן עֹ֖ור פְּנֵ֣י מֹשֶׁ֑ה (Eta Israelgo seme-alabek Moisesen aurpegia ikusten zuten, aurpegiko azala distiratsua zuela).
  18. Biblia Sacra Vulgata
  19. Brian Britt, "Concealment, Revelation, and Gender: The Veil of Moses in the Bible and in Christian Art", 2003; Cheryl Spinner: The Veiled Moses, 2014-07-20an begiratua.
  20. Ludovico Ariosto, Orlando furioso, 1532, canto XXXIII, 2, 4: Michel, più che mortale, Angel divino"; itzulpena: Mikel, hilgarria baino gehiago, Angel jainkotiarra
  21. (Gaztelaniaz) Barbero, María. (2011-08-09). «Los cuernos de Moisés» La Linterna del Traductor (kontsulta data: 2024-09-25).
  22. I. Finkelstein y N. A. Silberman, La Biblia desenterrada (The Bible Unearthed). Antzinako Israelen eta bere testu sakratuen jatorriaren ikuspegi arkeologiko berri bat, Siglo XXI España, Madrid, 2005
  23. Faust, Avraham. (2015). The Emergence of Iron Age Israel: On Origins and Habitus. Springer International Publishing, 467–482 or. (kontsulta data: 2021-08-21)
    Aipua: «Archaeology does not really contribute to the debate over the historicity or even historical background of the Exodus itself, but if there was indeed such a group, it contributed the Exodus story to that of all Israel. While I agree that it is most likely that there was such a group, I must stress that this is based on an overall understanding of the development of collective memory and of the authorship of the texts (and their editorial process). Archaeology, unfortunately, cannot directly contribute (yet?) to the study of this specific group of Israel’s ancestors.»
    .
  24. G., Dever, William. (2006). Who were the early Israelites and where did they come from?. William B. Eerdmans Pub. Co ISBN 0-8028-4416-2. OCLC .1060561934 (kontsulta data: 2021-08-21).
  25. Friedman, Richard Elliott. (2017). The Exodus : how it happened and why it matters. ISBN 978-0-06-256526-6. OCLC .1003643662 (kontsulta data: 2021-08-21).
  26. https://www.thetorah.com/article/the-israelites-are-not-the-hyksos
  27. Shmuel Safrai, Shemuel Safrai, M. Stern, (eds), "The Jewish people in the first century" (Van Gorcum Fortress Press, 1976) p.1113
  28. Richard J. Bernstein. Freud y el legado de Moisés. Siglo XXI, 2002
  29. Jan Assmann, "Moses the Egyptian: The Memory of Egypt in Western Monotheism" (First Harvard University Press, 1997)
  30. Kenneth Kitchen, On the Reliability of the Old Testament, Rev.ed. Wm. B. Eerdmans Publishing, 2003 pp.24 y siguientes.
  31. George W. Coats, Moses: Heroic Man, Man of God, A&C Black, 1988 pp.10ff (p.11 tesis de Albright; pp.29-30, tesis de Noth).
  32. J.K. Hoffmeier, 'The Egyptian Origins of Israel: Recent Developments in Historiography,' in Thomas E. Levy, Thomas Schneider, William H.C. Propp (eds.) Israel's Exodus in Transdisciplinary Perspective: Text, Archaeology, Culture, and Geoscience, Springer, 2015 pp.196-208 p.202.
  33. André, Paul. (2012). Autrement, la Bible. Bayard, 104 or. ISBN 978-2-227-48356-9..
  34. Valentin Nikiprowetzky. Moisés en Los Hombres de la Historia. 38, CEAL, 1976.
  35. Meyers, Carol. (2005-07-11). Exodus. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-80781-4. (kontsulta data: 2021-08-21).
  36. InspiringPhilosophy organization, Dr. Michael Jones. (2022). «Exodus Rediscovered: The Wandering Period».
  37. Redmount, Carol A. (2001) [1998]. "Bitter Lives: Israel In And Out of Egypt". In Coogan, Michael D. (ed.). The Oxford History of the Biblical World. Oxford University Press. pp. 58–89. ISBN 9780199881482.
  38. Moisés y el éxodo que nunca existió en Revista Magna, artículo de Ana Virginia Lona 02/09/2016
  39. Israel Finkelstein y Neil Asher Silberman La Biblia desenterrada: una nueva visión arqueológica del antiguo Israel y de los orígenes de sus textos sagrados.
  40. The exodus descodified.. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-02-02) (kontsulta data: 2011-02-02).
  41. Heffernan, Virginia. (2006-08-19). «‘The Exodus Decoded’: A Biblical Theory in Video Game Graphics» The New York Times.
  42. Viewer Beware: The Exodus Decoded Reviewed by Ronald Hendel, University of California, Berkeley en Biblical Archeology Society, August 21, 2006 (en inglés)
  43. Revisiting The Exodus Decoded (speaking of unscrupulous filmmakers). jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-29) (kontsulta data: 2020-04-03).
  44. DeMille, Cecil B.. (1923-12-04). The Ten Commandments. Paramount Pictures (kontsulta data: 2024-09-01).
  45. DeMille, Cecil B.. (1956-10-05). The Ten Commandments. Motion Picture Associates (II) (kontsulta data: 2024-09-01).
  46. "Moses und Aron (1975)". IMDb
  47. The Ten Commandments (2007) IMDb
  48. "Os Dez Mandamentos: O Filme (2016)". IMDb
  • Baladier, Charles. (1991). Le grand atlas des religions. París.
  • Brenner, Michael. (2012). Breve historia de los judíos. Buenos Aires: La Marca.
  • Dubnow, Simón. (1977). Manual de la historia judía: desde los orígenes hasta nuestros días. Buenos Aires: Sigal.
  • Eisenberg, Josy. (1970). Une histoire des Juifs. [Una historia de judíos] París: C.A.L..
  • Fortino, Carla. (2014). O livro das religiões. [El libro de las religiones] São Paulo: Globo.
  • Germa, Antoine, Benjamin Lellouch, y Évelyne Patlagean. Les Juifs dans l'histoire, Seyssel: Champ Vallon, 2011.
  • Kedourie, Elie, ed. Le monde du Judaïsme, Londres y París: Thames & Hudson, 2003.
  • Kochav, Sarah. (2005). Grandes civilizaciones del pasado: Israel. Barcelona: Folio.
  • Parker, Victoria. (2002). The Old Testament. [El viejo testamento] Londres: Hermes.
  • Roth, Cecil. (1961). Jewish Art. [Arte judío] Tel Aviv: Massadah.
  • Roudinesco, Élisabeth. (2011). A vueltas con la cuestión judía. Barcelona: Anagrama.
  • Sed-Rajna, Gabrielle. (2000). L'Abcedaire du Judaïsme. París: Flammarion.
  • Smilevitch, Éric. (2012). Histoire du judaïsme. [Historia del judaísmo] París: Presses Universitaires de France.
  • Wilkinson, Philip. (2008). Religiões. [Religiones] Río de Janeiro: Zahar.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]